Deustuko Gazte Lokalaren eraisketaren aurkako 2.275 sinadura

prestaldizkaria 2018ko ots. 9a, 12:15

Banaka-banaka 2.275 sinadura bildu dituzte Deustuko Gazte Lokalaren Aldeko Plataformako kideek, XIX. mendeko eraikinaren eraisketa gelditzeko xedez. Aurrerantzean Change.org web gunean jarraituko dute sinadurak biltzen.

Udal Erregistrora sinadurak eraman aurretik, Udaletxeko eskaileretan kontzentratu dira hainbat deustuar. Gazte Lokalaren eraikina mantentzeko hainbat arrazoi azpimarratu dituzte, besteak beste, "Olentzero, inauteriak, jaiak zein beste hainbat doako jarduera" posible egiten dituelako, Deustu independente izan zeneko "Deustuko Udalaren azken eraikina" delako, gaur egun arte "egoera onean" iraun duelako, eta berari esker Deustuk "izaera herritar eta komunitarioa erabat galdu ez duelako".

Udalak publikoki adierazi du eraikina eraitsia izango dela eta bere lekuan etxebizitzak eraikiko dituela. Asmo horren aurrean, joan den abenduan, Deustuko Gazte Lokala mantendua izan dadin eskatzeko sinadurak biltzeari ekin zioten plataformako lagunek. Hain zuzen ere, Udaleko Ondare Batzordeari eskatu diote txerta dezala XIX. mendeko eraikina berritze bidean dagoen HAPO-PGOUren Eraikinen Katalogoan. Eskaera hori 2.275 lagunek babestu dute euren sinadurarekin.

Ekintza honekin ez diote babes bilketari amaiera emango. Aurrerantzean, sinadurak plataformaren blogean  eta Change.org gunean online biltzen jarraituko dute "orain arteko atxikimenduei berriak batuz". 

deglap.wordpress.com

[2018-02-08] Deustuko Gazte Lokalaren eraikina mantentzeko 2.000 bat sinadura batu dituzte

[2018-01-24] Grafiti lehiaketa antolatu du Deustuko Gazte Lokalak

[2018-01-11] Deustuko Lokalaren aldeko plataforma sortu dute auzokideen babesa lortzeko

[2017-12-22] ‘Deustu. Iraganetik etorkizunera’ argazki erakusketa

[2017-12-16] Gazte Lokalak babes handia lortu du, “ez delako gazteen kontua bakarrik”

[2017-11-15] Gazte Lokalaren "aukera bakarra" bere proiektua onartzea dela jakinarazi dio Udalak

[2017-11-10] Gaizka Suarez: Kaiolak Irekiz

[2017-10-03] Laura Freijo: Horia

[2017-09-28] Nerea Cubillo: "Etxe honek maite duguna defendatzen erakutsi digulako" 

[2017-09-27] "Hitzarmen berri bat sinatzeko" pausoak emango dituzte Deustuko Gazte Lokalak eta Udalak

[2017-09-26] Elkarrizketak iraun artean, Gazte Lokala husteko agindua behin-behinean gelditu du Udalak

[2017-09-25] Udaleko ordezkariak Deustuko Gazte Lokaleko kideekin batzartuko dira

[2017-09-19] Deustuko Gazte Lokalaren lekuan etxebizitzak eta gazteentzako gune bat egingo ditu Udalak

[2017-09-19] Deustuko gazteak baliabiderik gabe uztea salatu du EH Bilduk 

[2017-09-15] Belaunaldi desberdinak Gazte Lokalaren hustuketaren kontra

[2017-09-14] Deustuko Gazte Lokalari "irtenbidea bilatzeko" eskatu diote oposizioko hiru taldek udal gobernuari

[2017-09-13] Deustuko Gazte Lokalaren "beharra" azpimarratu eta elkarlanerako eta antolaketarako deia egin dute

[2017-09-12] Mobilizazioak iragarri dituzte Deustuko Gazte Lokalaren "defentsan"

[2017-09-11] Gazte Lokala husteko agindua, "Deustu osoaren aurkako erasoa"

[2017-09-08] Deustuko Gazte Lokalak Bilboko Udalaren husteko agindua jaso du

[2016-11-17] Deustuko Gazte Lokala: "Autogestioaren giltzarekin" 25 urte

[2014-10-31] Deustuko Gazte Lokala, ideia komunak konpartitzen dituzten ezberdinen arteko elkargunea

[2013-09-26] Deustuko Gazte Lokala: 22 urte eta gogoz beterik

[2012-05-29] Gazte Lokalak 21 urte, zorionak!