50 urte pasa dira gure auzoko ikastolak eta gau eskolak bultzatuta, garai hartan erabat ezezaguna zen Olentzero kaleratu genuenetik. Lehenbizi panpin bezala irudikatu arren, hurrengo urteetan ume eta nagusien gozamenerako idiek bultzatutako gurdi baten gainean benetako Olentzero agertu zen. Jose Mari ...
Bilboko Solokoetxeko ikasleek EuroCopa 2020an lan bolondresak egiteko eskuorriak eta gutunak banatu dizkietela salatu dute. Ekimenak sustatzen duen lan prekarioaren aurrean, "esklabo" izateko asmorik ez dutela adierazi dute.
Ostiralean, urriak 11, Santutxuko Egunkaria Plazatik abiatuko da Sarek deitutako manifestazioa. Euskeria abesbatzak deialdiarekin bat egingo du, euskal preso, deportatu eta iheslariak etxeratzearen alde.
Ostiral honetan, auzoko "MahatsOndoak" gurekin izango dugu, euskal presoekiko elkartasuna eta beraiei dagozkien eskubideak errespeta daitezen bat egiten du. Beraz, ez hutsik egin, zain gaituzte eta zain izango zaitugu, indarrak batu ditzagun euskal preso, deportatu eta iheslari politikoen etxeratzeko bidean. ...
Ezarri zaizkigun hezkuntza sistemak agortu egin dira, eta agorpen hori letra larritan nabarmendu beharra dagoela deritzogu ezkerreko independentistok. Segregazio sozialaren gaiak zentralitatea hartu du hezkuntzari buruzko eztabaidan, baita Bilbon ere. Baina hutsune eta arazoak ugariak eta sakonak dira, sistematikoak. PP, Ciudadanos eta VOXen eskutik datorren inboluzio demokratikoak hezkuntza jo-puntuan jarri du, gainera.
Hezkuntza kanpaina politikoan ez sartzeko esan zion Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak Jone Goirizelaia legebiltzarkide eta Bilboko alkatetzarako EH Bilduren hautagaiari. Baina zer dago eskaera horren atzean? Zer dela eta mandatariek ez dute Hezkuntza kanpainan sartu nahi? Gogoeta txiki bat egin dut horren inguruan.
Aurtengo hirugarren hilabete honetako mobilizazioa ez da 2. ostiralean izango, martxoak 8a baita, eta egun horretan mugimendu feministak borroka eguna eta protagonismoa izan beharko du, eta guk ere, beraien borrokarekin bat egiten dugu adierazten dugu. Horregatik mobilizazioaren eguna aurreratu dugu, ...
Ideia hegemonikoen lehian bizi gara. Badirudi denok iruditegi positiboa edo eraldatzailea transmititzen duten hitzak politikoki geureganatu nahian gabiltzala. Askotan horrenbeste erabiltzen dira, ezen hitzon karga ideologikoa galdu edo hustu egiten baita.
Bai, ez ahaztu! Ohiko behi sakratuen aldamenean bigantxa xumeak ere badira. Honatx datorren apirilaren 10ean Santutxuko "Garoa" txokoan (Herrikotik hurbil...
Gabon,
A ze zartada eman didazuen azken zenbaki horrekin, paperezko BERTON hil egin dela esan duzuenean. Ez nuen espero. Hunkitu...
»» Itzela izan da