SGAEk Campos Eliseos antzokiaren ustiapenari uko egin dio
2014-10-03 08:49 Ekonomia-Lana Abando - IndautxuEgileen elkarteak urriaren amaieran plazaratuko ditu ustiapena gain hartzeko baldintza zerrenda eta eskaintzak aurkezteko 45 eguneko epea irekiko da.
Bilboko 100 gazteri enpresa propioa sortzeko aukera emango diete
2014-10-02 12:00 Ekonomia-Lana Abando - IndautxuBizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak akordioa sinatu dute, hiriko 100 gazteri Bizkaiko hiriburuaren etorkizunerako estrategikotzat jotzen diren sektoreetan enplegua lortzeko aukera emateko. Hitzarmen hori Foru Erakundeak iaz abian jarritako Eskualdea Suspertzeko Programaren barruan dago, baina ezaugarri propioekin: Bilbon ekintzailetza bultzatzeko helburua dauka, eta horregatik bereizten da orain arte egindako ekimenetatik.
Lanbidek bideratutako diru laguntza bueltan eskatzen duten 10.000 gutunen bidalketa salatu dute
2014-10-01 16:12 Ekonomia-Lana Abando - IndautxuIruzurra eta Oinarrizko Errenta eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria jaso duten pertsonen "giza eskubideen urraketa" egotzi diote Lanbideri hainbat herritarrek Eusko Jaurlaritzaren egoitza aurrean.
Akordio gabe, mobilizazioei eutsiko diete Bizkaibuseko langileek
2014-10-01 14:30 Ekonomia-Lana BilboBizkaiko Foru Aldundiak iaz sinatu zuen akordioa "betetzeko batere borondaterik erakutsi ez duenez", UGT, ELA, CCOO, USO eta LAB sindikatuek mobilizazioei eutsiko diete. Ostiralean lanuzteak hasiko dituzte.
Merkataritzako ordutegien auzian, Konstituzio Auzitegira jotzeko eskatu dute sindikatuek
2014-09-25 15:02 Ekonomia-Lana BilboUdalbatzarrean Bilboko turismo guneen izendapena eztabaidatu den bitartean, kanpoan, udaletxeko eskaileretan, protestaldia burutu dute ELA, LAB, CCOO eta UGTek deituta. Sindikatuek ez dute “ulertzen” Bilboko Udalaren “jarrera”, euskal gizartzeak, euskal merkatariak eta kontsumitzaileek “nahi ez dutenean dendak igande eta jaiegunetan zabaltzea”.
Langabezi sarirako eskubiderik ez dutela salatu dute etxeko langileek Eusko Jaurlaritzaren aurrean
2014-09-25 13:00 Ekonomia-Lana BilboEragile sozial, politiko eta sindikalek elkarretaratzea egin dute goizean, Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, etxeko langileak "langabezian geratzen direnean laguntza eskubiderik ez dutela" errefusatzeko.
Otxarkoaga eta Uribarriko auzokideek "kezka" agertu dute metroaren 3. lineako obren atzerapenagatik
2014-09-23 12:00 Ekonomia-Lana BilboOtxarkoagako Familia Elkarteak eta Uribarriko Gure Etxea Auzo Elkarteak ohar baten bidez jakinarazi dutenez, Bilboko Metroaren 3. lineako lanak geldituta daude; "ez dago mugimendurik eta langile kopurua asko jaitsi da". Gauzak horrela, 2016rako metro izango ez duten "kezka" helarazi dute.
Bizkaibuseko sindikatuek mobilizazioak iragarri dituzte
2014-09-22 11:50 Ekonomia-LanaForu Aldundiari duela urtebeteko akordioa apurtu eta 200 lanpostu kolokan jartzea leporatzen diote sindikatuek. Bi manifestazio deitu dituzte, urriaren 3tik aurrera bederatzi greba egun, eta erantzunik ezean, urriaren 27tik aurrera etenik gabeko greba.
Aurtengo abuztuan %9,8 ostatu gau gehiago izan dira Bilbon
2014-09-22 11:00 Ekonomia-Lana BilboBilboko hotel eta hostaletan 192.838 ostatu gau zenbatu ditu joan den abuztuan Eustatek, iaz, epe berean baino %9,8 gehiago. 2013an, 17.176 ostatu gau izan ziren.
LABek Osakidetzako ospitaleetan egindako itxialdien kanporaketa salatu du
2014-09-19 12:00 Ekonomia-LanaBerriz ere, Osakidetzako Zuzendaritzak poliziaren indarra erabili du langileon aldarrikapenak isilarazteko. Atzoko egunean, hilak 18, Gurutzeta, Basurtu, Usansolo, Donostia, Txagorritxu eta Santiago ospitaleetan buruturiko itxialdiak Ertzaintzak desalojatu zituen.
Diru sarreren araberako zergak eta tasak ezartzeko aukera galdu dela uste du EHBilduk
2014-09-18 10:30 Ekonomia-LanaEHBilduk, mozio baten bitartez, eskatu du OHZ zerga ordaindu behar duten eta 2014ko abenduan GLLa jasoko duten familiei aipatutako zergaren %20 ordaintzeko diru-laguntza zuzena ematea 2015eko ekitaldian.
Urtzi Martinez eta Jon Telletxeari elkartasuna adierazi die LABeko Nazio Biltzarrak
2014-09-16 08:20 Ekonomia-LanaGaur, irailak 16, LABeko Nazio Biltzarrak, Donostian eginiko bilkuraren ondotik, bertan aho batez horrela onartuta, elkartasun osoa eta geure babesa adierazi nahi die Urtzi Martinez eta Jon Telletxeari.
Osakidetzako Zuzendaritzak kea baino ez du saltzen eta ez dago negoziazio kolektiborako prest
2014-09-15 12:00 Ekonomia-LanaLABen ustez, gaurko Mahai Sektorialeko batzarrean Osakidetzako Zuzendaritzak erakutsitako jarrera oso arduragabea da. Honen ondorioz bertan ordezkaturiko sindikatu guztiak (LAB, ELA, SATSE, SME, CCOO eta UGT) altxatzea erabaki dugu.
31.747 langabe egon dira abuztuan Bilbon
2014-09-11 14:05 Ekonomia-LanaUztaileko datuei erreparatuz, langabeziak gora egin du abuztuan Bilbon. Aurreko hilabetean (31.642) baino 105 lagun gehiago daude lanik gabe.
Eskolara bueltea arintzen
2014-09-04 14:00 Ekonomia-LanaIkasturte hasierako aldapeari eusteko aholkuak eskatu ditugu EKA/OCU kontsumitzaile alkartean. Badagoz gastuak arintzeko hartu leitekezan neurri batzuk: dagozan beka eta dirulaguntza guztiak ezagutu eta eskatzea, berrerabiltea, trukeak egitea, erosketa zerrendak...
Kaixo,
Zuzenketa txiki bat ordutegian. Mobilizazioa 12tan dela esan didate sindikatu deitzaileek
Eskerrik asko
»» Poza kaleko Simply supermerkatuaren egoera ...