Bilboko Alde Zaharreko jaiak aurkeztu dituzte
2019-05-20 13:44 Kultura-aisialdiaHilabeteetako lanketaren ostean, ostegunean egin zuen lehen agerraldi publikoa Zaharrean Berri Bilboko Alde Zaharreko jai batzordeak, auzoko jaiak aurkezteko.
Juan Mari Aburto, jeltzaleen hautagaia
2019-05-10 13:26 Politika BilboJuan Maria Aburto Rike (Bilbo, 1961ko martxoaren 28a) izango da EAJren hautagaia. Zuzenbidean Lizenziatua, 2015ean Aresoren lekukoa hartu eta Bilboko alkatea bihurtu zen. Politika pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko tresna dela uste du, eta horretan sakontzeko alkatea izaten jarraitu nahi du.
Alfonso Gil, sozialisten hautagaia
2019-05-09 16:59 Politika BilboAlfonso Gil Invernón (Bilbo, 1967ko urriaren 28a) izango da PSE-EE alderdiaren hautagaia. Zuzenbidean Lizenziatua Deustuko Unibertsitatean, eskarmentu handiko politikaria da. Izan ere, 2007tik Bilboko zinegotzia da eta gaur egun Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko Zinegotzi Ordezkaria da.
Raquel González, Alderdi Popularraren hautagaia
2019-05-07 12:50 Politika BilboRaquel González Díez-Andino (Bilbo, 1976ko irailaren 17a) izango da Alderdi Popularrak maiatzaren 26ko hauteskundeetan aurkeztuko duen zerrendaburua. Deustuko Unibertsitatean Zuzendaritza Idazkaritzako diploma eskuratu zuen eta, gaur egun, Bizkaiko Alderdi Popularreko presidentea da.
Ana Viñals, Elkarrekin Podemosen hautagaia
2019-05-03 12:15 Politika BilboAna Viñals Blanco (Bilbo, 1986ko maiatzaren 14a) publizista izango da Elkarrekin Podemosek maiatzaren 26ko hauteskundeetan aurkeztuko duen zerrendaburua. Bilboko 'zirkuluetan' hasi zen politikagintzan eta Eusko Legebiltzarretik pasa ostean Bilbora itzuliko da alkatea izateko nahiarekin.
Jone Goirizelaia, EH Bilduren hautagaia
2019-04-30 17:33 Politika BilboJone Goirizelaia Ordorika (Bilbo, 1956ko urriaren 30a) abokatua izango da EH Bilduk maiatzaren 26an Bilboko hurrengo alkatea aukeratzeko ospatuko diren hauteskundeetan aurkeztuko duen zerrendaburua. Bilbotarren artean aski ezaguna, beraientzat eta herriarentzat lan egiteko aurkeztuko da.
Maiatzak 1
2019-04-29 11:31 Ekonomia-LanaGazte eta langile izateak gure bizitza ardazten eta guztiz baldintzatzen du. Gazte langileak gara gure lan zentroetan prekarietatearen aurpegirik gordinena bizitzen dugunean, gazte langileak gara etxebizitzaren alokairua ordaindu ezin dugunean, gazte langileak gara gure auzoetan guztia merkantilizatu eta apustu etxeak irekitzen dituztenean.
Urkila, Bilboko aldizkari berria
2019-04-29 11:19 Kultura-aisialdia BilboErrekaldeko Etxarri II Gaztetxean izango da Urkila Bilboko aldizkari berriaren aurkezpena. Maiatzaren 4an, larunbata, egingo dute aurkezpena luntxa eta kontzertuekin.
Bilbo busti egin da euskararen alde
2019-04-11 18:37 Euskara BilboKorrika Bilbotik pasa da gaur. Euri-zaparradak blai utzi ditu korrikalari guztiak, hala ere, jendetza bildu da Bilboko auzo eta kaleetan korrikan parte hartzeko prest eta euskarari babesa emateko gogoarekin.
Zaharrean Berri, auzotarretik auzotarrentzako jaiak antolatzeko lantaldea
2019-04-10 17:15 Jendartea Alde ZaharraZaharrean Berri Alde Zaharreko jai batzordea prozesu parte hartzaile baten bidez eratu da. Irekia eta publikoa da, auzokide guztiak batu eta ordezkatzeko asmoarekin jaio dena. Alde Zaharreko jaiak ekainaren 1ean antolatuko dituzte.
Deustuko Gazte Lokaleko kideek erasoen aurkako agerraldia egin dute
2019-04-10 16:46 Jendartea DeustualdeaDeustuko Gazte Lokala kudeatzen duen lantaldeko kideek agerraldia egin dute lokalaren eta bertan lanean ari diren pertsonen aurkako erasoak egon direla azaltzeko.
Xatiro raperoak 'Beldurrik gabe' abesti berria aurkeztu du
2019-04-09 11:41 Kultura-aisialdia BilboBilboko rap abeslaria den Unai Hernandez Undak, Xatiro ezizenaz ezaguna dena, bere proiektu berriaren bigarren kanta aurkeztu du gaur, Beldurrik Gabe izena duena eta espaziotik bidaiatzera gonbidatzen gaituena.
Berri Txarrak taldeak Bilbon beste kontzertu bat eskainiko du
2019-04-08 10:13 Kultura-aisialdia BilboUztailaren 14an Kobetamendin joko du Lekunberriko taldeak, saio berezia izango da, BBK Live jaialdiaren ostean. Sarrerak eguerdian jarriko dituzte salgai.
Ignacio Lekunberri: "Enpresetan euskararen alde egitea merezi du"
2019-04-05 13:43 Euskara BilboIgnacio, Euskaraldian, Bilboko hamaiakako kidea izan zen. Izan ere, Mutualian euskara enpresen munduan sustatzen ari dira aspalditik: "Argi daukagu Euskal Herrian gaudela eta gure zerbitzu guztiak euskaraz eskaintzeko gai izan behar garela."
Gutun Zuria jaialdiaren edizio berria hasi da
2019-04-03 10:29 Kultura-aisialdia BilboApirilaren 2tik 6ra bitartean, Gutun Zuria - Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren edizio berria izango da Azkuna Zentroan.
"Gazte langilea: no future?" hitzaldia antolatu dute
2019-04-02 11:12 Kultura-aisialdia BilboGarbiñe Biurrun, Eduardo Garzón eta Ainhoa Etxaidek parte hartuko dute ostiral honetan Santutxuko Laboren Eragin Bilbok antolatu duen hitzaldian.
Hutsunea betetzeko plaza
2019-04-02 10:11 IritziaEzarri zaizkigun hezkuntza sistemak agortu egin dira, eta agorpen hori letra larritan nabarmendu beharra dagoela deritzogu ezkerreko independentistok. Segregazio sozialaren gaiak zentralitatea hartu du hezkuntzari buruzko eztabaidan, baita Bilbon ere. Baina hutsune eta arazoak ugariak eta sakonak dira, sistematikoak. PP, Ciudadanos eta VOXen eskutik datorren inboluzio demokratikoak hezkuntza jo-puntuan jarri du, gainera.
Autogestioaren eta okupazioaren inguruko hitzaldiak antolatu dituzte Deustun
2019-03-28 10:24 Kultura-aisialdia DeustualdeaDatorren astean hasiko dira 'Autogestioaz jabetuz... okupazio garaia da!' jardunaldiko bigarren saioak.
Gure Esku Dago plataformak bozeramaile berriak aurkeztuko ditu igandean
2019-03-27 18:24 Jendartea BilboEkitaldia Euskaldunan ospatuko da, eta orain arte egindako ibilbidea baloratu eta etorkizuneko erronkak ere agertuko dituzte.
"Bilbao 2020 Eurokopa honi ez" dinamika sortu dute
2019-03-27 11:31 Jendartea Bilbo2020ko ekaina eta uztaila artean, UEFAk Eurokopako 16. edizioa ospatuko du. Espainiako futbol federazioak bere proposamena egin ondoren, Bilboko San Mames futbol zelaian taldeen faseko 3 partida eta final zortzirenetako partida bat jokatuko direla erabaki dute.