Deustuko Gazte Lokalaren eraikina mantentzeko 2.000 bat sinadura batu dituzte

prestaldizkaria 2018ko ots. 8a, 08:00

Sinadurak Udal Erregistrora eramango dituzte gaur, osteguna. Sinaduren "entrega masiboa" babesteko, deustuarrei Bilboko Udaletxeko eskaileretara agertzeko deia egin die Deustuko Gazte Lokalaren aldeko Plataformak.

Bilboko Udalak egun Deustuko Gazte Lokala dagoen eraikina eraitsi nahi du, bere lekuan eraikin berri bat egiteko eta etxebizitza eta aisia erabilpena emateko. Deustuarren artean, ordea, asko dira XIX. mendeko eraikina mantentzearen aldekoak eta, horietako askok, 2.000 bat lagunek, Deustuko Gazte Lokalaren aldeko Plataformaren (DeGLAP) eskaria babestu dute. Bilboko Udaleko Ondare Batzordeari eskari zuzena egin dio plataformak: "XIX. mendeko eraikina denbora gutxi barru onartuko den HAPO-PGOUren Eraikinen Katalogoan txertatzea". Deustuko Udal Merkatu zaharra izan zena matentzeko xedez. 

Izan ere, plataformaren arabera, eraikinak balio historikoa du, "Deustu elizatea izan zela gogorarazten duen aztarna bakarrenetakoa da", eta "bere erabilera kolektiboa" dela eta, "funtsezko espazioa" da, esaterako, Olentzeroa, Deustuko inauteriak zein Deustuko jaiak antolatzeko. Deustuko herri mugimenduak "erabilia, kudeatua eta zaindua" dela azpimarratzen du plataformak bere eskarian. 

 

Erregistro jendetsua

Deustuko Gazte Lokalaren Aldeko Plataformak deustuarrei deia luzatu die Bilboko Udaletxeko eskaileretan ager daitezen, gaur, otsailak 8, 17:45ean, "joan den abendutik Deustuko Udal Merkatu zaharraren –1991tik Gazte Lokala izan dena– alde jasotako 2.000 sinaduratik gorako erregistro jendetsu bat egite aldera". 

 

[2018-01-24] Grafiti lehiaketa antolatu du Deustuko Gazte Lokalak

[2018-01-11] Deustuko Lokalaren aldeko plataforma sortu dute auzokideen babesa lortzeko

[2017-12-22] ‘Deustu. Iraganetik etorkizunera’ argazki erakusketa

[2017-12-16] Gazte Lokalak babes handia lortu du, “ez delako gazteen kontua bakarrik”

[2017-11-15] Gazte Lokalaren "aukera bakarra" bere proiektua onartzea dela jakinarazi dio Udalak

[2017-11-10] Gaizka Suarez: Kaiolak Irekiz

[2017-10-03] Laura Freijo: Horia

[2017-09-28] Nerea Cubillo: "Etxe honek maite duguna defendatzen erakutsi digulako" 

[2017-09-27] "Hitzarmen berri bat sinatzeko" pausoak emango dituzte Deustuko Gazte Lokalak eta Udalak

[2017-09-26] Elkarrizketak iraun artean, Gazte Lokala husteko agindua behin-behinean gelditu du Udalak

[2017-09-25] Udaleko ordezkariak Deustuko Gazte Lokaleko kideekin batzartuko dira

[2017-09-19] Deustuko Gazte Lokalaren lekuan etxebizitzak eta gazteentzako gune bat egingo ditu Udalak

[2017-09-19] Deustuko gazteak baliabiderik gabe uztea salatu du EH Bilduk 

[2017-09-15] Belaunaldi desberdinak Gazte Lokalaren hustuketaren kontra

[2017-09-14] Deustuko Gazte Lokalari "irtenbidea bilatzeko" eskatu diote oposizioko hiru taldek udal gobernuari

[2017-09-13] Deustuko Gazte Lokalaren "beharra" azpimarratu eta elkarlanerako eta antolaketarako deia egin dute

[2017-09-12] Mobilizazioak iragarri dituzte Deustuko Gazte Lokalaren "defentsan"

[2017-09-11] Gazte Lokala husteko agindua, "Deustu osoaren aurkako erasoa"

[2017-09-08] Deustuko Gazte Lokalak Bilboko Udalaren husteko agindua jaso du

[2016-11-17] Deustuko Gazte Lokala: "Autogestioaren giltzarekin" 25 urte

[2014-10-31] Deustuko Gazte Lokala, ideia komunak konpartitzen dituzten ezberdinen arteko elkargunea

[2013-09-26] Deustuko Gazte Lokala: 22 urte eta gogoz beterik

[2012-05-29] Gazte Lokalak 21 urte, zorionak!