Ur mozketa Uribarrin

  Oharrak

 Ur mozketa Uribarrin

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaur, abenduak 9, asteartea, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Uribarriko zenbait kaletan. 

Merkantzien garraioa kontrolatzeko eta zaintzeko kanpaina abiatuko du Udaltzaingoak

  Oharrak  Bilbo

Merkantzien garraioa kontrolatzeko eta zaintzeko kanpaina abiatuko du Udaltzaingoak

Kontrolak abenduaren 8tik 14ra, bitartean egingo dira. Kanpaina EAEko Bide Segurtasunerako Plan Estrategikoaren barruan dago eta merkantzien garraioan Trafikoaren Legeak eta Garraioa Antolatzeko Arautegiak ezarritakoa betetzen dela egiaztatzeko da.

Trafiko etenaldia Uribarrin

  Oharrak  Uribarri

Trafiko etenaldia Uribarrin

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, gaur, abenduak 5, 10:00etatik 12:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxiko da Ricardo Arregi kalea, 25.zenbakiaren parean. 

Arratoiak hiltzeko kanpaina Errekaldera heldu da

  Oharrak

Arratoiak hiltzeko kanpaina Errekaldera heldu da

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaur hasi eta asteartera bitartean, arratoiak hiltzeko kanpaina egingo dute 7. barrutian. 

Ur mozketak eta esparru publikoaren okupazioak egunotan Bilbon

  Oharrak  Bilbo

Ur mozketak eta esparru publikoaren okupazioak egunotan Bilbon

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, esparru publikoa okupatuko da Atxurin, Arangoitin eta Orixe Kalean. Bestalde, ordu batzuetarako ura moztuko dute Alde Zaharrean eta Begoñan.

Esparru publikoa okupatuko dute Amadeo Deprit Lasa kalean

  Oharrak

Esparru publikoa okupatuko dute Amadeo Deprit Lasa kalean

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaurtik, abenduaren 1etik, 5era bitartean, gutxi gorabehera, galtzada eta aparkalekuak okupatuko dira Amadeo Deprit Lasa kalean, Begoñako zubiaren azpian.

Zirkulazio aldaketak Eusebio Garcia Alonso kalean

Zirkulazio aldaketak Eusebio Garcia Alonso kalean

  Oharrak

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaur, azaroak 27, 10:00ak aldera, zirkulazioko noranzko bi jarriko dira Eusebio Garcia Alonso kalean (San Inazio), Agirre Lehendakariaren etorbidearen eta Larrakotorre kaleen artean.

TAOren kaleko markak margozten hasiko dira Miribillan eta ura kenduko dute Peñaskalen

  Oharrak

TAOren kaleko markak margozten hasiko dira Miribillan eta ura kenduko dute Peñaskalen

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaur hasi eta bi astez, TAO sistemaren kaleko markak margotuko dituzte Miribillan. Bestalde, gaur arratsaldean, ura moztuko dute ordu batzuez, Peñaskal bidean. 

Esparru publikoaren okupazioa Indalecio Prieton, eta ur mozketa Betolatzan

  Oharrak  Bilbo

Esparru publikoaren okupazioa Indalecio Prieton, eta ur mozketa Betolatzan

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaurtik hasi eta abenduaren 5era, esparru publikoa okupatuko da Indalecio Prieto etorbidean, eta ura moztuko dute ordu batzuetarako Betolatza auzoan.

Esparru publikoa okupatuko da Bilboko zenbait auzotan

  Oharrak

Esparru publikoa okupatuko da Bilboko zenbait auzotan

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaur hasi eta hilabetez galtzada, espaloia eta aparkalekua okupatuko dira Zamakola kalean, Deustualdeko zenbait kaletan, Zurbaranbarriko gune ezberdinetan; eta Egia Jeneralaren kalean.

Udalak 40tik gora obra hasiko ditu udagoienean

  Oharrak  Bilbo

Udalak 40tik gora obra hasiko ditu udagoienean

Inbertsioa, berriz, 12 milioi eurotik gorakoa izango da. 40 proiektu baino gehiago dira eta Bilboko Udaleko Obra eta Zerbitzuen Sailak planifikatutako Auzokide Planaren, plan berezien eta bestelako lanen artean daude sartuta.

Mantentze lanek San Mameseko sarbide berrietan trafiko etenak eragingo dituzte

  Oharrak  Bilbo

Mantentze lanek San Mameseko sarbide berrietan trafiko etenak eragingo dituzte

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, San Mamesetik Bilborako sarbide berrietan egin beharreko mantentze lanak direla eta, hurrengo egunetan trafiko itxierak izango dira.

Udaltzaingoak abian jarriko du eskola garraioa kontrolatu eta zaintzeko urteko bigarren kanpaina

  Oharrak  Bilbo

Udaltzaingoak abian jarriko du eskola garraioa kontrolatu eta zaintzeko urteko bigarren kanpaina

Kontrolak azaroaren 24an (astelehena) hasi eta hilaren 30ean (domeka) amaituko dira. Ekimen hori Euskadiko Bide Segurtasuneko Plan Estrategikoaren barruan dago. Horrela, Udalak aztertu nahi du zein baldintzatan egiten den ikasleen garraioa ikastetxeetaraino.

Lanak eta ur mozketak gaurko

  Oharrak

Lanak eta ur mozketak gaurko

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaur, ordu batzuez, esparru publikoa okupatuko dute Sabino Aranan; Deustuko semaforo batzuetan froga lanak egingo dira eta ur mozketak egongo dira Iralan eta Iturrigorri aldean.

Bilbobusen kabinetan kreditu-txartela erabili ahal izango da Barik txartela kargatzeko

  Oharrak

Bilbobusen kabinetan kreditu-txartela erabili ahal izango da Barik txartela kargatzeko

Aste honetatik aurrera, Bilbobusa erabiltzen dutenek kreditu-txartela erabili ahal izango dute Bilbobusen zenbait kabinetan eta Bilbobuseko Bezeroaren Bulegoan Barik txartela kargatzeko.