Dena prest Marijaiari ongi etorria emateko

  Jaiak  Bilbo

Itsasne Nuñez Txupinera eta Bea Sever Pregoilaria prest daude jaiei hasiera emateko. Bihar arratsaldeko 19:00etan helduko da Marijaia Arriaga Antzokiko balkoira eta elkarrekin hasiera emango diote Aste Nagusiari.

Euskalgunea: jai herrikoi, euskaldun eta parekideen gunea

  Jaiak  Bilbo

Txori Barrote, Hau Pittu Hau eta Eguzkizaleak konpartsek osotzen dute gunea eta egitarau oparoa prestatu dute Aste Nagusirako. Esne Beltza, Nøgen eta McOnak taldeak igoko dira guneko eszenatokira.

Algara, euskara ikasleen konpartsa

  Jaiak  Bilbo

Algara Konpartsak 25 urte bete ditu aurten. Hori ospatzeko, Gabriel Aresti euskaltegitik sortutako konpartsak egitarau oparoa antolatu du. Horrez gain, Bilbo Hiria irratiak saio bereziak egingo ditu egunero zuzenean konpartsaren agertokitik.

Atzekaldea ekintzez beteta dator Kaskagorri konpartsaren 30. urteurrenean

  Jaiak  Bilbo

Kaskagorri, Pa...Ya eta Kaixo konpartsek osotzen duten gunea ekintzez beteta dator aurten. Azkenengo urteetan egin duten lana jarraituz, goizeko eta eguneko programazioa indartu dute, umeentzako hainbat tailer antolatuz. Horrez gain, Kaskagorrik eta Kaixok abesti berriak aurkeztu dituzte.

Gargantua Arriagara itzuliko da Aste Nagusian

Gargantua Arriagara itzuliko da Aste Nagusian

  Jaiak  Bilbo

Aste Nagusiaren edizio honetarako, guztira 566 ekitaldi programatu ditu Bilboko Konpartsak federakundeak. Haurrentzako programazioa eta ekitaldi kulturalak dira gaur aurkeztu dituzten apustuak.

Aste Nagusiko Txikigunea ekintzez beteta dator

  Kultura-aisialdia  Bilbo

Aste Nagusiko Txikigunea ekintzez beteta dator

Abuztuaren 18tik 25era arte, hau da, domekatik domekara, goizeko 11:00etatik 14:30era eta arratsaldeko 16:30etik 20:00etara arte, 0 eta 12 urte bitarteko neskato-mutikoek bakarrik, lagunekin edo familiakoekin jolasean aritzeko aukera zabala izango dute Bilboko Aste Nagusian Casilda Parkean.

Aste Nagusiko erromerien egitaraua aurkeztu dute

  Jaiak  Bilbo

Aste Nagusiko erromerien egitaraua aurkeztu dute

Aste Nagusiko erromeriak, aurten, beste leku batean izango dira, hotel berri batengatik. Plaza Biribilean izango dira, Areatzan beharrean, abuztuaren 17tik 24ra. Luhartz, Oxabi, Aiko eta Akerbeltz taldeak zuzenean egongo dira Aste Nagusiko gauetan.

Su Artifizialek Aste Nagusiko gauak argituko dituzte

  Kultura-aisialdia  Bilbo

Su Artifizialek Aste Nagusiko gauak argituko dituzte

Pirotekniak Erresuma Batutik, Frantziatik, Portugaletik, Madriletik, Valentziatik, Zaragozatik eta Ourensetik etorriko dira eta ikuskizunak eskainiko dituzte egunero, abuztuaren 17tik 23ra, 22:30ean. Abuztuaren 24an, zapatua, Astondoa Pirotekniak erakusketako ikuskizuna emango du.

Aste Nagusian Bizkaiko musikaz beteko da Bilborock

  Kultura-aisialdia  Bilbo

Aste Nagusian Bizkaiko musikaz beteko da Bilborock

Bertako Metal, Pop Rocka-Metal, Pop Rock Local de Aste Nagusia” erakusketako 34. edizioak bere kartela itxi du 16 kontzerturekin. Gehienak bilbotarrak dira. Modu berean, emakumeen presentzia eta euskararen erabilera nabarmendu behar da.

Sweet California, Alfred eta Go!azen taldeek osotuko dute Aste Nagusiko kontzertuen egitaraua

  Jaiak  Bilbo

Sweet California, Alfred eta Go!azen taldeek osotuko dute Aste Nagusiko kontzertuen egitaraua

Su Ta Gar, Bebe, Huntza, C. Tangana, Mónica Naranjo, El Dúo Dinámico eta La M.O.D.A.ren kontzertuak izan dira 2019ko Aste Nagusirako iragarri diren lehenak. Dance eta DJ ikuskizunak Europa parkera itzuliko dira, Aste Nagusi Dance eta Adi Megastar-ekin, abuztuaren 22ko eta 23ko gauetan.