Margoketa islamofoboak egin dituzte Deustun

  Jendartea  Deustualdea

Margoketa islamofoboak egin dituzte Deustun

Julio Urkijo kalean agertu dira 'Muerte a los musulmanes' eta 'Muerte al islam' dioten pintadak. Ez da kasualitatea, metro gutxira, Lagun Artean elkarteak babesa eskaintzen die bazterketa egoeran dauden pertsonei, horietako asko islamiarrak.

Daniel Garciaren 'Demokratiza dezagun demokrazia' lana ikusgai dago Deustuko zubian

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Urtarrilaren amaierara arte, Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxolan, Daniel Garcia Andujarren Demokratiza dezagun demokrazia erakusketea ikusteko aukerea izango da. Esku-hartze artistikoak Deustuko zubian proiektuaren hirugarren edizinoa zarratuko dau erakusketa honek.

Proiektu hau Juan Pablo Orduñez MawatreS-ek zuzendu eta Arantza Lauzirika EHUko Arte Eder Fakultadeko dekanoak koordinau dau. Bilbao Ekintzaren eta EHUko Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzearen diru-laguntzak jaso ditu.

Esku-hartze artistikoak Deustuko zubian proiektuaren hirugarren edizinoa igazko maiatzean ipini zan martxan; EHUko Arte Eder Fakultadeagaz loturea daukien artistek sortutako zortzi ...

Urteko lehen garaipena

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Urteko lehen garaipena

Athleticek garaipen batekin ekin zuen 2015. urtea. 1-4 menderatu zuen Sant Gabriel lehen itzuliera amaiera ematen zion partiduan. Yulema Corres izan zen goizeko protagonista, hiru golekin. Maite Lizasok ere gol batekin parte hartu zuen garaipenean. Kataluniarren gol bakarra Carla Gomezek egin zuen, penaltiz.

Urtea garaipenarekin hasteko beharra

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Urtea garaipenarekin hasteko beharra

Gabonetako ospakizun guztiak bukatu ostean bueltan da emakumezkoen futbol txapelketa. Lehen itzuliari amaieran emango zaio asteburu honetan eta igandean 10:00etan Athleticek Sant Gabrielen aurka jokatuko du Sant Joan Despíko Bartzelonaren instalakuntzetan (Joan Gamper), euren zelaia –Ruiz Casado– obretan baitago.

Arangoiti hankaz gora

 Deustualdea

Arangoiti hankaz gora

Sutan daude Arangoitiko auzokideak gauez aparkalekua topatzea loteria suertatzea bezain zaila bihurtu baita. Egileor kaleko zati handi bat oinezkoentzat egiteko lanak hasi zirenetik, aparkatzeko arazoak aspaldi ez bezalakoak dira.

Gaizka Gondra: “Bizi-bizirik nagoen sentsazioa dut egunero”

  Jendartea  Deustualdea

Gaizka Gondra: “Bizi-bizirik nagoen sentsazioa dut egunero”

Gaizkak Bilboko finantza enpresa baten lanean zegoela Brasilera bi urtez joateko eskaintza izan du. Bertan dago, Sao Paulo hirian egunerokotasunaz disfrutatzen.

Hezkuntza sarea, elkargunerako gunea

  Jendartea  Deustualdea

Hezkuntza sarea, elkargunerako gunea

Deustutik eta Deusturako, LOMCE legearekin ados ez dagoen lan taldea sortu eta antolatzen ari da. Urtarrilaren 23an hezkuntza jardunaldiak prestatu dituzte.

JL Gomez Querejeta: "Askok pentsatu zuten upategia muntatzea panazea zela, baina ez da horrela"

  Jendartea  Deustualdea

Agirre Lehendakariaren etorbidean bizi izan da Jose Luis Gomez Querejeta 26 urtera arte. Leku askotakoa sentitzen da: Deustukoa, Elorriokoa, Eskoriatzakoa… 1992tik txakolina egiten du Elorrion, mendiko txakolina, Mendraka izenekoa.

»» Ikusi argazki guztiak (9)

KAE-1 mailan eta kluba bete ume eta gazte

  Kirolak  Deustualdea

KAE-1 mailan eta kluba bete ume eta gazte

Joan den udan zazpi bandera irabazita eta igoera play offean gailenduta, Deustuko Tomaterak KAE-1 mailan boga egingo du 2015ean. Azaroan berria ziurtatu zenetik, bi omenaldi jaso ditu arraun taldeak, bata Done Petri plazan, Udaletxean bestea.

Zehatz-mehatz

 Deustualdea

Zehatz-mehatz

70eko hamarkadako ikuspegi panoramiko honetan atzeman daiteke zehatz-mehatz Euskalduna ontziolaren egoera, inauguratu berria zen Kanalaren egoera bezalatxu.

Monda eta Lirondaren desioak

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Monda eta Lirondaren desioak

Pailazoek desio asko dute, baina zein izan daiteke gogoena? Agian txorizo bokata erraldoia jatea, ispilu magikoa aurkitzea edo oiloa izatea?

Umeentzat ekitaldi ugari Euskararen Etxean

  Kultura-aisialdia  Deustualdea

Umeentzat ekitaldi ugari Euskararen Etxean

Hainbat material erabiliz eskulan harrigarriak egiten ikasteko tailerrean parte hartuko dute gaur Euskararen Etxera hurbiltzen direnek. Aste osoan izango dira umeentzako ekimenak.

Euri jasak distira kendu zuen

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Euri jasak distira kendu zuen

Euskal Selekzioa eta Kataluniak bana berdindu zuten aldarrikapenaz gain euri jasa protagonista izan zen neurketa batean. Partida historikoaren bi golak lehen zatian iritsi ziren. Kataluniarrak aurreratu ziren markagailuan Olga Garciaren golari esker –Marta Unzueren gorputzean jo ondoren-, eta berdinketaren gola María Díaz Cirauquik egin zuen. Bigarren zatian ezinezko suertatu zen joko polita egitea, euriak eragindako putzuak zirela medio.

Esbastikak eta Josue Estebanezen aldeko mezuak bigarrenez agertu dira Deustun

  Jendartea  Deustualdea

Esbastikak eta Josue Estebanezen aldeko mezuak bigarrenez agertu dira Deustun

Abenduaren 10ean gertatu bezala, ikur naziak eta Josue Estebanezen askatasuna exijitzeko pintadak egin zituzten atzo -abenduak 25- Deustun, baita Uribarrin ere. Udal garbiketako beharginek bizkor ezabatu bazituzten lehen aldian, ez da horrela gertatu bigarrenean.

Arangoiti Gabonetan

  Jaiak  Deustualdea

Arangoiti Gabonetan

Auzoko elkarteek hainbat ekimen antolatu dituzte Eguberriei begira. Olentzero eta Mari Domingiri harrera eginez hasiko dira abenduaren 24an.

Txokolatea banatuko dute Deustuibarran Olentzerok eta Mari Domingik

  Jaiak  Deustualdea

Txokolatea banatuko dute Deustuibarran Olentzerok eta Mari Domingik

Abenduaren 24an, 18:00etan agertuko dira Deustuko Erriberako Plazatxoan Olentzero eta Mari Domingi.

Haurrentzako jarduera eskaintza potoloa Gabonetarako Euskararen Etxean

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Etxeko txikiak izaten dira Gabonetan protagonista nagusiak. Dudarik ez. Gainera, oporretan daude eta ordutegi eta zaintza antolaketa gaur egun ez... Continue reading »

'Zohardia' dokumentala aurkeztuko dute zuzendariek Kabia elkartean

  Kultura-aisialdia  Deustualdea

Lander Iruin eta Markel Andia errealizatzaileek Josu Muguruzari buruz egindako 'Zohardia' dokumentala eskainiko dute gaur, osteguna, Kabia kultur elkartean, San Inazion.

Xabi Aburruzagak itxiko du Deustura Udazkeneko Kultura programa

  Kultura-aisialdia  Deustualdea

Deustuak, euskal hiztun gehien dituen barrutiak, euskaran eta euskal kulturan oinarritzen den Deustura Udazkeneko Kultura programa jaso du beste urte batez. Gaur, 19:30ean, Xabi Aburruzagak kontzertua emango du Deustuko Udaltegian. 

Neguko solstizioaren etorrera ospatuko dute Deustun

  Jaiak  Deustualdea

Neguko solstizioaren etorrera ospatuko dute Deustun

Ohi bezala, Olentzero eta Maridomingi izango dira neguko solstizio jaiko protagonistak Deustun, abenduaren 24an.