GURE TXINPARTAK

Erabiltzailearen aurpegia Euskaltzaleen Topagunea abe 03 Bilbo

EUSKARAREN EGUNEKO MANIFESTUA - 2025/12/03

Sua piztuta mantentzea ez da edonolako kontua. Egur lehor eta trinkoa behar izaten da. Tentuz jarri behar izaten da, pixkanaka eta egurrak arnasteko tarteak utziaz, bat-batean egur gehiegi jartzeak sua ito bailezake. Txingar-ohe sendo bat jartzea komeni da, beroari eutsi eta egur berria piztu ahal izateko. Haize zakarra dabilenean, babesa jarri behar izaten da, sua sakabanatu edo itzal ez dadin. Sua piztuta mantentzea ez da edonolako kontua, ez: etengabeko zaintza eta ahalegina eskatzen ditu, sekulako oreka lana. Eta hori horrela izanda ere, nahikoa al da noizbait piztu zen horri eustea? Nahikoa al da bizirautea?

Abenduaren 27a euskaltzaletasunaren indar eta batasunaren erakustaldia izango da

uriola.eus abe 03, 10:44 Bilbo

Euskararen Eguna dela eta, euskara larrialditik ateratzeko bide-orria azaldu du Kontseiluak: hizkuntza-politiketan luzamendurik gabeko jauzia, eta euskaltzaletasuna indartzea. Abenduaren 27an euskaltzaleak batzera eta elkarrekin euskarak behar duen Pizkunde berrirako txinparta piztera deitu du. Hiru arrazoi eman ditu horretarako.

2025eko Euskararen Eguna: aldaketa zantzurik ez

Euskaltzaleen Foroa abe 03, 10:00 Bilbo

Bilbon euskarazko komunikabideak nahi ditugu

Erabiltzailearen aurpegia Begoña Altuna aza 26 Bilbo

Presio ekonomiko gero eta handiagoari aurre egin ezinik, BLB kooperatibak bere ibilbidea amaituko du.