Goiener, energia berriztagarrien sorkuntza

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

Goiener, energia berriztagarrien sorkuntza

Goiener irabazi asmorik gabeko energia kooperatiba herritarra da. Gaur, asteartea (19:30), guzti honetaz hitz egingo dute Kafe Antzokian emango duten hitzaldian. %100 berriztagarria den elektrizitatearen eskaera areagotuz eredu energetikoa aldatzearen alde diharduen kooperatiba eraginkorra dira, bazkideei %100 berriztagarria den elektrizitatea saltzen diena.

Aldundia eta sindikatuen arteko aurreakordioak bertan behera utzi du Bizkaibuseko greba

  Ekonomia-Lana

Aldundia eta sindikatuen arteko aurreakordioak bertan behera utzi du Bizkaibuseko greba

"Pozik" agertu dira sindikatuak atzo, azken orduan, Garraio diputatuarekin adostutako aurreakordioarekin, 2015eko apirilera bitartean indarrean sartuko diren autobus lineek lanpostuak bermatzen dituztela eta.

Manifestazio jendetsua Bizkaibusen gaztakaren konponbidea eskatzeko

  Ekonomia-Lana  Abando - Indautxu

Manifestazio jendetsua Bizkaibusen gaztakaren konponbidea eskatzeko

2.000 lagun inguruk egin zuten bat atzo arratsaldean Bizkaibuseko sindikatuek eginiko manifestazio deialdiarekin. 'Gurea defenda dezagun. No a la destrucción de empleo. Bizkaibus' zioen pankarta atzean langileek eta babesa agertu zieten herritarrek txistu eta sirena hots artean zeharkatu zuten Kale Nagusia.

Gizarte laguntzak "beharrezkoen direnean", Jaurlaritzaren murrizketa "zorrotzak" salatu dituzte

  Ekonomia-Lana  Abando - Indautxu

Lanbidek kudeatzen dituen gizarte laguntzen jasotzaileen erdiak, 65.500 familia inguru dira prestazioen jasotzaile, babes "sistematik kanpo" geratuko direla iragarri dute Bizkaiko hainbat gizarte eragilek. Eusko Jaurlaritzaren egoitza aurrean, eskubide sozialen "luperatzea" irudikatu dute.

Greba mugagabearen zergatiak gizarteratu dituzte Bizkaibuseko sindikatuek

  Ekonomia-Lana  Abando - Indautxu

Greba mugagabearen zergatiak gizarteratu dituzte Bizkaibuseko sindikatuek

Bizkaibuseko bost sindikatuk agerraldi publikoan azaldu dituzte atzotik abian duten greba mugagabearen arrazoiak. Horretarako Aldundiarekin izandako negoziaketetan eztabaidatu dituzten akordioak publiko egin dituzte, "dokumentu guztiak". Sindikatuak ez dira Aldundiaz fido, horregatik ez dute onartzen bere proposamena. Gaur, Itziar Garamendi Garraio sailburuak ez ditu bileran hartu. Bihar, langileek manifestazioa egingo dute arratsaldez Bilboko kaleetan.

Bizkaibuseko langileek greba mugagabea hasi dute

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Bizkaibuseko langileek greba mugagabea hasi dute

Joan den ostiraleko 24 orduko greba egunaren ondoren, sindikatuek eta Bizkaiko Aldundiak ez dute akordiorik lortu. Hori dela eta, gaur Bizkaibuseko sindikatu guztiek bat eginik greba mugagabeari ekin diote. EHUko ikasleek eserialdia egin dute Leioako unibertsitatean langileei atxikimendua eman eta Ikasle Bonoa exijitzeko.

Pentsiodunek jasaten dituzten "etengabeko erasoak" salatu dituzte

  Ekonomia-Lana  Abando - Indautxu

"Pentsio sari bat ere ez hileko 1.000 euroren azpitik", oihukatu dute dozenaka pentsiodunek gaur eguerdian Plaza Biribilean. Azken urteotan, "dekretu eta erreforma ezberdinekin", pentsio eta osasun publikoaren sistema "etengabe erasotua" izan dela salatu dute protestaldiko partaideek. 

Asteleheneko greba mugagabearen atarian, azken negoziaketa eguna du Bizkaibuseko lan gatazkak

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Asteleheneko greba mugagabearen atarian, azken negoziaketa eguna du Bizkaibuseko lan gatazkak

Bederatzigarren 24 orduko greba eguna dute gaurkoa Bizkaibuseko langileek. Atzo ere -herenengun bezala- goiz eta arratsalde batzartu ziren Bizkaiko Foru Aldundiako eta sindikatuetako ordezkariak. Akordiorik adostu gabe. Gaur 10:00etan manifestazioa egingo dute langileek eta 12:00etan bilduko dira Aldundiako Garraio arduradunekin.

'Gazteontzako lan eskubideen gida', pauso bat aurrera LAB eta Ernairen arteko aliantzan

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

'Gazteontzako lan eskubideen gida', pauso bat aurrera LAB eta Ernairen arteko aliantzan

LAB eta Ernaik duela urte beteko aliantzari jarraikiz, gazteen lan eskubideak jasotzen dituen gida aurkeztu dute Bilbon. Gida aliantzaren ondorioa da eta gazteei geroa ukatzen dien sistemaren aurka borrokarako tresna izatera dator eta unibertsitatean, langile heziketa zentroetan, kalean eta enpresetan zabalduko da. Bigarren fase batean, gazte antolakundeak eta LABek gazteen lan eskubideen defentsan mobilizazioak iragarri dituzte.

Akordiorik gabe, Bizkaibuseko langileek greba egingo dute

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Akordiorik gabe, Bizkaibuseko langileek greba egingo dute

Goiz eta arratsalde eman zuten Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio arloko ordezkariek eta Bizkaibuseko sindikatuetako ordezkariak Aldundiak batzarrera emandako aurreakordioa negoziatzen. Ez zuten ezer adostu. Horregatik gaurko 24 orduko grebari eustea erabaki dute langileek.

Ordutegi-araudiaren aldaketa eskatzeko kontzentratu dira taxistak

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Ordutegi-araudiaren aldaketa eskatzeko kontzentratu dira taxistak

Elite kolektiboaren deiari erantzunez, gaur -urriak 23- bi orduz hartu dituzte udaletxeko eskailerak Bilboko taxistek Garraio eta Zirkulazio Saileko ordezkarien "arduragabekeria" salatzeko.

Joan den irailean %7,5 egin zuten gora gau-egonaldiek Bilboko ostatuetan

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Joan den irailean %7,5 egin zuten gora gau-egonaldiek Bilboko ostatuetan

Bilboko Behatokiaren arabera, 2013ko iraileko datuekin alderatuz, aurtengo irailean %7,5 gau-egonaldi gehiago izan dira Bilboko ostatuetan, hau da, guztira, 151.718 gau-egonaldi.

Cultto: "Gure modea ehuneko ehun hemen egina dago"

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

Cultto: "Gure modea ehuneko ehun hemen egina dago"

Maitane Galarraga eta Amets Agirre diseinatzaile gazteek eskaintzen dabez euren produktuak Cultto dendan, Bilboko Urkixo zumarkalean.

LABek azpikontratetako enplegu eta lan-baldintza duinak defendatzeko ekimena aurkeztu du

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

LABek azpikontratetako enplegu eta lan-baldintza duinak defendatzeko ekimena aurkeztu du

Ainhoa Etxaide eta Xabier Ugartemendiak, garbiketa, eraikuntza, lorezaintza, egoitzak, garraioak, mantenua, anbulantziak, kiroldegiak, telefono-arreta eta jantokietako delegatuek lagunduta, azpikontratetan klausula sozialak sartzeko ekimena aurkeztu dute gaur komunikabideen aurrean.

UGT-Bizkaibus: “Positibioa litzateke Aldundiak gatazka desblokeatzeko aurrerapauso erabakigarria hartzea”

  Ekonomia-Lana  Bilbo

UGT-Bizkaibus: “Positibioa litzateke Aldundiak gatazka desblokeatzeko aurrerapauso erabakigarria hartzea”

Bizkaibuseko langileen zazpigarren greba eguna bete da gaurkoan. Iaz Bizkaiko Foru Aldundiarkein egindako akordioa betetzen ez den bitartean, mobilizazioekin jarraitzeko asmoa dute sindikatuek biharko bileraren esperoan.