uriola.eus
2014-06-13 08:00
Ekonomia-Lana
Alde Zaharra
Bi hile daramatza eskuz esku ekhi txanponak Bilboaldean eta Desazkundea lantaldeak "ospatzeko unea" heldu dela erabaki du. Gaur, ekainak 13, jaialdia egingo dute Hika Ateneoan.
LAB Sindikatua
2014-06-12 08:20
Ekonomia-Lana
Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza aurrean, adinekoen egoitzetan bizi duten egoera irudikatu du LAB sindikatuak parodia bat antzeztuz, "1+publikoa" kanpainaren baitan.
»» Ikusi argazki guztiak (2)
uriola.eus
2014-06-11 14:16
Ekonomia-Lana
Bilbo
Hainbat eragile sozialek eta gehiengo sindikalak, giza katea egin dute gaur goizean, Kutxabanken pribatizazioa salatu eta gelditzeko aurrera daramaten kanpainaren baitan. Era berean, ekainaren 21ean Jesusen Bihotzetik abiatuko den manifestazioan parte hartzera deitu dituzte hiritarrak.
uriola.eus
2014-06-10 13:08
Ekonomia-Lana
Datuen arabera, langabeziak behera egin du maiatzean Bilbon. Beherakada sektore guztietan eman bada ere, aurretiaz lanik egin ez duten pertsonen artean ez da horrela izan; talde horretan, aurreko hilabetean baino 22 lagun gehiago daude lanik aurkitu gabe.
IPES
2014-06-09 09:00
Ekonomia-Lana
Kutxabanken pribatizazioa dela eta piztua den eztabaida sozialaren testuinguruan, GITE-IPESek entitatearen egoeraren gaineko eztabaida jardunaldia antolatu du.
uriola.eus
2014-06-06 11:54
Ekonomia-Lana
Bilbo
Jarduera ekonomikoa sustatzea, hirian enpresa berrien garapena bultzatzea, lanpostuen sorrera indartzea eta prestakuntza eta esperientzia profesionalak erraztea dira Bilbao 2014 Enplegu Planaren helburu nagusiak. Gaur bertan aurkeztu dute plana Ibon Areso alkateak eta Juan Maria Aburto Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak.
uriola.eus
2014-06-03 11:30
Ekonomia-Lana
Makina erremintaren sektorearekin lotutako lan onenarentzako saria bihar, asteazkena, jasoko du 12:30ean BECen, Bizkaiko ahaldun nagusia buru izango duen Diseinu Sari Nazionalen ekitaldiaren barruan.
uriola.eus
2014-06-02 08:00
Ekonomia-Lana
Duela bi urte baino makina eta erraminta erakusle gehiago izango dira larunbata bitartean BECen. Zehazki, erakusleen %12ko igoera izan du gaur ateak zabaldu dituen 28. BIEMH azokak.
uriola.eus
2014-05-30 08:30
Ekonomia-Lana
Abando - Indautxu
“Edozein murrizketaren aurka borrokan" jarraituko duela adierazi du aste honetan CNT sindikatuak Ercilla hotelaren atarian buruturiko protestaldian. Hoteles Ercilla enpresako zuzendaritzak “ez duela elkarrizketarik nahi” salatu du: “Hamaika hilabete daramazkigu gure aldarrikapenak entzunak izatea eskatzen, baina jarrera berberarekin darraite”, salatu du Ercillako atal sindikalak.
LAB Sindikatua
2014-05-28 09:40
Ekonomia-Lana
2013ko maiatzaren 30ean, enpresaren zuzendaritzak Operazio Batzordearen baitan aurkeztutako eraldaketa eragilearen gaitzespena azaltzeko asmoz eta maiatzaren 30ean Madrilen egingo den Akziodunen Batzarrera begira, LABek eta CIGak ordubeteko lanuzteak deitu dituzte.
uriola.eus
2014-05-14 15:10
Ekonomia-Lana
Datuen arabera, langabeziak gora egin du apirilean Bilbon. Martxotik otsailera gorakada nabarmenagoa izan bazen ere, apirilean aurreko hilean baino 151 langabe gehiago daude Bizkaiko hiriburuan.
LAB Sindikatua
2014-05-14 08:00
Ekonomia-Lana
Eusko Jaurlaritzak baldintza berriak jarri nahi ditu mendeko pertsonak zaintzen dituztenek zailagoa izan dezaten diru-laguntzak eskuratzea. Horretarako, eskatu nahi dute zaintzaileak mendeko senidea urtebete artatu izana eskaera egin baino lehen. Orain gertatzen ez dena.
uriola.eus
2014-05-06 15:51
Ekonomia-Lana
Bilbo
Kutxabanken pribatizazioa eta bankarizazioaren aurkako giza katea egin dute gaur goizean udaletxetik Kale Nagusiko Kutxabanken egoitzaren aurrera. Dozenaka lagunek, protesta honen bidez, Euskal Herrian sistema finantziero publikoa izatea exijitu dute.
uriola.eus
2014-04-29 16:11
Ekonomia-Lana
Bilbo
Hainbat eragilek eta PAH Kaleratzerik ez! plataformak elkarretaratzea egin dute gaur goizean Kale Nagusiko 17. zenbakian dagoen Banco Popularren egoitzan. Bertan, etxetik kaleratuak izateko arriskuan dauden Mena kaleko hiru familien kasuak salatu dituzte.
Kaixo,
Zuzenketa txiki bat ordutegian. Mobilizazioa 12tan dela esan didate sindikatu deitzaileek
Eskerrik asko
»» Poza kaleko Simply supermerkatuaren egoera ...