Aste Nagusia iragartzeko sei kartel finalistak aurkeztu dituzte

  Jaiak  Bilbo

Ekainaren 29tik, astelehena, uztailaren 3ra bitartean, herritarrek kartelaren hautaketan parte hartu ahal izango dute Bilboko Udaleko webgunearen bitartez (www.bilbao.net ), Aste Nagusiko Facebook gune ofizialaren bitartez (www.facebook.com/bilbaofestak ), ageriko moduan Plaza Zirkularrean kokaturiko Bilboko Turismo Bulegoan edota hedabide kolaboratzaileen bitartez.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Deustuko jai herrikoiak babesteko egunak arrakasta handia izan du

  Jaiak  Deustualdea

Udalak, espazio publikoa erabiltzeko baimenik eman ez bazuen ere eta azken momentuan ekintzak lekuz aldatu bazituzten ere, jendetzak parte hartu zuen larunbatean Deustuko jai herrikoiak babesteko egunean. 

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Ehuntze egun jendetsua Deustun

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Hainbat lagun hurbildu ziren atzo, igandean, ekainak 7, Deustuko Sancho Azpeitia plazara (La Zona). Bertan, ekainaren 21eko Gure Esku Dago dinamikaren hitzordura begira, ohialak josten ibili ginen. 

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Elkarretaratzea egin dute Palestinako 'apartheid'-aren aurrean Israeli boikot egiteko

 Abando - Indautxu

Palestinak pairatzen duen "apartheid-a" gaitzesteko nazioarteko astearen baitan, atzo, asteazkena, hilak 4, elkarretaratzea burutu zuten hainbat lagunek 'Stop apartheid, Palestina askatu, Isralei boikot' lelopean,  Plaza Biribilean.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Aratuste busti eta ezberdinak

  Jaiak  Bilbo

Inauteri eredu berriak ez du esperotako arrakasta izan Bilbon, neurri handi batean, eguraldiagatik. Iaz baino euri gutxiago egin duen arren, etengabeko zirimiriak parte-hartzea lausotu du.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Goizalde Landabaso eta Juan Carlos Bilbao izendatu dituzte 2015eko Farolin eta Zaranbolas

  Jaiak  Bilbo

Atzo izan zen epaiketa arratsaldeko 19:30ean Plaza Barrian eta dagoeneko, aratusteetako pertsonaiarik ospetsuenek badute izena; Goizalde Landabaso kazetari bilbotarra da Farolin eta Juan Carlos Bilbao ostalari bilbotarra, Zarambolas.

»» Ikusi argazki guztiak (60)

Goienkaleko tabernek Erdi Aroko mozorroak aukeratu dituzte aurtengo aratusteetarako

  Jaiak  Alde Zaharra

Gora Somera, Goienkaleko auzotar, merkatari eta ostalarien elkarteak, Bilboko Konpartsak eta Jai Batzordearen laguntzaz, aratusteak ospatzeko ekimen ezberdinak antolatu ditu. Erdi Aroko armarri eta dekoratuekin kaleko hormak eta barrak jantziko dituzte datozen egunetan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Badatoz Deustu eta Otxarkoagako inauteriak

  Jaiak

Bilboko inauteriak ospatu baino astebete lehenago, gaur, otsailak 6, hasiko dira Deustuko inauteriak, eta bihar, otsailak 7, Otxarkoagakoak. Bi auzo hauek emango diete hasiera 2015eko aratusteei eta jarraian, Bilbokoak zein beste hainbat auzotakoak etorriko dira. 

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Sententziaren zain geratu da Kukutzaren auzia

  Jendartea  Errekalde

Ostiralean bukatu zen Kukutza gaztetxea okupatzeagatik epaitu dituzten 23 lagunen aurkako auzia. Fiskaltza akusazioa mantentzearen alde agertu zen eta defentsak absoluzioa eskatu zuen. Arratsaldean ehunka lagunek, euriari aurre eginez, epaituekiko elkartasuna adierazteko manifestazioan parte hartu zuten.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

JL Gomez Querejeta: "Askok pentsatu zuten upategia muntatzea panazea zela, baina ez da horrela"

  Jendartea  Deustualdea

Agirre Lehendakariaren etorbidean bizi izan da Jose Luis Gomez Querejeta 26 urtera arte. Leku askotakoa sentitzen da: Deustukoa, Elorriokoa, Eskoriatzakoa… 1992tik txakolina egiten du Elorrion, mendiko txakolina, Mendraka izenekoa.

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Ikur naziek eta Josue Estebanezen askatasuna exijitzeko pintadek bete dute Deustu

  Jendartea  Deustualdea

Bart margoketa faxistak agertu dira Deustuko hainbat lekutan, besteak beste, esbastika naziak eta Josue Estebanezen askatasuna galdegiten duten mezuak. Estebanez izan zen 2007ko azaroan, Madrilen, Carlos Javier Palomino antifaxista erail zuen gizona. Egun 26 urteko kartzela zigorra betetzen ari da.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Pobreziaren kriminalizazioarekin bukatzea exijitu dute eragile sozialek

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Gaur goizean, eragile ezberdinetako lagunek txorizoak banatu dituzte Eusko Jaurlaritzaren aurrean aurrekontuen proiektuaren murrizketak eta pobreziaren kriminalizazioa salatzeko. Lanbidek Euskal Enplegu Zerbitzuko erabiltzaileei igortzen dizkien gutunak gaitsetzi dituzte ere.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Gizartearen "pobretze orokorra" salatzeko kalera atera dira eragileak sozialak

 Bilbo

Gaur egun gizarteak bizi duen egoera salatzeko, larunbatean Duintasunaren Martxa burutu zuten eragile sozialek eta hainbat norbanakok “Ogia, lana, etxebizitza... Duintasuna” lelopean. 

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Indarkeria sexista "lehen lerroko arazo politikoa" dela salatu dute ehunka lagunek

 Bilbo

Jendetza bildu zen atzo arratsaldean Arriagako plazan, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguneko manifestazioan parte hartzeko. "Hitz gutxiago, ekintza gehiago" lelopean, Bilboko kaleak zeharkatu zituzten indarkeria sexista gaitzesteko. 

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Marga Berastegi: "Erretratatzeko asko"

  Jendartea

Zaragozako unibertsitatean ikasle zela hasi zen Marga Berastegi argazkiak egiten,  Argazkilaritza tailerrean, nahiz bere etxean argazki-kamerak “beti” egon diren.

»» Ikusi argazki guztiak (12)

Estalitako gune berriak Azoka parkean

Erabiltzailearen aurpegia   Udal gaiak

Zorrotzako auzokideen urteetako aldarrikapenek badirudi euren fruituak eman dituztela. Aurreko urtean, gizarte eta kulturarekin harremana duten elkarte ezberdinek proposamen bat aurkeztu zuten, plano batzuekin batera; eta orain, Udalak, proiektu bat landu du Azoka parkean estalitako bi gune ezartzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

130 onddo eta perretxiko espezietik gora Zorrotzako XV. erakusketa mikologikoan

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Igande goizean, Tricholoma elkartearen kideek ziza, onddo eta perretxikoen 130 espezie baino gehiago erakutsi dituzte XV. mikologi erakusketan Zorrotzako Azoka plazan.

»» Ikusi argazki guztiak (15)

Iritzi askatasun falta irudikatu dute aurpegia eta ahoa estaliz

  Politika  Alde Zaharra

Ainhoa Iurrebaso bilbotar gaztea Auzitegi Nazionalean epaitu zuten atzo, beste bost herritarrekin batera, 2012ko abuztuan, Alde Zaharreko Maite Perez ETAkidea gogoan zuen iritzi artikulu bat idazteagatik, bere heriotzaren 25.urteurrenean. Adierazpen askatasuna eta oroimena delitu ez direla adierazteko, elkarretaratzean batu ziren hainbat herritar Etxebarrieta plazan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Gazte Egun jendetsua ospatu dute Indautxun

Erabiltzailearen aurpegia   Jaiak

Ekimenez beterik ospatu zuten larunbateako X. Indautxuko Gazte Eguna. Besteak beste, jinkana, bazkaria, poteoa edota antzerkia egon ziren.

»» Ikusi argazki guztiak (13)

"Substantzia kimikoz betetako kamioiak Sader enpresako atarian"

 Zorrotza

Zorrotza.info agerkari digitalean salatu dutenez, "substantzia kimikoz betetako hainbat kamioi Zorrotzako Arsenal kaleko Sader fabrikara sartzen" ikusi dituzte, beste behin.

»» Ikusi argazki guztiak (5)