Kukutzaren aldeko "beste elkartasun olatu bat" piztera dei egin dute

 Errekalde

Kukutzaren aldeko "beste elkartasun olatu bat" piztera dei egin dute

Kukutza IIIri "elkartasuna adierazteagatik" 19 pertsona epaituko dituzte irailean, eraispen unean "Errekalden egoteagatik", elkartasun taldeak gaur jakitera eman duenez. Fiskaltzak "desorden publikoagatik" 18 eta 30na hilabete arteko espetxe zigorra eskatu die, eta biri zortzina hilabete gehiagoko eskaera egin die "erresistentzia delituagatik". Orain arteko epaiketa "gogorrena" dela iragarri dute.

Laborantza ekologikoan aritzeko lehen hiri-ortuetarako izena emateko epea zabalik da

  Udal gaiak  Errekalde

Laborantza ekologikoan aritzeko lehen hiri-ortuetarako izena emateko epea zabalik da

Errekalde auzoan hiri-ortuen esperientzia pilotu bat jarriko du abian Bilboko Udalak Auzo Bihotzen proiektuaren barruan. 23 ortu izango dira laborantza ekologikoan aritzeko Bilboko Eraztun Berdetik hurbil.

Udal langileak "behar bezala zaindu eta babesteko" neurriak eskatu ditu LABek

  Udal gaiak  Errekalde

Udal langileak "behar bezala zaindu eta babesteko" neurriak eskatu ditu LABek

Aurreko ostiralean, hilaren 8an, Errekaldeko Udal bulegoan udal langile baten kontrako eraso saiakera "ez dela lehena" salatu du LAB sindikatuak, horrelako gertakizunak "iaz ere" gertatu zirela bulego berean.

Arratoiak hiltzeko kanpaina Errekaldera heldu da

  Oharrak  Errekalde

Arratoiak hiltzeko kanpaina Errekaldera heldu da

Udalak jakinarazi duenez, apirilean eta maiatzean arratoiak hiltzeko urteroko kanpaina egingo da Bilboko barruti guztietan; oraingoan Errekalden.

'Otsoen gaua' antolatu dute maiatzaren 16an Etxarri gaztetxean

  Jendartea  Errekalde

'Otsoen gaua' antolatu dute maiatzaren 16an Etxarri gaztetxean

Komantxe konpartsak 'Otsoen gaua' antolatu du maiatzaren 16an Errekaldeko Etxarri gaztetxean. Egun osoko egitaraua prestatu du ikastaro, bazkari edota kontzertuak, besteak beste. 

Obrekin "pazientzia agortuta", manifestazioa burutu dute Irala eta Errekaldeko auzotarrek

  Udal gaiak  Errekalde

Obrekin "pazientzia agortuta", manifestazioa burutu dute Irala eta Errekaldeko auzotarrek

Auzo elkarteek deituta Irala eta Errekaldeko hainbat bizilagun atera ziren kalera atzo arratsaldean Bilboko Udalari euren haserrea adieraztera.

Kronika: Bizkaiko Ikasleon Jaialdia

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Kronika: Bizkaiko Ikasleon Jaialdia

Jai giroan murgildu ziren larunbatean ikasleak Errekaldeko Etxarri gaztetxean. Eguerdiko Bertso Bazkarian tripa bete ondoren Eguenero elektrotxaranga izan zen protagonista. Errekaldetik egindako bueltatxoak bat baino gehiago sorpresaz harrapatu zuen arren, auzoak ez zuen bitan pentsatu eta gazteek abestutako doinuak alaitsu jarraitu zituen.

Bizkaiko Ikasleon Jaialdia apirilaren 18an

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Lan handiko bi hilabete (otsaila eta martxoa) izan dituzte Bizkaiko ikasleek: mobilizazioak, asanbladak, Herri Unibertsitate eta Herri Eskolak… Horregatik, oporraldiaren bueltan ikasleak jai giroan bildu nahi ditu Bizkaiko Ikasle Abertzaleak larunbat honetarako, apirilak 18, Errekaldeko Etxarri Gaztetxean antolatu duen Bizkaiko … Irakurtzen jarraitu

Kukutza III gogoan

  Jendartea  Errekalde

Kukutza III gogoan

Errekaldeko gaztetxea 2011ko irailaren 21ean hustu zuten. Ertzaintza eta auzotar zein hiritarren arteko liskarrak hiru egunez luzatu ziren auzoko kaleetan, irailaren 23an eraikina eraitsi zuten arte. Cabisa enpresak gaztetxea husteko eskatu zuen, eraikina eraitsi eta etxebizitzak egitearren eta Bilboko Udalak hustu eta eraisteko baimena eman zuen. Harrezkero espazioa hutsik dago.

Ume eta gurasoek Errekalden hitzordua

  Euskara  Errekalde

Ume eta gurasoek Errekalden hitzordua

11. 'Ikusi eta Ikasi' egitasmoaren baitan, gaur, martxoak 4, Errekaldeko Udaltegian sesio bikoitza izango da. Bat guraso erdaldunei zuzendua eta bestea ipuin-gosez dauden umeei.

Udalak irisgarritasuna hobeto du Montserrateko Andra Mari kalean eta Irala kalearen atzealdean

  Udal gaiak  Errekalde

Udalak irisgarritasuna hobeto du Montserrateko Andra Mari kalean eta Irala kalearen atzealdean

Bilboko Udalak Montserrateko Andra Mari kalea eta Irala kaleko atzealdeko kalezuloa berrurbanizatu ditu, auzuneko irisgarritasuna eta auzokoen bizi-kalitatea hobetu asmoz. Ibon Areso alkateak auzuneko eremu bi hauek bisitatu zituen atzo, aurkezpen egunean. Horietan urbanizatzeko inbertsioa egin beharra zegoen auzokoen joan-etorriak eta bizi-kalitatea hobetzeko asmoz.

"Kukutza eraitsi arren, ez zen usurpazio deliturik egon"

  Jendartea  Errekalde

"Kukutza eraitsi arren, ez zen usurpazio deliturik egon"

Epaiak usurpazio delitutik absolbitu ditu desalojoaren egunean Kukutzako sabaian zeuden 23 kideak. Haietako bat hiru urteko gartzela zigorrera kondenatu du, "polizia testigantzetan oinarrituta", Kukutzarekin Elkartasun Taldearen esanetan.

Sententziaren zain geratu da Kukutzaren auzia

  Jendartea  Errekalde

Ostiralean bukatu zen Kukutza gaztetxea okupatzeagatik epaitu dituzten 23 lagunen aurkako auzia. Fiskaltza akusazioa mantentzearen alde agertu zen eta defentsak absoluzioa eskatu zuen. Arratsaldean ehunka lagunek, euriari aurre eginez, epaituekiko elkartasuna adierazteko manifestazioan parte hartu zuten.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Akusazio eta defentsaren txostenen irakurketak emango dio amaiera epaiketari

  Jendartea  Errekalde

Akusazio eta defentsaren txostenen irakurketak emango dio amaiera epaiketari

Atzoko saioan, argi asko geratu zen Kukutzaren desalojoaren izaera espekulatibo eta politikoa, bai eta bertan egiten ziren ekimenen balio soziala. Bestalde, polizia bertsioaren kontraesanak ere bistan geratu ziren. 

Kukutzako auziperatua: "Argi geratu da elkartasuna baino ez genuela adierazi"

  Jendartea  Errekalde

Kukutzako auziperatua: "Argi geratu da elkartasuna baino ez genuela adierazi"

Kukutza III gaztetxea okupatzeagatik epaituak izaten ari diren 23 lagunen aurkako epaiketaren bigarren eguna da gaurkoa. 960 euroko isuna eskatzen dio fiskalak bakoitzari, eta lagun bati hiru urte eta egun bateko espetxe zigorra Ertzaintzari hainbat objektu jaurtitzeagatik. Gaur, lekukoek deklaratu dute.

Kukutzaren okupazioa epaituko dute

  Iritzia  Errekalde

Kukutzaren okupazioa epaituko dute

Urtarrilaren 28, 29 eta 30ean 23 lagun epaituko dituzte Kukutza III gaztetxea okupatzeagatik eraikinaren jabeak akusazio partikularra kendu du.

Kukutza "defendatu" zuten 23 lagunen kontrako epaiketa salatzeko protestak deitu dituzte

  Jendartea  Errekalde

Kukutza "defendatu" zuten 23 lagunen kontrako epaiketa salatzeko protestak deitu dituzte

Urtarrilaren 28, 29 eta 30ean, 23 pertsona epaituko dituzte Kukutza gaztetxea hustu eta eraitsi zutenean izandagoko liskarrengatik. Ustezko usurpazio delituagatik 960 euroko isuna eskatzen diete eta haietako bati, hiru urte eta egun bateko kartzela zigorra. Epaiketa salatzeko protesta ezberdinak deitu dituzte.

2014ko Bilbao-Errekalde San Silvestre lasterketa prest dago

  Kirolak  Errekalde

2014ko Bilbao-Errekalde San Silvestre lasterketa prest dago

Abenduaren 31an egingo da 2014ko Bilbao-Errekalde San Silvestre lasterketaren XIII. edizioa. Bilboko eta Bizkaiko jarraitzaile gehien dituen proba honek urteko azken eguneko kirol hitzordu nagusi bihurtzeko asmoa dauka. Probak bi modalitate ezberdin izango ditu: 4-15 urte bitartekoendako San Silvestre txikia eta 16 urtetik goranzkoendako Bilbao-Errekalde San Silvestre lasterketa.

'Funes Van' furgonetak geldialdia egingo du Errekalden

  Kultura-aisialdia  Errekalde

'Funes Van' furgonetak geldialdia egingo du Errekalden

Ikus-entzuleek, Pirinioetako Zirkua proiektu europarraren finantzaketa izan duten hainbat ikuskizunez gozatu ahal izango dute hilaren amaierara arte. Gaur The Funes Troup taldeak 'Funes Van' ikuskizuna eskainiko du Errekaldeko plazan 17:30ean.

Kukutza eraistera joan ziren hondeagailuei aurre egindako pertsonak epaituko dituzte epe laburrean

  Jendartea  Errekalde

Kukutza eraistera joan ziren hondeagailuei aurre egindako pertsonak epaituko dituzte epe laburrean

Urtarrilaren 28, 29 eta 30ean, 23 pertsona epaituko dituzte Kukutza gaztetxea hustu eta eraitsi zutenean izandagoko liskarrengatik. Ustezko usurpazio delituagatik 960 euroko isuna eskatzen diete eta haietako bati, hiru urte eta egun bateko kartzela zigorra.