Larunbat honetan mozorroak nagusi Bilboko auzoetan

  Kultura-aisialdia  Bilbo

Santutxun, Altamiran, Bilbo Zaharrean, Deustuko Erriberan, San Inazion eta Zorrotzan ospatuko dituzte aratusteak.bairik gabe: auzo batzuetan tailerrak izango dituzte aukeran, baita puzgarriak ere.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak neofaxismoa gaitzestu du “Herrien Besarkada” ekintzan

  Jendartea  Bilbo

“Herrien Besarkada” Europar mailako ekintzaren aldeko elkarretaratzeak Erriberako Merkatuaren plazan jendetza bildu zuen.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

2019ko aratusteak iragartzeko kartela aukeran

  Jaiak  Bilbo

Epaimahaiak argitara eman ditu  2019ko aratusteak iragartzeko kartel lehiaketaren sei finalistak. Bilbotarrek otsailaren 6ra arte izango dute gogokoena bozkatzeko aukera. Aurtengo inauteriak otsailaren 28tik martxoaren 5era bitartean ospatuko dira, sei eguneko jaia borobilduz.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Bilbotarrak kalera irten dira Hiru Erregeen Kabalgata ikusteko

  Kultura-aisialdia  Bilbo

Milaka lagunek ederto pasatu dute Bilbon Hiru Erregeen Kabalgatarekin. Gozokiz, musikaz, argiz eta erritmoz gainezka egon da Kale Nagusia, umeentzako film ezagunetako pertsonaien erritmoan.

»» Ikusi argazki guztiak (9)

San Tomas eguna Bilbon

  Jendartea  Bilbo

Eguraldi ona lagun dutela Bizkaitarrak Bilboko Alde Zaharrera hurbildu dira azokaz gozatzeko. Lehen ordutik jendetza bildu da Areatza inguruan eta egun osoan zehar aparteko giroa egon da.

»» Ikusi argazki guztiak (24)

3,4 eta 5

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Euskaraldian bete-betean sartuta gaude eta lortu dut txapa-radarra lasaitzea. Hona egun hauetako apunteak:

»» Ikusi argazki guztiak (2)

0,1 eta 2

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Euskaraldian egunero idaztea proposatu zidaten eta ezetz erantzun nuen. Patxik inbidia eman dit eta bitakora kaiera idaztera animatu naiz. Hona lehen apunteak:

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Piztu Bilbo: "Bilbo bat eraikitzeko hiri eredu hegemoniko honen aurka aurrez aurre jartzea ezinbestekoa ikusten dugu"

  Ekonomia-Lana  Bilbo

"Piztu Bilbo, Itzali MTV" eragileak, MTV Music Week-ari buruz eta aste horretan aurrera eramandako mobilizioen inguruan egindako irakurketa egin du:

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Arangoitiko bizilagunek Eusko Jaurlaritzaren utzikeria salatu dute

  Ekonomia-Lana  Deustualdea

Bihotzaran Arangoitiko auzokideen elkarteak salatu du 60 zuzkidura-alojamendu biltzen dituen eraikina amaitu bai, baina ingurua urbanizatu gabe utzi dutela. Hainbatetan Jaurlaritzarekin harremanetan jartzen saiatu diren arren, ez dute administrazioaren erantzunik jaso.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

WomenBi, emakume profesionalen protagonismoa ikustarazteko begirada bat

  Jendartea  Bilbo

“WomenBi”, argazkien eta ikus-entzunezkoen proiektua sustatu dute; helburua emakume profesionalen protagonismoa ikustaraztea eta gizarte mailan egiten duten lan baliotsu eta derrigorrezko horri balioa ematea da.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Piztu Bilbo Itzali MTV plataformak "beste Bilbo bat lortzeko lanean" jarraituko du

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Ostegunean atxilotu zuten kideari autoritatearen aurkako atentatua egotzi diote. Epaiketa atzeratzea lortu dute eta babesa emateko mobilizazioak egingo dituztela azaldu dute.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Arnasestuka ibiltzea, arnasgune

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Urtebete igaro da 2017ko urrian Deustuko Gazte Topaketak antolatu genituenetik, gazteriaren gabeziak identifikatu eta alternatiba praktikoak eraikitzea helburu zutenak. Orduan, berehala mahaigaineratu genuen gazteon aisialdi eredua, drogen eta teknologien menpekotasunetik haratago, aukerak egon behar zirelako gazteok elkarrekin denbora libreaz gozatzeko. Kirola egiteko lagun-taldea eta espazioa falta zirela antzeman genuen eta, gaur egun, Deustu Kirolak bihurtu dena finkatzen hasi ginen bertan. 

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Wiki Loves Monuments 2018ko argazki finalistak

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak bigarren aldiz WikiLoveMonuments lehiaketaren antolaketan parte hartu du. Bere helburua ondare diren eraikin eta monumentuen argazki libreak eskuratzea da, argazki lehiaketa baten bidez.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Deustuko bertso-plaza, orain dela ehun urte

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Deustuko bertso-saio pare bat dakargu gaurkoan historiaren zokondo honetara. Gurean azken urteotan hartu du indarra bertsozaletasunak, jaietako saioak edo Elorri bertso eskolak erakutsi duten bezala. Baina izatez, aspaldiko kontua da.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Erribera uharte bilakatu dute

  Jendartea  Deustualdea

"Zorrotzaurreko uhartea" inauguratzeko ekitaldia egin du Bilboko Udalak. Bitartean, Erribera eta Deustuko bizilagunek elkarretaratzea egin dute "Hau ez da Manhattan, Erribera bizirik!" lemapean.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Pentsionisten manifestazioaren argazki galeria

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Urriaren lehena Nagusien Eguna da eta hori aitzakitzat hartuz asteleheneko elkarretaratzea manifestazio erraldoia bihurtu dute. Eguna goizeko 11:30ean hasi da hiriko lau puntu desberdinetan, Moyuan biltzeko eta udaletxean bukatzeko. 

»» Ikusi argazki guztiak (30)

"Ongi etorri Erriberara!"

  Jendartea  Deustualdea

Mezu horrekin hartu dituzte erriberatarrek orain arte Santutxun egondako migratzaileak. Bi edo hiru aste egingo dituzte Deustuko Erriberan. Auzokideak txandetan antolatzen ari dira “ahalik eta harrera onena” egiteko.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Konpartsek Aste Nagusiko gauak girotuko dituzte

  Jaiak  Bilbo

Bilboko Konpartsa guztiek egunero hainbat ekintza desberdin prestatu dituzte. Horien artean, gauak girotzen dituzten kontzertuak eta emanaldiak berezi behar dira. Bilboko Aste Nagusiko gauetan era guztietako musika entzuteko aukera egongo da.

»» Ikusi argazki guztiak (20)

Iker Goñi (EuskarAbentura): 'Gurea espedizino kulturala da'

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

2018ko garagarrilarean 1ean ekin eutsen irabazi asmorik bako EuskarAbentureari 16 eta 17 urte arteko eta 30 helduz osotutako 140 laguneko taldeak Maule-Lextarren. Done Jakue bide desbardinak jarraituz Euskal Herria zeharkatzen dagoz, uriburu guztiak eta UNESKOk izentautako Gizateriaren Ondareak bisitetan. Getxo izango dabe helmugea, San Inazio egunean, 31n. Horren aurretik, hilaren 23an, astelehenean, Baiona-Irun etapea egingo dabe eta Bizkaira 28an sartuko dira Itziar-Markina etapan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Euskaltzaindiak hamabi euskaltzain urgazle berri izendatu ditu

  Euskara  Bilbo

Euskaltzaindiak hamabi euskaltzain urgazle berri izendatu ditu, oraingo honetan, Ipar Euskal Herrikoak, Gipuzkoakoak eta Bizkaikoak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)