Euskal Selekzioa-Catalunya partida dela eta, Bilbobusen zerbitzu bereziak

  Oharrak  Bilbo

Euskal Selekzioa-Catalunya partida dela eta, Bilbobusen zerbitzu bereziak

Datorren domekan, abenduak 28, Euskal Selekzioak eta Catalunyak 20:30ean jokatuko duten partida dela eta, Bilboko Udalak Bilbobuseko zenbait linearen zerbitzua luzatuko du, partida ikustera joaten direnei etxera itzultzeko modua erraztearren.

San Frantzisko auzora TAO zabaltzeko prestaketak

  Oharrak

San Frantzisko auzora TAO zabaltzeko prestaketak

TAOko 12. gunea 4. fasean sartuko da eta, ondorioz, kaleetako markak pintatzeari ekingo diote San Frantziskon. TAO zerbitzu berria 2015eko urtarrilean da abian jartzekoa.

Udaltzaingoak alkoholemia eta drogen kontrolen bidezko kanpaina berri bat abiatuko du

  Oharrak  Bilbo

Udaltzaingoak alkoholemia eta drogen kontrolen bidezko kanpaina berri bat abiatuko du

Gaur, barikua, abenduak 20, hasiko da eta urtarrilaren 4an amaituko da. Iaz, Gabonetako kanpainan 335 alkoholemia-proba eta 17 droga-proba egin zituen Bilboko Udaltzaingoak eta horien ondorioz 6 pertsonari zigorrak jarri zitzaizkien.

Ur mozketak iragarri dituzte gaurko

  Oharrak  Bilbo

Ur mozketak iragarri dituzte gaurko

Udalak jakitera eman duenez, gaurko egunean, ur mozketak egongo dira Bruno Mauricio Zabala kalean, Arangoitin eta Masustegi Estratan.

Hainbat auzotako oharren berri eman du Udalak gaurko egunean

  Oharrak  Bilbo

Hainbat auzotako oharren berri eman du Udalak gaurko egunean

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaurko egunean, zirkulaziorako errei bat okupatuko da Madariaga etorbidean; kaleetako markak margoztuko dituzte TAOko 12.gunean; eta ur mozketak egongo dira Uribarrin eta San Frantziskon. Bestalde, gabonei begira, Udal Bulegoek ordutegia aldatuko dutela iragarri dute. 

Trafiko itxiera, esparru publikoaren okupazioa eta ur mozketak egongo dira hainbat auzotan

  Oharrak  Bilbo

Trafiko itxiera, esparru publikoaren okupazioa eta ur mozketak egongo dira hainbat auzotan

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaurko egunean, abenduak 16, trafikoa itxiko da Leizaola Lehendakariaren kalean; esparru publikoa okupatuko dute Juan Ajuriagerran eta ur mozketak egingo dira Etxetxua plazan eta Zumalakarregi etorbidean.

Bilbobuseko 'A7 Artxanda-Areatza' linea berria martxan da

  Oharrak  Bilbo

Bilbobuseko 'A7 Artxanda-Areatza' linea berria martxan da

Linea honek orduroko maiztasuna du bai lanegunetan bai larunbat eta igandeetan, eta Artxanda Mendia hiriaren erdigunearekin lotzen du.

Esparru publikoa okupatu eta TAOko markak margotuko dituzte gaur Bilboko haienbat auzotan

  Oharrak  Bilbo

Esparru publikoa okupatu eta TAOko markak margotuko dituzte gaur Bilboko haienbat auzotan

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaurko egunean, aparkalekuak okupatuko dira Maria Diaz de Haro kalean; kaleetako markak margotuko dituzte TAOko 12. gunean; eta trafiko etena egingo da Plaza Biribilean. 

Ur mozketak, esparru okupazioak eta arratoiak hiltzeko kanpainak datozen egunetarako

  Oharrak  Bilbo

Ur mozketak, esparru okupazioak eta arratoiak hiltzeko kanpainak datozen egunetarako

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, gaurtik hasita, abenduak 10, zirkulazioa irekiko dute berriro ere Miramarbidean; aparkalekuak okupatuko dira Ajuriagerran; gaueko ordutegianlanak egingo dira Madariaga etorbidean; ur mozketa egongo da Aurrekoetxea kalean; eta Arratoiak hiltzeko kanpaina abiatuko dute 8. barrutian. 

Ur mozketa Uribarrin

  Oharrak

 Ur mozketa Uribarrin

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaur, abenduak 9, asteartea, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Uribarriko zenbait kaletan. 

Merkantzien garraioa kontrolatzeko eta zaintzeko kanpaina abiatuko du Udaltzaingoak

  Oharrak  Bilbo

Merkantzien garraioa kontrolatzeko eta zaintzeko kanpaina abiatuko du Udaltzaingoak

Kontrolak abenduaren 8tik 14ra, bitartean egingo dira. Kanpaina EAEko Bide Segurtasunerako Plan Estrategikoaren barruan dago eta merkantzien garraioan Trafikoaren Legeak eta Garraioa Antolatzeko Arautegiak ezarritakoa betetzen dela egiaztatzeko da.

Trafiko etenaldia Uribarrin

  Oharrak  Uribarri

Trafiko etenaldia Uribarrin

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, gaur, abenduak 5, 10:00etatik 12:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxiko da Ricardo Arregi kalea, 25.zenbakiaren parean. 

Arratoiak hiltzeko kanpaina Errekaldera heldu da

  Oharrak

Arratoiak hiltzeko kanpaina Errekaldera heldu da

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaur hasi eta asteartera bitartean, arratoiak hiltzeko kanpaina egingo dute 7. barrutian. 

Ur mozketak eta esparru publikoaren okupazioak egunotan Bilbon

  Oharrak  Bilbo

Ur mozketak eta esparru publikoaren okupazioak egunotan Bilbon

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, esparru publikoa okupatuko da Atxurin, Arangoitin eta Orixe Kalean. Bestalde, ordu batzuetarako ura moztuko dute Alde Zaharrean eta Begoñan.

Esparru publikoa okupatuko dute Amadeo Deprit Lasa kalean

  Oharrak

Esparru publikoa okupatuko dute Amadeo Deprit Lasa kalean

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaurtik, abenduaren 1etik, 5era bitartean, gutxi gorabehera, galtzada eta aparkalekuak okupatuko dira Amadeo Deprit Lasa kalean, Begoñako zubiaren azpian.