Osasungintza publikoaren aldeko elkarretaratzeak egingo dituzte bihar osasun zentroetan
2020-11-03 11:15 Ekonomia-Lana BilboKalitatezko osasun zerbitzu publikoaren aldeko kontzentrazioak deitu dituzte osasun zentro guztietan bihar arratsaldeko 19:00etan.
EAEko ikastetxeetako jantokiak grebara
2020-10-21 09:37 Ekonomia-Lana BilboJangeletako zerbitzu duin baten alde ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek hiru eguneko greba hasiko dute gaur. Hego Euskal Herriko hiriburuetan elkarretaratzeak deitu dituzte eta, Bilboko mobilizazioa goizeko 11:30ean abiatuko da Moyua plazatik Eusko Jaurlaritzaren egoitzaraino.
Hainbat sindikatuk hiru greba egun deitu dituzte Osakidetzan
2020-10-16 10:29 Ekonomia-Lana BilboLAB, SATSE, ELA, SME, CCOO, UGT, ESK, SAE eta UTESE sindikatuek hiru greba egun deitu dituzte: azaroaren 12an Bizkaiko lan zentroetan, azaroaren 5ean Gipuzkoakoetan eta urriaren 29an Arabakoetan.
Euskal Herrian gertatutako 52 lan heriotzak salatu ditu Ernaik
2020-10-16 10:05 Ekonomia-Lana BilboUrtea hasi zenetik Euskal Herriko lantokietan 52 lan heriotz gertatu direla salatzeko ekimena egin zuen Ernai Gazte Antolakundeak atzo Bilboko Arriaga plazan.
Jardin Secreton gertatutako lan gatazka salatuko dute igandean
2020-09-29 10:54 Ekonomia-Lana DeustualdeaDeustuko Erriberan kokatuta dagoen Jardin Secreto tabernan elkarretaratzea deitu du Bilboko Langile Autodefentsa Sareak urriaren 4an, igandea, eguerdiko 13:00etan.
Auzokide baten kaleratzea salatzeko deialdia egin dute gaur Urazurrutia kalean
2020-09-10 09:02 Ekonomia-Lana Bilbo ZaharraAlde Zaharreko Etxebizitza taldeak zabaldu du deialdia, gaur goizeko 09:30ean, Urazurrutia kaleko 35. zenbakian 8 urte bertan bizitzen daramatzan bizilagunaren etxegabetzea salatzeko.
Deustu eta Ibarrekolandako errenta apaleko atalak etxebizitza zaharberritzeko Udal planetik kanpo
2020-08-05 12:00 Ekonomia-Lana DeustualdeaSurbisako (etxebizitzak zaharberritzeko udal sozietatea) Administrazio Kontseiluaren ekaineko azkeneko bileran Bilbao Aurrera laguntza-plana onartu zen, EH Bilduren aurkako boto bakarrarekin. “Renove programa” horren helburua etxebizitzak zaharberritzeko obrak diruz-laguntzea da eta Bilboko 40 auzoetatik 32ra zabaldu da. Deustuko Doneperiaga eta Ibarrekolanda auzoak Plan honetatik kanpo gelditu dira, auzo osoaren errenta maila aintzat hartu delako. Deustuko gainerako auzoek plan horrek eskaintzen dituen dirulaguntzak jaso ditzakete.
Kalamu jorra: aho biko ezpata
2020-07-07 12:42 Ekonomia-Lana DeustualdeaHamaika arrazoi medio joan ohi da jendea Kaliforniako kalamu plantazioetara lanera, ohikoena, diru premia. Hilabete gutxitan dirutza egiteko aukera ematen du negozioak, baina ez inoren kaltetan.
'Teknikariok' ikuskizun eta ekitaldietako teknikarien sindikatua jaio da
2020-06-11 15:44 Ekonomia-Lana BilboGaur goizean Bilborocken egindako agerradian azken hilabeteetan pairatutako "erakundeen abandonua eta langabeziaren igoera larria" salatu ditu laster sindikatu bilakatuko den Teknikariok kolektiboak
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak mobilizazioak deitu ditu ekainaren 19an
2020-06-10 12:05 Ekonomia-Lana BilboPublikoa eta funtsezkoa zaindu, aberastasuna banatuz. Lehenik bizitza! lelopean mobilizazio anitzak deitu ditu Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak ekainaren 19an Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.
Hamarnaka lagun bildu zituen SOS Alde Zaharrak auzoko komertzio txikiaren alde
2020-06-08 16:26 Ekonomia-Lana Alde ZaharraAuzoko merkatari eta tabernariak babesteko ekimena deitu zuen SOS Alde Zaharrak joan den ostiralean Bilboko plaza berrian.
Alogerekoak
2020-06-05 12:00 Ekonomia-Lana DeustualdeaSan Inazio eta Deustuko etxebizitzaren defentsarako elkar babes taldea da Alogerekoak. Alarma-egoera dekretatzearekin batera hasi ziren publikoki jarduten, baina hilabeteak daramatzate lanean. PREST! aldizkarian elkarrizketa egin diegu euren berri hobeto jakiteko.
Bizkaiko Foru Aldundiak euskarazko hedabideentzako diru-laguntza deialdia onartu du
2020-06-03 09:37 Ekonomia-LanaBizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak 900.000 euroko diru-poltsa onartu du paperean edo paperean eta digitalean eta euskara hutsean argitaratzen diren tokiko, eskualdeko edo lurraldeko informazioa lantzen duten hedabideei laguntzeko.
“Auzokideek gertuko komertzioan erosketa egitea da ataka honetatik ateratzeko gakoa”
2020-06-03 09:30 Ekonomia-Lana DeustualdeaDeusto Bizirik Merkataritza Elkarteko lehendakariordea da Vicky Portugal (Cabezon de la Sal, Kantabria, 1970). Madariaga etorbidean dagoen Stilo 21 ileapaindegiko jabea ere bada. Covid-19aren pandemiak merkatari txikiengan izan duen eraginari buruz mintzatu gara PREST! aldizkarian.
Poza kaleko Simply supermerkatuaren egoera salatu dute ELA, LAB eta ESK sindikatuek
2020-05-28 11:15 Ekonomia-Lana BilboKontzentrazioa deitu dute bihar 12:30ean Bilboko Autonomia kaleko 53. zenbakian dagoen Simply supermerkatuaren aurrean 9 langileren enpleguaren alde.
Kaixo,
Zuzenketa txiki bat ordutegian. Mobilizazioa 12tan dela esan didate sindikatu deitzaileek
Eskerrik asko
»» Poza kaleko Simply supermerkatuaren egoera ...