EAJren jokabidea gogor kritikatu du Deustuko Gazte Lokalak

prestaldizkaria 2018ko mar. 9a, 08:31
Deustuko Gazte Lokalaren kartelak

Deustuko hormetan Gazte Lokalaren sinadura duten hainbat kartel agertu dira. Juan Mari Aburto alkatearen eta Asier Abaunza Hirigintza zinegotziaren jarduna salatzen dute kartelek.  

Deustuko Gazte Lokaleko lagunek ez dute gustuko EAJk zuzentzen duen Bilboko Udalaren hiri eredua: "Megaproiektuak, multinazionalak, ekimen handiak, turismo masiboa, frankiziak, enpresa eraikitzaile handiak...". Horregatik galdetzen dute: "Norentzako da Bilbo?". Euren iritziz, udal gobernuak ez du bilbotarrengan pentsatzen. Izan ere, zentzugabekotzat jotzen dute Deustun 2.300 etxe huts egonik eta, alokairuak hilean batazbeste 942 euroko kostua duenean, erakunde publikoek 5.000 etxe berri proiektatzea Deustuibarran. "Eta orain Gazte Lokala eraitsi nahi digute etxebizitza gehiago egiteko", erantsi dute.

Joan den irailean Udalak Deustuko Gazte Lokala utzarazteko agindu zuen eta, bi aldeak elkarrizketan hasi zirenean, agindua bertan behera utzi zuen. Aurrerago iragarri zuen Gazte Lokaleko eraikina eraitsi eta eraikin berri bat egiteko plana. 

XIX. mendeko eraikinaren eraisketa gelditzeko xedez, Deustuko Gazte Lokalaren Aldeko Plataformak paperean 2.275 sinadura batu ditu eta Change.org web gunean 850 inguru online

 

[2018-02-16] Grafiti lehiaketa antolatu du Deustuko Gazte Lokalak

[2018-02-09] Deustuko Gazte Lokalaren eraisketaren aurkako 2.275 sinadura

[2018-01-11] Deustuko Lokalaren aldeko plataforma sortu dute auzokideen babesa lortzeko

[2017-12-22] ‘Deustu. Iraganetik etorkizunera’ argazki erakusketa

[2017-12-16] Gazte Lokalak babes handia lortu du, “ez delako gazteen kontua bakarrik”

[2017-11-15] Gazte Lokalaren "aukera bakarra" bere proiektua onartzea dela jakinarazi dio Udalak

[2017-11-10] Gaizka Suarez: Kaiolak Irekiz

[2017-10-03] Laura Freijo: Horia

[2017-09-28] Nerea Cubillo: "Etxe honek maite duguna defendatzen erakutsi digulako" 

[2017-09-27] "Hitzarmen berri bat sinatzeko" pausoak emango dituzte Deustuko Gazte Lokalak eta Udalak

[2017-09-26] Elkarrizketak iraun artean, Gazte Lokala husteko agindua behin-behinean gelditu du Udalak

[2017-09-25] Udaleko ordezkariak Deustuko Gazte Lokaleko kideekin batzartuko dira

[2017-09-19] Deustuko Gazte Lokalaren lekuan etxebizitzak eta gazteentzako gune bat egingo ditu Udalak

[2017-09-19] Deustuko gazteak baliabiderik gabe uztea salatu du EH Bilduk 

[2017-09-15] Belaunaldi desberdinak Gazte Lokalaren hustuketaren kontra

[2017-09-14] Deustuko Gazte Lokalari "irtenbidea bilatzeko" eskatu diote oposizioko hiru taldek udal gobernuari

[2017-09-13] Deustuko Gazte Lokalaren "beharra" azpimarratu eta elkarlanerako eta antolaketarako deia egin dute

[2017-09-12] Mobilizazioak iragarri dituzte Deustuko Gazte Lokalaren "defentsan"

[2017-09-11] Gazte Lokala husteko agindua, "Deustu osoaren aurkako erasoa"

[2017-09-08] Deustuko Gazte Lokalak Bilboko Udalaren husteko agindua jaso du

[2016-11-17] Deustuko Gazte Lokala: "Autogestioaren giltzarekin" 25 urte

[2014-10-31] Deustuko Gazte Lokala, ideia komunak konpartitzen dituzten ezberdinen arteko elkargunea

[2013-09-26] Deustuko Gazte Lokala: 22 urte eta gogoz beterik

[2012-05-29] Gazte Lokalak 21 urte, zorionak!