Bizkaiko tabernariek kontzentrazioa egin dute Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Ostalaritza aurrera lelopean kontzentrazioa burutu dute gaur goizean Bizkaiko hainbat herrietako tabernariek. 

Ostalaritzaren itxierarengatik Eusko Jaurlaritzak ostalarien aldetik jasotako salaketaren ebazpena kaleratuko da gaur, eta presioa sartzera hurbildu dira hainbat herrietako tabernariak. "Lan egiteko eskubidea" dutela aldarrikatu dute. 

 

Mahou-San Miguel enpresako langile bat autonomo faltsua den edo ez epaituko dute bihar Bilbon

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Mahou-San Miguel enpresako langile bat autonomo faltsua den edo ez epaituko dute bihar Bilbon

Mahou-San Miguel enpresarentzat lan egiten zuen langilea autonomo faltsua den edo ez epaituko dute bihar Bilboko epaitegietan. Goizeko 10:00etan kontzentrazioa deitu du Eraginek Barroeta Aldamar kaleko 10. zenbakian, langileari babesa adierazteko.

Deustuko EAGren itxieraren aurka manifestazioa deitu dute larunbat honetan

  Ekonomia-Lana  Deustualdea

Deustuko EAGren itxieraren aurka manifestazioa deitu dute larunbat honetan

Azken hilabeteetan Bilboko osasun zentroetako lehen mailako zerbitzuek jasan dituzten murrizketak salatzeko manifestazioa egingo dute larunbatean eguerdiko 12:00etan Eusko Jaurlaritzan.

Zorrotzako Ferial parkean kontzentrazioa egingo dute azken egunetako lan istripuak salatzeko

  Ekonomia-Lana  Zorrotza

Zorrotzako Ferial parkean kontzentrazioa egingo dute azken egunetako lan istripuak salatzeko

Ernai Bilbok salatu duenez, azken egunetan 3 dira lanean hildakoak. Izan ere, Zorrotako Sader enpresako langile bat hil zen joan den ostiralean bihotzekoak jota. Larunbatean BFAko langile bat hil zen Derion eta atzo kale garbiketako beste langile bat hil zen Gasteizen. Lan baldintza duinak aldarrikatzeko, kontzentrazioa egingo dute bihar arratsaldeko 19:30ean Zorrotzako El Ferial parkean. 

 

Tentsio altuko dorre bateko langile bat hil da Bilbon

  Ekonomia-Lana  Basurtu

Tentsio altuko dorre bateko langile bat hil da Bilbon

Basurtu Kastrejana auzoan goizeko 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, EITBk adierazi duenez.

Bilbo Zaharreko auzokide baten etxegabetze arriskua salatzeko manifestazioa deitu du AZET sindikatuak

  Ekonomia-Lana  Bilbo Zaharra

Bilbo Zaharreko auzokide baten etxegabetze arriskua salatzeko manifestazioa deitu du AZET sindikatuak

AZET Etxebizitza Sindikatuak haurdun dagoen 24 urteko emakume baten etxegabetze arriskua salatzeko manifestazioa deitu du urtarrilaren 15ean, Mariaren Bihotza plazan, arratsaldeko 19:00etan. 

Auzoko ostalariak neurri eske antolatu dira

  Ekonomia-Lana  Deustualdea

Auzoko ostalariak neurri eske antolatu dira

Urriaren 26an EAEko taberna eta jatetxeak itxi zituztenean elkartzeko beharra sentitu zuten inguruko ostalariek. Bizkaian Bizkaiko Tabernariak plataforma sortu zuten eta Hego Euskal Herrian SOS Ostalaritza. Gure auzoetan ere, tabernariak antolatu dira itxieraren ondorioei aurre egiteko neurri eske.

Uribarriko enpresa baten lan baldintzak salatzeko kontzentrazioa egingo dute astelehenean

  Ekonomia-Lana  Uribarri

Uribarrin kokatuta dagoen garbiketa enpresa batek langileak esplotatu, estortsionatu eta lapurtu egiten dituela salatu du Bilboko Langile Autodefentsa Sareak. Urtarrilaren 11n egoera salatzeko kontzentrazioa egingo dute Matiko kaleko 2. zenbakian, arratsaldeko 18:00etan. 

Ihintza Torres: “Itxura mantentzeko utziko digute irekitzen, baina guztiz helduta gaituzte”

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Ihintza Torres: “Itxura mantentzeko utziko digute irekitzen, baina guztiz helduta gaituzte”

Bizkaiko Tabernariak eta SOS Ostalaritza plataformetako kidea da Ihintza Torres García. Larunbatean indarrean sartuko diren neurri berrien atarian, Bilboko eta inguruko ostalarien egoeraz hitz egin dugu berarekin. Haserre eta etsituta mintzatu da ostalaritzaren inguruan lan egiten duten familien izenean, eta laguntzak haien errealitatearekin doitzeko eskatu du.

Bilboko azken artisau-euritakoak

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

Bilboko azken artisau-euritakoak

Martxoan, konfinamendua ezarri baino egun gutxi lehenago, hartu zuen Agustin Hervillak Paragüería Bilbaína euritako-denda mitikoa ixteko erabakia. Pena handiz hartu ere, artisau-euritakoek erakusleiho garrantzitsu bat galduko baitute Deustun eta munduan.

Bilboko Langile Autodefentsa Sareak gatazka abiatu du garbiketa enpresa batekin

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

Bilboko Langile Autodefentsa Sareak gatazka abiatu du garbiketa enpresa batekin

Limpiezas Arana-Fernández Aguilar garbiketa enpresako langile batek jasandako gehiegikerien aurrean, hainbat exijentzia helarazi dizkiote enpresaburuari.

Erizaintzako 12 langile kutsatu dira Basurtuko ospitalean eta sindikatuek "babes neurri egokiak" eskatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

Erizaintzako 12 langile kutsatu dira Basurtuko ospitalean eta sindikatuek "babes neurri egokiak" eskatu dituzte

Basurtuko ospitaleko hemodialisi unitateko langileen herenak positibo eman du Covid-19rekin.  Erizaintzako sindikatuak babes neurri “egokiak” eskatu ditu. Gaur greba eguna dute osasun sektorean Bizkaian.

Erriberako Merkatuak erosketak online egiteko aukera eskaini du

  Ekonomia-Lana  Alde Zaharra

Erriberako Merkatuak erosketak online egiteko aukera eskaini du

Produktuak Erriberako Merkatuaren webgunean eros daitezke. Bilbo, Basauri eta Etxebarritik egin daitezke eskaerak. 

'Osasun publikoa indartu, eskubideak bermatu' lelopean manifestazioa egingo dute larunbatean Sarrikoko geltokitik

  Ekonomia-Lana  Deustualdea

'Osasun publikoa indartu, eskubideak bermatu' lelopean manifestazioa egingo dute larunbatean Sarrikoko geltokitik

Elorrieta, San Inazio eta Ibarrekolanda auzoetako greba asanbladak antolatuta, mobilizazioa egingo dute azaroaren 7an, larunbata, arratsaldeko 19:00etan Sarrikoko metro geltokitik abiatuta.

Jardín Secreton irtenbiderik ez

  Ekonomia-Lana  Deustualdea

Langile baten kaleratzeak Erriberan piztutako gatazkak bere horretan jarraitzen du. Gertatutakoren bertsio kontrajarriak daude: batetik, Espacio Open-Jardín Secretok dio ez zuela langilea legez kanpo kaleratu, eta dagokion kitapena ordaindu diotela; bestetik, Bilboko Langileen Autodefentsa Sareak bidegabeko kaleratzea eta lan abusua salatu ditu. Joan den igandean protesta egin zuten Espacio Openen aurrean terraza hustu arte. Ohartarazi dutenez, euren eskakizunak bete ezean borrokan jarraituko dute eta boikoterako deia egin dute.