aza 26, 12:37 Bilbo
Gaur, azaroaren 26an, Kafe Antzokian batu gara BLB Komunikazioaren etorkizunari buruzko erabaki garrantzitsu bat helarazteko. Guretzat gaurkoa ez da egun erraza, baina gardentasunez eta arduraz jokatzea ezinbestekoa iruditzen zaigu, urte hauetan guztietan gure alboan egon zareten guztiei zor dizuegulako azalpena: irakurleei, kolaboratzaileei, babesleei eta, oro har, euskal hedabideei.
aza 26, 11:00 Bilbo
Irakurle maitea,
BLB Komunikazioa —PREST! eta URIOLA biltzen dituen egitasmoa— etete bidean dago. Eguberrietatik bueltan jada ez da martxan egongo.