Euskal finantza sistema publikoaren aldeko giza katea

  Ekonomia-Lana  Bilbo Kutxabanken pribatizazioa eta bankarizazioaren aurkako giza katea egin dute gaur goizean udaletxetik Kale Nagusiko Kutxabanken egoitzaren aurrera. Dozenaka lagunek, protesta honen bidez, Euskal Herrian sistema finantziero publikoa izatea exijitu dute.

Hiru familiaren kaleratzea ekiditeko alokairu kontratu berriak eskatu dizkiote Banco Popularri

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Hiru familiaren kaleratzea ekiditeko alokairu kontratu berriak eskatu dizkiote Banco Popularri

Hainbat eragilek eta PAH Kaleratzerik ez! plataformak elkarretaratzea egin dute gaur goizean Kale Nagusiko 17. zenbakian dagoen Banco Popularren egoitzan. Bertan, etxetik kaleratuak izateko arriskuan dauden Mena kaleko hiru familien kasuak salatu dituzte.

Armagintzaren eta gastu militarraren kontrako aldarria bizikleta gainean

  Ekonomia-Lana  Bilbo Bihar, apirilak 26, `Gastu militarraren eta armagintzaren aurkako zazpigarren bizikleta martxa´ ospatuko dute. Bilbon hasiko da eta jarraian, Barakaldoko Precicast enpresa militarrean geldialdia egin ondoren, Getxoko Sener enpresara abiatuko dira.

Pentsionistak kalitatezko eta doako osasun publikoaren alde batuko dira

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Pentsionistak kalitatezko eta doako osasun publikoaren alde batuko dira

Pentsionistak Martxaneko lagunek, osasun publiko, unibertsala, doakoa eta kalitatezkoaren aldeko elkarretaratzea egingo dute bihar, apirilak 25, Plaza Biribilean.

Eusko Jaurlaritzak ezarritako murrizketen aurkako prozesioa kalera atera du Berri Otxoak

  Ekonomia-Lana  Abando - Indautxu Aste Santua dela eta, Murrizketa Jaun Gorenaren prozesioa Bilbon zehar ibili da gaur goizean “Zerbitzu sozial duinengatik, murrizketa gehiagorik ez” lelopean. Berri Otxoa plataformak era honetan salatu ditu Eusko Jaurlaritzaren eta Lanbideren "tratu txarrak" hiritarrekiko. Bizkaia plazan hasi da prozesioa kapirote, gerriko eta Aste Santuko bestelako ezaugarriak soinean zituztela.

Euskal industriaren egoera larria salatu dute Confesbasken egoitza aurrean

  Ekonomia-Lana  Abando - Indautxu Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako industriako ordezkariek protestaldia burutu dute gaur goizean LAB sindikatuak deituta Bilbon, Arriagatik Confebasken egoitzaraino. Euskal Herriko ehun industriala eta hitzarmenen defentsa izan ditu ardatz mobilizazioak. Ehun bat pertsonek parte hartu dute ibilbidean.

Langabeziak gora egin du Bilbon martxoan

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Langabeziak gora egin du Bilbon martxoan

Datuei erreparatuta, otsailean baino 582 langabe gehiago daude martxoan Bilbo. Orokorrean sektore guztietan eman da gorakada baina zerbitzuetan izan da nabariena. Bestalde, inoiz lanik egin ez duten 3.627 lagun daude langabezian, otsailean baino 80 gehiago.

Lanaldi partzialetan jubilazio pentsio duinak bermatzea eskatu du LABek

  Ekonomia-Lana Lanaldi partziala duten langileen artean, emakumeak nagusiki, espainiar araudiak eragiten duen diskriminazioa salatzeko kanpaina egin du LABek. Gaur goizean, kanpainaren baitan jasotako sinadurak Bilboko Gobernu Zibilean aurkeztu dituzte.

AHTaren proiektua errefusatzeko prozesioa egin dute Kale Nagusian

  Ekonomia-Lana Hainbat lagun bildu dira Bilbon, AHTaren proiektua salatzeko prozesioan. Ekintza horren bidez “makro proiektu hondatzailearen eraikuntzak ekarri digun zama jasangaitza” jendarteratu dute.

Gizarte zerbitzu duinen aldeko elkarretaratzea egin dute Eusko Jaurlaritzaren aurrean

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Gizarte zerbitzu duinen aldeko elkarretaratzea egin dute Eusko Jaurlaritzaren aurrean

Bizkaiko eragile ezberdinek protesta burutu dute gaur goizean Eusko Jaurlaritzaren atarian, gizarte zerbitzu duinak eskatzeko eta Barakaldoko auzokide batek bizi duen egoera larria salatzeko; ez du diru sarrerarik eta errealitate horrek bere osasunean eragin nabarmena izan du.

Bizkaiko anbulantzien elkarretaratzea

  Ekonomia-Lana

Bizkaiko anbulantzien elkarretaratzea

Gurutzetako ospitalearen aurrean, 11.30etatik 12.30etara, USO, LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuek deituta, anbulantzien sektoreko langileentzat aplikazio orokorreko hitzarmena aldarrikatu dute.

Ertzaintzako hainbat sindikaturen protesta Jaurlaritzan

Ertzaintzako hainbat sindikaturen protesta Jaurlaritzan

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana Ertzaintzako hainbat sindikatu protestaka, Jaurlaritzaren aurrean. ELA, SIPE eta EUSPEL sindikatuetako ordezkariak Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren aurrean elkarretaratu dira, Segurtasun Sailak erakusten dien errespetu falta salatzeko. 2016 ORTZEMUGAdelako planaren aurka elkartu dira ELA, EUSPEL eta SIPE sindikatuak Gran Via kaleko 85.zenbakiaren aurrean, Eusko Jaurlaritzan.

Euskal Kutxen likidazioari ezezkoa eman diote

Euskal Kutxen likidazioari ezezkoa eman diote

  Ekonomia-Lana Hego Euskal Herrian urte luzeetan "ereindako aurrezki eta aktiboak akziodunen eta espekulatzaileen esku jarri izana" salatu dute gaur Bilbon hainbat gizarte eragilek. Agerraldian kutxen likidazioaren aurkako agiria plazaratu dute.

Iberdrolaren Akziodunen Bileraren aurrean protestak deitu dituzte

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Iberdrolaren Akziodunen Bileraren aurrean protestak deitu dituzte

Martxoaren 28an, Iberdrolaren Akziodunen Batzarra egingo dute Euskalduna Jauregian. Iberdrolaren ekintzen ondorioak salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte datozen egunetan. Lehenengoa gaur arratsaldean izango da, 19:30ean, Arriagako plazan.

Brigadistek ‘XXI. mendeko alternatiba: Venezuela’ hitzaldia eskainiko dute Sarrikoko jardunaldietan

  Ekonomia-Lana  Deustualdea Sarrikoko Enpresa eta Ekonomia Zientzien fakultateko ikasleek hezkuntza eta ekonomia eredua landu eta alternatibak eztabaidatuko dituen jardunaldiak eskaintzen dihardute. Gaur, 18:00etan, ‘XXI. mendeko alternatiba: Venezuela’ hitzaldia emango dute brigadetan partaide izan diren lagunek.