Euskal industriaren egoera larria salatu dute Confesbasken egoitza aurrean

  Ekonomia-Lana  Abando - Indautxu Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako industriako ordezkariek protestaldia burutu dute gaur goizean LAB sindikatuak deituta Bilbon, Arriagatik Confebasken egoitzaraino. Euskal Herriko ehun industriala eta hitzarmenen defentsa izan ditu ardatz mobilizazioak. Ehun bat pertsonek parte hartu dute ibilbidean.

Langabeziak gora egin du Bilbon martxoan

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Langabeziak gora egin du Bilbon martxoan

Datuei erreparatuta, otsailean baino 582 langabe gehiago daude martxoan Bilbo. Orokorrean sektore guztietan eman da gorakada baina zerbitzuetan izan da nabariena. Bestalde, inoiz lanik egin ez duten 3.627 lagun daude langabezian, otsailean baino 80 gehiago.

Lanaldi partzialetan jubilazio pentsio duinak bermatzea eskatu du LABek

  Ekonomia-Lana Lanaldi partziala duten langileen artean, emakumeak nagusiki, espainiar araudiak eragiten duen diskriminazioa salatzeko kanpaina egin du LABek. Gaur goizean, kanpainaren baitan jasotako sinadurak Bilboko Gobernu Zibilean aurkeztu dituzte.

AHTaren proiektua errefusatzeko prozesioa egin dute Kale Nagusian

  Ekonomia-Lana Hainbat lagun bildu dira Bilbon, AHTaren proiektua salatzeko prozesioan. Ekintza horren bidez “makro proiektu hondatzailearen eraikuntzak ekarri digun zama jasangaitza” jendarteratu dute.

Gizarte zerbitzu duinen aldeko elkarretaratzea egin dute Eusko Jaurlaritzaren aurrean

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Gizarte zerbitzu duinen aldeko elkarretaratzea egin dute Eusko Jaurlaritzaren aurrean

Bizkaiko eragile ezberdinek protesta burutu dute gaur goizean Eusko Jaurlaritzaren atarian, gizarte zerbitzu duinak eskatzeko eta Barakaldoko auzokide batek bizi duen egoera larria salatzeko; ez du diru sarrerarik eta errealitate horrek bere osasunean eragin nabarmena izan du.

Bizkaiko anbulantzien elkarretaratzea

  Ekonomia-Lana

Bizkaiko anbulantzien elkarretaratzea

Gurutzetako ospitalearen aurrean, 11.30etatik 12.30etara, USO, LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuek deituta, anbulantzien sektoreko langileentzat aplikazio orokorreko hitzarmena aldarrikatu dute.

Ertzaintzako hainbat sindikaturen protesta Jaurlaritzan

Ertzaintzako hainbat sindikaturen protesta Jaurlaritzan

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana Ertzaintzako hainbat sindikatu protestaka, Jaurlaritzaren aurrean. ELA, SIPE eta EUSPEL sindikatuetako ordezkariak Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren aurrean elkarretaratu dira, Segurtasun Sailak erakusten dien errespetu falta salatzeko. 2016 ORTZEMUGAdelako planaren aurka elkartu dira ELA, EUSPEL eta SIPE sindikatuak Gran Via kaleko 85.zenbakiaren aurrean, Eusko Jaurlaritzan.

Euskal Kutxen likidazioari ezezkoa eman diote

Euskal Kutxen likidazioari ezezkoa eman diote

  Ekonomia-Lana Hego Euskal Herrian urte luzeetan "ereindako aurrezki eta aktiboak akziodunen eta espekulatzaileen esku jarri izana" salatu dute gaur Bilbon hainbat gizarte eragilek. Agerraldian kutxen likidazioaren aurkako agiria plazaratu dute.

Iberdrolaren Akziodunen Bileraren aurrean protestak deitu dituzte

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Iberdrolaren Akziodunen Bileraren aurrean protestak deitu dituzte

Martxoaren 28an, Iberdrolaren Akziodunen Batzarra egingo dute Euskalduna Jauregian. Iberdrolaren ekintzen ondorioak salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte datozen egunetan. Lehenengoa gaur arratsaldean izango da, 19:30ean, Arriagako plazan.

Brigadistek ‘XXI. mendeko alternatiba: Venezuela’ hitzaldia eskainiko dute Sarrikoko jardunaldietan

  Ekonomia-Lana  Deustualdea Sarrikoko Enpresa eta Ekonomia Zientzien fakultateko ikasleek hezkuntza eta ekonomia eredua landu eta alternatibak eztabaidatuko dituen jardunaldiak eskaintzen dihardute. Gaur, 18:00etan, ‘XXI. mendeko alternatiba: Venezuela’ hitzaldia emango dute brigadetan partaide izan diren lagunek.

"Mundutik eta guretik" Europa aztergai izango duten jardunaldiak abiatuko dira martxoaren 27an

  Ekonomia-Lana  Alde Zaharra

"Mundutik eta guretik" Europa aztergai izango duten jardunaldiak abiatuko dira martxoaren 27an

GITE-IPESek Europa “Mundutik eta Geuretik” ikusi eta ikasteko jardunaldi elebidunak antolatu ditu martxoaren 27tik apirilaren 5era. Gazteleraz bi hitzaldi eskainiko dituzte Zirikan! eta euskarazko beste bi mahai inguru La Bolsa Auzo Etxean.

Gorriz zipriztindu dute BBVAren Akziodunen Biltzarra

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Beste urte batez, BBVAren aurkako plataformak bankuaren Akziodunen Biltzarra ospatu bitartean protesta burutu du Euskalduna Jauregiaren kanpoaldean. Trajea zeramaten hainbat lagunek tinta gorria gainetik bota dute BBVAren dirua “odolez zikinduta” dagoela irudikatzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Duintasunaren martxa, merkatuen errealitatetik pertsonen errealitatera

  Ekonomia-Lana  Bilbo BBVAren ondotik abiatu da prekaritatea eta pobreziaren aurkako martxa gaur goizean. Plaza Biribila apropos hautatu dute Gune plataformako kideek banketxeen jarrera kritikatzea baitzen euren asmoa. Bankuek "irabaziak pilatzen jarraitzen duten bitartean", plataformako kideen esanetan, martxoan, 28 familia beren etxeetatik “kaleratzeko mehatxupean” daude.

Merkataritza Libreko Itun Transatlantikoaren inguruko solasaldia Susan Georgeren eskutik

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Merkataritza Libreko Itun Transatlantikoaren inguruko solasaldia Susan Georgeren eskutik

Susan Georgek hitzaldia eskainiko du martxoaren 17an, astelehena, arratsaldeko 16:00etan, ELA sindikatuak Bilbon duen egoitzan, Barrenkua 13n. Merkataritza Libreko Itun Transatlantikoa izango du aztergai eta sarrera irekia izango da.

Krisitik urteteko lan ordutegien malgutasuna aldarrikatu dabe

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

Lan ordutegietan malgutasuna eukiteak krisitik urteten lagunduko dauela dinoe BFAk eta Bilboko Udalak. Lan hartuemonetan aldaketak ezarteko DenBBora izeneko programea aurkeztu dabe gaur Bilbon. Hamarkada askotan, ordutegi itxi eta finko batzuek, langileak bulegoetan arratsaldeko 8rak arte eukiarazo dabez. Gaur egun enpresetako egoitzatan goiz eta arratsaldeko ordutegi luze horreek produktiboak ez dirala uste dabe Foru Aldundiak eta Bilboko udalak. AEBetan Google enpresak dauen lan ordutegien politikea adibide lez hartuta Bizkaiko 7 enpresa DenBBora izeneko proiektu honetan murgildu dira. Pilar Ardantzak BFAko ...