Kike Perdomoren 'contemporary jazz' belarriratzeko parada

  Kultura-aisialdia  Deustualdea

Kanariar Uharteetatik irtendako ospe eta talentu handio Kike Perdomo saxofoi-jotzailearen taldeak doako kontzertua emago du Arriaga Musika Kontserbatorioan gaur Bilbao Distrito Jazz egitasmoaren baitan.

San Inazioko 10.500 etxebizitzatan ura kenduko dute gaurko egunean

  Oharrak  Deustualdea

San Inazioko 10.500 etxebizitzatan ura kenduko dute gaurko egunean

Udaleko Obra eta Zerbitzuen Sailak ura kenduko du gaur, otsailak 19, San Ignazio auzoan, 400 milimetroko tutu-zati bat abian jartzeko. Tutu horren bidez Miramarreko tangatik San Ignaziora eramango da ura.

Aukera Galduak

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Aukera Galduak

Bada gure kaleetan gero eta zabalduagoa dugun hizkuntza-ohitura: ostalaritza girotan eskaeraren orduan euskara erabiltzea eta horren ondoren, automatikoki, gaztelerara pasatzea. Barraren bi aldeetan.

Istoriorik gabeko lehia (7-0)

Erabiltzailearen aurpegia

Istoriorik gabeko lehia (7-0)

Athletic eta Sevillaren arteko neurketak ez zuen bestelako istoriorik eskaini. Hasieratik bukaeraraino zuri-gorriak nagusi izan ziren, hein handi batean euri zaparradek eragindako zelai astunarengatik. Andaluziarrek ez zuten jakin nola jokatu eszenatoki horretan eta bizkaitarrak euren boterea erakutsi zuten zazpi gol eginez, horietariko sei lehenengo zatian.

Zorrotzako Muturrean 2.100 etxebizitza eraikitzea "ezinbestekoa" da bideragarritasuna ziurtatzeko

  Udal gaiak  Deustualdea

Zorrotzako Muturrean 2.100 etxebizitza eraikitzea "ezinbestekoa" da bideragarritasuna ziurtatzeko

Aurrera doa Zorrotzako Muturra berroneratzeko tramitazioa Udalak jakinarazi duenez. Udal Plangintzarako Aholku Batzordearen irizpena datorren hilean -martxoan- emandakoan, Udalbatzak hasierako, behin-behineko eta behin betiko onarpena eman beharko dio aldaketari, eta horrekin burutuko da, hain zuzen, "Bilborentzat estrategikoa den lur-eremu horren hirigintza-arloko garapena".

UniKo ekoiztetxea: "Bitik bitan nominatuta egotea arrakastatsua da"

  Kultura-aisialdia  Deustualdea

UniKo ekoiztetxea: "Bitik bitan nominatuta egotea arrakastatsua da"

'Unicorn blood' laburrak ez zuen animazioko Goya onenaren saria eskuratu joan den larunbatean. "Porrot txikia" senide eta lagun artean arindu zuten San Inazioko UniKo eta Matikoko Abrakam ekoiztetxetako kideek, eta etsipena "ospakizun" bihurtu zuten.

Arturo Peña, deustuar atleta olinpiko ezezaguna

Erabiltzailearen aurpegia

Arturo Peña, deustuar atleta olinpiko ezezaguna

Arturo Peña Deustuak eman duen atletarik handiena izan da, duda barik. Hala ere, gure artean ez da batere ezaguna. 1927 eta 1932 bitartean txapel asko irabazi zituen, gehienak Athletic Cluben elastikoa jantzita. 1928ko Joko Olinpikoetan esku hartu zuen.

Bilboko bi ekoiztetxeren 'Unicorn blood' laburra Goya sarirako hautagai

  Kultura-aisialdia  Deustualdea

San Inazioko UniKo film eta telebista-estudioan eta Matikoko Abrakam ekoiztetxean pozarren daude 2015eko Goya sarietarako, animazioko laburren atalean, hautagai direla jakin dutenetik. Bihar banatuko dituzte sariak.

'Euskarazko tupper sex pedagokikoa' egongo da arratsaldean Kabian

  Jendartea  Deustualdea

'Euskarazko tupper sex pedagokikoa' egongo da arratsaldean Kabian

"Euskal Herri libre eta feminista" eraitzeko helburuarekin, San Inazioko Kabia kultur elkartean hainbat saio izango dira otsailean. Gaur, 20:00etan, 'Euskarazko tupper sex pedagokikoa' 20:00etatik aurrera.

Janzteaz eta biluzteaz

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Janzteaz eta biluzteaz

Ez dut inoiz gustuko izan kritikarien lana. Kapitalaren kulturak dena kutsatzen duen honetan, kritikak ere aspaldi topatu zuen bere lekua perbertsioaren makina itsuaren hortzetan. Ofizio bilakatu zuten artelanak sailkatzearen lana. Eta adituen kritika ez denean, tertuliakideak izaten ditugu etika eta moralak marraztutako lerroan dantzan gure jendartearentzako komenigarria zer den eta zer ez azalduz.

'Euskal Herria', guk irakurri eta munduari erakusteko moduko liburua

  Kultura-aisialdia  Deustualdea

'Euskal Herria', guk irakurri eta munduari erakusteko moduko liburua

Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez plazaratu da ‘Euskal Herria’ izeneko liburua, eta Hektor Ortega Prest! aldizkariko kazetariak ondu du, argazki ederren laguntzarekin.

Juan Manuel Sanchez: "Cadizeko turista euskaldunek animatu ninduten hona etortzera”

  Jendartea  Deustualdea

Juan Manuel Sanchez: "Cadizeko turista euskaldunek animatu ninduten hona etortzera”

Duela bost hilabete etorri zen lan bila , hemengo baldintzak –ostalaritza behintzat– hangoak baino hobeak direla dio, baina hala ere ez du nahi beste behar topatu. Arangoitin bizi da pisu konpartitu batean, San Ignazion entrenatzen du futbolean eta lagun handiak egin ditu.

Agate Deuna Deustun

Erabiltzailearen aurpegia   Jaiak

Agate Deuna Deustun

Beste urte batez neguan sartu eta oles egiteko garaia heldu zaigu.

Otule Garai, Etxerat: "Jendea espaloietan negarrez ikusteak nire egoerak baino gehiago hunkitu ninduen"

  Politika  Deustualdea

Otule Garai, Etxerat: "Jendea espaloietan negarrez ikusteak nire egoerak baino gehiago hunkitu ninduen"

Ez du umorerik galtzen preso dagoen senarra ikusteko 800 kilometro egin behar baditu ere. Horrela daramatza ia zortzi urte. Justiziak ez dio Txente Askasibarri hirugarren gradua eman 72 urte eta zigorraren 3/4ak beteta izan arren. Hortaz, zigorra beteta itzuliko da San Inaziora, urrian, Txente. 

Agur Deustuko historiaren beste txoko bati

  Udal gaiak  Deustualdea

Agur Deustuko historiaren beste txoko bati

Deustun eraikin historiko gutxi gelditzen dira eta laster Agirre Lehendakaria etorbidearen hasieran hutsik eta zutik dirauen txaleta desagertuko da. XX. mendearen hasieran Alemaniar ikastetxea hartu zuen eraikinaren ordez mormoi eliza bat altxatuko dute.

Yolanda Gonzalez gogoan izan dute Deustuibarran bere erailketaren 35. urteurrenean

  Politika  Deustualdea

Yolanda Gonzalez gogoan izan dute Deustuibarran bere erailketaren 35. urteurrenean

Joan den igandean, auzotar izan zuten Yolandari urteroko omenaldia egin zioten erriberatarrek bere hilketaren 35. urteurrenean. Ondoren, Pabellon 6eko aretoan Yolanda en el pais de lxs estudiantes dokumentala aurkeztu zuten.

Azken minutuan, beste behin

Erabiltzailearen aurpegia

Azken minutuan, beste behin

Athleticek gogotik sufritu zuen Zubietan jokaturiko euskal derbian. Reala lehenengo zatian eta gola egin arte nagusi izan zen. Garaipena etxean geratu behar zela zirudienean Nekane Diezek berdinketaren gola egin zuen partiduko azken hatsean. Beste behin, azken minutuko jokaldian lortu zuten bizkaitarrek puntua batzea –Huelvan bezala- eta Realak, aldiz, bi puntu galtzea –Albacete Fundazioaren aurka lez-.

Zuzeneko dozena bat musika emanaldi eskainiko ditu Deustuko Zona Especial Nortek

  Kultura-aisialdia  Deustualdea

Zuzeneko dozena bat musika emanaldi eskainiko ditu Deustuko Zona Especial Nortek

Naroa Gaintza eta David Nanclaresen 22M² taldearen kontzertuak emango dio hasiera gaur Zona Especial Norte musika jaialdiari. Hirugarren urtez, ZENek jendea etxetik atera eta taberna eta elkarteetako giroa berotuko ditu Deustu ipar zonaldean, Ramon y Cajal eta Luzarra kaleetan.

Yolanga Gonzalez gogora ekarriko dute Deustuibarran, bere heriotzaren 35. urteurrenean

 Deustualdea

Igande honetan, otsailak 1, eguerdiko 12:30ean, omenaldia egingo diote Yolanda Gonzalezi Deustuko Erriberako plazatxoan. Erail zutenetik 35 urte beteko dira eta P6 aretoan 'Yolanda en el país de los estudiantes' dokumentala aurkeztuko da. 

Antzerki Arinak hirugarren edizioa izango du martxoan eta apirilean

  Kultura-aisialdia  Deustualdea

Antzerki Arinak hirugarren edizioa izango du martxoan eta apirilean

Gaur aurkeztu dute Pabilioi 6ko ordezkariek eta Ibone Bengoetxea Kultura Zinegotziak Antzerki Arinaren hirugarren jardunaldia. Martxoaren 20tik apirilaren 19ra bitartean ospatuko da aurten, Pabilioi 6an.