Aurtengo abuztuan %9,8 ostatu gau gehiago izan dira Bilbon
2014-09-22 11:00 Ekonomia-Lana BilboBilboko hotel eta hostaletan 192.838 ostatu gau zenbatu ditu joan den abuztuan Eustatek, iaz, epe berean baino %9,8 gehiago. 2013an, 17.176 ostatu gau izan ziren.
LABek Osakidetzako ospitaleetan egindako itxialdien kanporaketa salatu du
2014-09-19 12:00 Ekonomia-LanaBerriz ere, Osakidetzako Zuzendaritzak poliziaren indarra erabili du langileon aldarrikapenak isilarazteko. Atzoko egunean, hilak 18, Gurutzeta, Basurtu, Usansolo, Donostia, Txagorritxu eta Santiago ospitaleetan buruturiko itxialdiak Ertzaintzak desalojatu zituen.
Diru sarreren araberako zergak eta tasak ezartzeko aukera galdu dela uste du EHBilduk
2014-09-18 10:30 Ekonomia-LanaEHBilduk, mozio baten bitartez, eskatu du OHZ zerga ordaindu behar duten eta 2014ko abenduan GLLa jasoko duten familiei aipatutako zergaren %20 ordaintzeko diru-laguntza zuzena ematea 2015eko ekitaldian.
Urtzi Martinez eta Jon Telletxeari elkartasuna adierazi die LABeko Nazio Biltzarrak
2014-09-16 08:20 Ekonomia-LanaGaur, irailak 16, LABeko Nazio Biltzarrak, Donostian eginiko bilkuraren ondotik, bertan aho batez horrela onartuta, elkartasun osoa eta geure babesa adierazi nahi die Urtzi Martinez eta Jon Telletxeari.
Osakidetzako Zuzendaritzak kea baino ez du saltzen eta ez dago negoziazio kolektiborako prest
2014-09-15 12:00 Ekonomia-LanaLABen ustez, gaurko Mahai Sektorialeko batzarrean Osakidetzako Zuzendaritzak erakutsitako jarrera oso arduragabea da. Honen ondorioz bertan ordezkaturiko sindikatu guztiak (LAB, ELA, SATSE, SME, CCOO eta UGT) altxatzea erabaki dugu.
31.747 langabe egon dira abuztuan Bilbon
2014-09-11 14:05 Ekonomia-LanaUztaileko datuei erreparatuz, langabeziak gora egin du abuztuan Bilbon. Aurreko hilabetean (31.642) baino 105 lagun gehiago daude lanik gabe.
Eskolara bueltea arintzen
2014-09-04 14:00 Ekonomia-LanaIkasturte hasierako aldapeari eusteko aholkuak eskatu ditugu EKA/OCU kontsumitzaile alkartean. Badagoz gastuak arintzeko hartu leitekezan neurri batzuk: dagozan beka eta dirulaguntza guztiak ezagutu eta eskatzea, berrerabiltea, trukeak egitea, erosketa zerrendak...
Ercilla hoteleko murrizketen aurkako hirugarren lanuzte eguna
2014-09-04 10:35 Ekonomia-Lana Abando - IndautxuHamalau hile luzeko protestaldiari joan den asteartean eman zioten segida Ercilla hoteleko langileek. Gaurkoa enpresaren "murrizketak eta errepresioa" salatzeko hirugarren egunez jarraian egingo duten "azken lanuztea" dela iragarri du CNT sindikatuak.
Bilbon behargin bat lanean hiltzen den aldiro elkarretaratzea egitea adostu dute
2014-09-03 14:20 Ekonomia-Lana BilboBilboko Udalbatzarrak lehen aldiz burutu du elkarretaratze instituzional bat lanean hil den behargin baten omenez. Gaur eguerdian izan da udaletxeko eskalinatan elkarretaratzea eta Udaleko alderdi guztiek beste horrenbeste egitea erabaki dute laneko heriotz istripuen "gaitza" bukatu bitartean. LAB sindikatuak erabakia "baikortzat" jo duen arren, neurri gehiago eskatu dizkio Udalari.
Lana eta familia kontziliatzea eskubidea da!
2014-09-03 12:00 Ekonomia-LanaSTEE-EILASek erabat errefusatzen du, aurrekontuan jasotako dirua amaitu eta gero, Eusko Jaurlaritzak lana eta familia uztartzeko diru laguntza gehiagorik ez emateko erabakia. Erabaki hau Eusko Jaurlaritzaren murrizketa politikaren beste ondorio larria da, aintzat hartzen badugu azken aurrekontuan partida hau %42 gutxitu izan dela. Aldi berean, tamalgarria iruditzen zaigu 2014ko lehen hiruhilekoan bideraturiko
laguntzen %37a kobratu gabe egotea.
"Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzarik gabe Jaurlaritzak langileak erasotzen ditu"
2014-09-01 10:00 Ekonomia-LanaEusko Jaurlaritzak onartu egin du lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak agortu egin direla, noiz eta oraindik lau hilabete falta direnean urtea amaitzeko. Hortaz, langileak diru-laguntzarik gabe geratuko dira seme-alabak, mendeko pertsonak edo osasun egoera larrian daudenak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu behar dutenean.
Langabeziak gora egin du Bilbon Uztailean
2014-08-13 14:51 Ekonomia-Lana BilboEkaineko datuekin alderatuta, langabeziak gora egin du Uztailean Bizkaiko hiriburuan. 31.642 lagun dauden egun lanik gabe, ekainean baino 133 gehiago.
“Merkatal-guneek sortzen dituzten lanpostu finkoen bikoitza suntsitzen dituzte”
2014-07-29 08:47 Ekonomia-Lana BilboDecathlonek piztutako polemika eta jaiegunetan irekitzeko nagusitu den joeraren ondoren, CNT sindikatuak lan orduak muga daitezela eskatu du, eta “ez soilik denda-kate honetan, azalera handiko edozeinetan ere”.
Decathlonek ez du zabaldu Bilboko denda
2014-07-28 09:30 Ekonomia-Lana BilboELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek egindako protestagatik, Decathlonek azkenik ez zuen Villarias kaleko denda -Capitol zine zaharrean- zabaldu Santiago egunez.
Bilboko EAJ "bakarrik geratu da" komertzioa liberalizatzeko dekretuaren defentsan
2014-07-23 12:00 Ekonomia-LanaCECOBI merkataritzako patronalak ordutegien eta jaiegunetan irekitzearen inguruan eginiko hausnarketa "begi onez" ikusten du EH Bilduk. Aurrez sindikatuek eta kontsumitzaile elkarteek esandakoaren ostean, Bilduren iritziz, Bilboko EAJ "bakar-bakarrik geratu da komertzioa liberalizatzeko PPk inposaturiko dekretuaren aurrean". Izan ere, CECOBI bera ere kontra agertu da.
Horrelako estatistikak negargarriak dira. Euskal Herrian interesgarriak diren datuak falta dira, eta galdera ugari datoz:
Estatu esaten denean, zein Estaturi...
»» Aurtengo abuztuan %9,8 ostatu gau ...