Clown festa Zorrotzan

  Kultura-aisialdia  Zorrotza

Clown festa Zorrotzan

Beste urte batez, Clow jaialdia Zorrotzara helduko da. VI. edizioak maiatzaren 7tik 9ra iraungo du eta Euskal Herriko zein Europa mailako clown ikuskizunetaz gozatzeko aukera egongo da.

Kaleko protestaldietan jasotako isunak ordaintzeko kontzertua

 Zorrotza

Kaleko protestaldietan jasotako isunak ordaintzeko kontzertua

Indarrean sartu gabe dagoela, gizarte eragileek Mozal legearen -uztailaren 1ean sartuko da indarrean- eta protestaldiak isilarazteko ezarritako politiken ondorioak "sufritzen hasita" daudela aitortu dute. Besteak beste, eskubideen, prestazioen, etxe kaleratzeen edota xahubide-politiken murrizketak salatzen dituztenean.

Apirilak 25 Joste Eguna Zorrotzan

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Apirilak 25 Joste Eguna Zorrotzan

Gure Esku Dago Taldeak jostunez beteko ditu auzoko kaleak apirilaren 25ean. Parte hartzaileek elkarren artean oihalak josiko dituzte eta horretaz gain, egun osoko egitaraua prestatu dute.

Iñigo Cabacas Herri Harmailaren I. Topaketa egingo dute larunbatean

  Jaiak  Zorrotza

Iñigo Cabacas Herri Harmailaren I. Topaketa egingo dute larunbatean

Egun osoko egitaraua prestatu dute Iñigo Cabacas Herri Harmailako lagunek larunbatean, apirilak 18, haien I. Topaketa ospatzeko. Hitzordua Zorrotzako gaztetxean izango da eta bertatik, arratsaldean, Athleticek Getaferen aurka jotakuko duen partida ikustera hurbilduko dira San Mamesera. 

Lur gaineko Nazioarteko Sokatira Txapelketa ospatuko da asteburuan Zorrotzan

  Kirolak  Zorrotza

Lur gaineko Nazioarteko Sokatira Txapelketa ospatuko da asteburuan Zorrotzan

Erandioko Goierri Kirol Elkarteak, lur gaineko sokatira modalitateko talderik entzutetsuenetarikoak, Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundearen eta Bilbao Kirolaken laguntzarekin batera, apirilak 7 eta 12 bitartean, kirol-kanpus bat antolatu du, entrenamendu jardunaldi batzuk programatu ditu non Mosnang talde suitzarreko 36 tiratzaile izango diren. 

Erabakitzeko eskubidearen alde urrats berri bat

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Erabakitzeko eskubidearen alde urrats berri bat

Gure Esku Dago dinamikak ekimen berri bat antolatu du apirilaren 25erako. Nahi duenak, oihal batean mezu bat idazteko aukera izango du eta ondoren, oihal zatiekin hautestontziak sortuko dira. Zorrotzan ere atxikimendua emango diogu ekimenari. 

Zorrotzarrek egitarau berezia prestatu dute Korrika ospatzeko

  Euskara  Zorrotza

Zorrotzarrek egitarau berezia prestatu dute Korrika ospatzeko

Igandean, martxoak 29, helduko da Korrika Bilbora eta hainbat auzotan ekintza ezberdinak prestatu dituzte aurretiaz. Zorrotzan, asteburu osoan zehar, euskararen aldeko martxa erraldoiaren etorrera ospatuko dute.

Zorrotz Morrotz euskarazko aldizkaria berpiztu dute

  Euskara  Zorrotza

Zorrotz Morrotz euskarazko aldizkaria berpiztu dute

Zorrotzako Euskal Txokoak argitaratutako Bilboko lehenengo auzo aldizkaria da Zorrotz Morrotz. Duela 20 urte lehen zenbakia argitara eman ostean, berpiztu du lantalde berri batek. Gaurtik aurrera formatu digitalean irakur daiteke, bihartik aurrera paperean. 

Zorrotzako elkarteen koordinakundeak frontoia estaltzearen aldeko manifestazioa deitu du

 Zorrotza

Zorrotzako elkarteen koordinakundeak frontoia estaltzearen aldeko manifestazioa deitu du

Otsailaren 26an, osteguna, 19:00etan, manifestazioa abiatuko da FEVEtik Zorrotzako frontoia estaltzearen alde. Auzoa zeharkatu ondoren, elkarretaratzea egongo da frontoian bertan eta parte hartzeileei euritakoarekin joateko deia luzatu diete protesta egiteko.

'Gazta zati bat' dokumentalaren emanaldia eskainiko dute Zorrotzan

  Jendartea  Zorrotza

Gaur, urtarrilak 22, 19:00etan, 'Gazta zati bat' dokumentala proiektatuko dute Zorrotzako Auzo Etxean. Ondoren, asanblada ireki bat egongo dela aurreratu dute antolatzaileek.

Ibai-Artek bere 50. urteurrena ospatzeko ekimena aurkeztuko du

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Ibai-Artek bere 50. urteurrena ospatzeko ekimena aurkeztuko du

Bihar, abenduak 18, osteguna, Zorrotzako Ibai-Arte euskal dantza taldeak, bere 50. urteurrena ospatzeko ekimena aurkeztuko du Auzo Etxean.

Frontoia estaltzearen alde agertu dira Zorrotzako auzotarrak, Udalaren proposamena baztertuz

  Udal gaiak  Zorrotza

Frontoia estaltzearen alde agertu dira Zorrotzako auzotarrak, Udalaren proposamena baztertuz

Zorrotzan dagoen gune estalien beharraren inguruan eztabaidatzeko asanblada irekia egin zuten joan den azaroaren 28an auzo elkarteen koordinadorak antolatuta. Ferialean estalkia ezartzeko udal proposamenari erantzun bateratua ematea zuen helburu asanbladak. 

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko bertso afaria Zorrotzan

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko bertso afaria Zorrotzan

Azaroaren 28an, ostirala, bertso afaria prestatu dute Euskararen eguna ospatzeko. Bertan, Oihana Bartra eta Ibon Ajuria bertsotan ikusteko aukera izango dugu.

IX. Perretxiko eguna Askabide Kultur elkartean

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

IX. Perretxiko eguna Askabide Kultur elkartean

Urtero legez perretxiko erakusketa-dastaketa ospatuko da hurrengo igandean, azaroak 16, Zorrotzan, Askabide kultur elkarteak antolatuta.

Estalitako gune berriak Azoka parkean

Erabiltzailearen aurpegia   Udal gaiak

Zorrotzako auzokideen urteetako aldarrikapenek badirudi euren fruituak eman dituztela. Aurreko urtean, gizarte eta kulturarekin harremana duten elkarte ezberdinek proposamen bat aurkeztu zuten, plano batzuekin batera; eta orain, Udalak, proiektu bat landu du Azoka parkean estalitako bi gune ezartzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

130 onddo eta perretxiko espezietik gora Zorrotzako XV. erakusketa mikologikoan

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Igande goizean, Tricholoma elkartearen kideek ziza, onddo eta perretxikoen 130 espezie baino gehiago erakutsi dituzte XV. mikologi erakusketan Zorrotzako Azoka plazan.

»» Ikusi argazki guztiak (15)

XV. erakusketa mikologikoa Zorrotzan

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

XV. erakusketa mikologikoa Zorrotzan

Igande honetan, azaroak 2, XV. erakusketa mikologi ospatuko da Zorrotzan. Bertan ziza, onddo eta perretxiko desberdinak ikusgai egongo dira eta horien inguruko informazioa jasotzeko aukera izango dute bertaratzen diren lagunek.

Sutea egon da Zorrotzako joko-areto batean

  Jendartea  Zorrotza

Atzo izan zen ezbeharra. Zorrotzako auzokide batek URIOLAri jakitera eman dionez, Fray Juan Kalean dagoen joko-areto batetik kea ateratzen hasi zen goizaldeko 00:30ak aldera.

"Substantzia kimikoz betetako kamioiak Sader enpresako atarian"

 Zorrotza

Zorrotza.info agerkari digitalean salatu dutenez, "substantzia kimikoz betetako hainbat kamioi Zorrotzako Arsenal kaleko Sader fabrikara sartzen" ikusi dituzte, beste behin.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Ur mozketa Zazpilanda etxaldean

  Oharrak  Zorrotza

Ur mozketa Zazpilanda etxaldean

Udalak jakitera eman duenez, bihar, urriak 15, 16:00etatik 18:00etara, gutxi gorabehera, ura moztuko dute Zazpilanda etxaldean.