24 orduko greba deialdiari eutsiko diote gaur Bizkaibuseko langileek

  Ekonomia-Lana  Bilbo

 24 orduko greba deialdiari eutsiko diote gaur Bizkaibuseko langileek

Iaz, Bizkaiko Foru Aldundiarekin Bizkaibuseko lan batzordeak adostutako akordioa bete dadila eskatzeko hirugarren greba eguna izango da. Greba egun hauen aurrean, Eusko Jaurlaritzak %30eko gutxiengo zerbitzua ezarri du.

STOP TTIP

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

STOP TTIP

Ameriketako Estatu Batuak eta Europar Batasunak sinatu nahi duten Merkataritza eta Inbertsio Itunari deitzen zaio TTIP (siglak ingelesez). Atzerri-konpainiek edo multinazionalak Europa, Europako estatuen eta gobernu autonomikoen gaineko mekanismo eta lege transnazionalen ituna dugu TTIP.

Langabeziak gora egin badu ere, abuztuko datuen antzekoak jaso dira irailean Bilbon

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Langabeziak gora egin badu ere, abuztuko datuen antzekoak jaso dira irailean Bilbon

Abuztuko datuei erreparatuta, langabeziak gora egin du beste behin Bilbon. Irailean 31.760 lagun egon ziren lanik gabe Bizkaiko hiriburuan, aurreko hilabetean (31.747) baino 13 gehiago.

Pobreziaren kriminalizazioaren kontra eta eskubide sozialen alde egin dute gizarte eragileek

  Ekonomia-Lana  Abando - Indautxu

Pobreziaren kriminalizazioaren kontra eta eskubide sozialen alde egin dute gizarte eragileek

Egungo ekonomia krisia konpondu beharrean, administrazio publikoen erantzun bakarra, "murrizketen aurrean gizarteak ematen duen erantzuna kriminalizatzea da". Horregatik hainbat gizarte eragile "ez da harritu" 2012an Mazarredo kaleko Lanbideren bulegoan protestaldia burutu zuten arduradunek gaur auzitara jotzea. 1.000 euroko isuna eskatzen diete bulegoa okupatzeagatik.

'Greba eskubidea da, ez da delitua' solasaldia landuko dute LABen Bilboko egoitzan

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

'Greba eskubidea da, ez da delitua' solasaldia landuko dute LABen Bilboko egoitzan

Gaur, urriak 9, LABek antolatuta 'Greba eskubidea da, ez da delitua' solasaldia egingo da sindikatuak Bilbon duen egoitzan. Borroka soziolaboral ezberdinen kriminalizazioaren berri eman da bertan eta LABekin batera Solidaridad Obrera eta Grebalariak Aske Plataformako kideek parte hartuko dute.

24 orduko bigarren greba eguna Bizkaibusen

  Ekonomia-Lana  Bilbo

24 orduko bigarren greba eguna Bizkaibusen

Bizkaiko Foru Aldundiarekin iaz Bizkaibuseko lan batzordeak adostutako akordioa bete dadila eskatzeko 24 orduko bigarren greba eguna egingo dute gaur 1.500 langilek. Eusko Jaurlaritzak %30eko gutxiengo zerbitzua ezarri du.

Merkatu gardenaren alde

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

Merkatu gardenaren alde

Euskal Herriko gehiengo sindikalak antolatuta, ostiralean zenbait ekitaldi egingo dituzte nazioarteko itun berrien aurka: TTIP edo CETA itunen aurka esaterako. Unzalu Salterainek kontatu digunez, goizean Burtsan hitzaldia izango dute, eta 12etatik aurrera Arriaga plazan Merkatu Gardena.

LABek metalgintzako hitzarmenen aldeko defentsa Jaurlaritzaren Bilboko egoitzara eraman du

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

LABeko industria federazioko kideak Jaurlaritzak Bilbon duen egoitza okupatu zuten atzo goizean hitzarmenen defentsan eta Jaurlaritzak metalgintzako negoziazio kolektiboan mantentzen duen ixiltasuna salatzeko.

Euskal Herrian merkataritza libreko tratatu trasatlantikoaren aurka agertu da Gune plataforma

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

Euskal Herrian merkataritza libreko tratatu trasatlantikoaren aurka agertu da Gune plataforma

TTIP, CETA, TISA eta merkataritza librearen agenda korporatiboa salatzeko Europa mailan sektore anitzeko ekintza egun dezentralizatua egiteko deialdia luzatzen dizuegu. Aldarrika dezagun demokrazia! Egin aurre multinazionalen botereari! Pertsonak eta planeta, etekinen gainetik!

UGTk Lan Duinaren Aldeko Egunean elkarretaratzea deitu du

  Ekonomia-Lana  Abando - Indautxu

UGTk Lan Duinaren Aldeko Egunean elkarretaratzea deitu du

Sindikatuak CCOOekin batera gaur 19:00etan Plaza Biribilean lan duina, gizarte segurantza eta langileen eskubideak aldarrikatzeko ekimena antolatu du.

Alokairua mugatzeak etxebizitza eta negozio-lokaletarako sarbidea emango du

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Alokairua mugatzeak etxebizitza eta negozio-lokaletarako sarbidea emango du

Krisi ekonomikoak milaka pertsona uzten ditu etxebizitzarik gabe eta lanik gabe hiri honetan; bizitza duina izateko aukera kentzen zaie. Soldatarik gabe, babes sozialik gabe, bazterketara kondenatzen dituzte, diru-sarreren iturri berria zabaltzeko erremintarik gabe, beste norabide batzuk hasteko aukerarik ez daukatela.

SGAEk Campos Eliseos antzokiaren ustiapenari uko egin dio

  Ekonomia-Lana  Abando - Indautxu

SGAEk Campos Eliseos antzokiaren ustiapenari uko egin dio

Egileen elkarteak urriaren amaieran plazaratuko ditu ustiapena gain hartzeko baldintza zerrenda eta eskaintzak aurkezteko 45 eguneko epea irekiko da.

Bilboko 100 gazteri enpresa propioa sortzeko aukera emango diete

  Ekonomia-Lana  Abando - Indautxu

Bilboko 100 gazteri enpresa propioa sortzeko aukera emango diete

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak akordioa sinatu dute, hiriko 100 gazteri Bizkaiko hiriburuaren etorkizunerako estrategikotzat jotzen diren sektoreetan enplegua lortzeko aukera emateko. Hitzarmen hori Foru Erakundeak iaz abian jarritako Eskualdea Suspertzeko Programaren barruan dago, baina ezaugarri propioekin: Bilbon ekintzailetza bultzatzeko helburua dauka, eta horregatik bereizten da orain arte egindako ekimenetatik.

Lanbidek bideratutako diru laguntza bueltan eskatzen duten 10.000 gutunen bidalketa salatu dute

  Ekonomia-Lana  Abando - Indautxu

Lanbidek bideratutako diru laguntza bueltan eskatzen duten 10.000 gutunen bidalketa salatu dute

Iruzurra eta Oinarrizko Errenta eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria jaso duten pertsonen "giza eskubideen urraketa" egotzi diote Lanbideri hainbat herritarrek Eusko Jaurlaritzaren egoitza aurrean.

Akordio gabe, mobilizazioei eutsiko diete Bizkaibuseko langileek

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Akordio gabe, mobilizazioei eutsiko diete Bizkaibuseko langileek

Bizkaiko Foru Aldundiak iaz sinatu zuen akordioa "betetzeko batere borondaterik erakutsi ez duenez", UGT, ELA, CCOO, USO eta LAB sindikatuek mobilizazioei eutsiko diete. Ostiralean lanuzteak hasiko dituzte.