7947 / 7915 / 7850 / 7764 / 7398 / 7371 / 7269 /

Euskal finantza sistema publikoaren aldeko giza katea

  Ekonomia-Lana  Bilbo Kutxabanken pribatizazioa eta bankarizazioaren aurkako giza katea egin dute gaur goizean udaletxetik Kale Nagusiko Kutxabanken egoitzaren aurrera. Dozenaka lagunek, protesta honen bidez, Euskal Herrian sistema finantziero publikoa izatea exijitu dute.
7014 /

Armagintzaren eta gastu militarraren kontrako aldarria bizikleta gainean

  Ekonomia-Lana  Bilbo Bihar, apirilak 26, `Gastu militarraren eta armagintzaren aurkako zazpigarren bizikleta martxa´ ospatuko dute. Bilbon hasiko da eta jarraian, Barakaldoko Precicast enpresa militarrean geldialdia egin ondoren, Getxoko Sener enpresara abiatuko dira.
6880 /

Eusko Jaurlaritzak ezarritako murrizketen aurkako prozesioa kalera atera du Berri Otxoak

  Ekonomia-Lana  Abando - Indautxu Aste Santua dela eta, Murrizketa Jaun Gorenaren prozesioa Bilbon zehar ibili da gaur goizean “Zerbitzu sozial duinengatik, murrizketa gehiagorik ez” lelopean. Berri Otxoa plataformak era honetan salatu ditu Eusko Jaurlaritzaren eta Lanbideren "tratu txarrak" hiritarrekiko. Bizkaia plazan hasi da prozesioa kapirote, gerriko eta Aste Santuko bestelako ezaugarriak soinean zituztela.

Euskal industriaren egoera larria salatu dute Confesbasken egoitza aurrean

  Ekonomia-Lana  Abando - Indautxu Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako industriako ordezkariek protestaldia burutu dute gaur goizean LAB sindikatuak deituta Bilbon, Arriagatik Confebasken egoitzaraino. Euskal Herriko ehun industriala eta hitzarmenen defentsa izan ditu ardatz mobilizazioak. Ehun bat pertsonek parte hartu dute ibilbidean.
6653 /

Lanaldi partzialetan jubilazio pentsio duinak bermatzea eskatu du LABek

  Ekonomia-Lana Lanaldi partziala duten langileen artean, emakumeak nagusiki, espainiar araudiak eragiten duen diskriminazioa salatzeko kanpaina egin du LABek. Gaur goizean, kanpainaren baitan jasotako sinadurak Bilboko Gobernu Zibilean aurkeztu dituzte.