SOS Alde Zaharra plataformak "Bizilagunen tourra" antolatu du ostiralean Etxebarrieta plazan
2019-12-11 11:52 Jendartea Alde ZaharraSOS Alde Zaharra plataformak abenduaren 13an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan "Bizilagunen tourra" antolatu du Etxebarrieta plazatik abiatuta. Egun turistifikazioaren ondorioz nagusitzen ari den auzo eredua salatu eta Bilboko Zazpi Kaleak auzotarrentzako nahi dituztela aldarrikatuko dute.
Santi Brouarden bizitzaren eta heriotzaren hariak biltzen dituen komikia aurkeztu dute
2019-11-19 13:31 Kultura-aisialdia Alde ZaharraGaur goizean aurkeztu dute La Bolsa eraikinean Harkaitz Canok eta Adur Larreak 'Antzara eguna" izeneko zuri-beltzezko komikia, Santi Brouarden bizitzaren inguruko komikia, alegia.
Gaur hasiko da 7Katu Gaztetxeko aste politiko kulturala
2019-11-04 09:59 Kultura-aisialdia Alde ZaharraGaurtik igandera, hainbat hitzaldi, txapelketa eta ekintza antolatu dituzte 7Katu Gaztetxearen ikasturteko lehen aste politiko kulturalean.
Beste eraso faxista bat salatu dute Bilbo Zaharrean gaur goizean
2019-10-28 09:54 Jendartea Alde ZaharraSare Antifaxistak salatu duenez gaur goizean hainbat margoketa faxista agertu dira Bilbo Zaharreko Xake Espazioan eta inguruko horma-irudi antifaxistetan. Xose Tarrio aktibistaren omenez egindako murala ere erasotu dute. Horrez gain, Eduardo Gonzalez Suarezen aurkako herio-mehatxua idatzi dute mural antifaxistaren gainean. Espainiaren batasunaren aldeko mezuak eta independentisten aurkako leloak agertu dira baita.
Abian da Sarean Kutur Elkartearen laugarren urteurrena
2019-10-18 11:57 Kultura-aisialdia Alde ZaharraOrain dela lau urte zabaldu zuten San Frantzisko auzoan kokatuta dagoen Sarean ezpazioa. Atzotik hasita igandera arte egitaraua antolatu dute bertakoek.
Zabalik da 'Euskaldunak Kalifornian' erakusketa Euskal Museoan
2019-10-04 10:10 Kultura-aisialdia Alde ZaharraAtzo zabaldu zen 'Euskaldunak Kalifornian-Basques in California' erakusketa Euskal Museoan. Azaroaren 3ra arte bisitatzeko aukera egongo da.
San Frantziskoko jaiak ate-joka!
2019-10-03 13:25 Jaiak Alde ZaharraUrriaren 5ean auzoak jaiak hasiko ditu. Egun osoko egitaraua prestatu du San Frantziskoko Jai Batzordeak larunbaterako eta sasoi onean daudenentzat gorde du igande goiza.
Volkswagen enpresaren jai pribatuari aurre egin dio SOS Alde Zaharra plataformak
2019-09-27 18:49 Jendartea Alde ZaharraEnpresa alemandarrak Erriberako merkatuan antolatu duen ospakizun pribatuari uko eginez elkarretaratzeak egin dituzte aste honetan Bilboko Alde Zaharrean "multinazionalen jai gutxiago, jai herrikoi gehiago" lemapean.
"Euskal langile andreak. Antzinako erregimenetik kapitalismora" liburua aurkeztuko dute
2019-09-23 15:37 Kultura-aisialdia Alde ZaharraIpes-en eskutik Oihane Valero ikertzaileak idatzitako liburua aurkeztuko dute Zirika! herri gunean irailaren 27an, ostirala, goizeko 11:00etan.
Hamahiru urte preso egon ondoren aske geratu da Zigor Merodio
2019-09-20 09:48 Politika Alde ZaharraAtzo goizean Mont de Marsan espetxetik irten eta Frantziako poliziak Irunera eraman zuen, bertan senide eta lagunak zain zituen.
200 saltoki inguru Alde Zaharrean ospatuko den 'ganga merkatuan'
2019-09-17 15:36 Kultura-aisialdia Alde ZaharraIrailaren 19an, 20an eta 21ean bueltatuko da Bilboko Alde Zaharreko kaleetara ganga merkatuaren 30. edizioa, Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteak antolatua.
Anna Campbell Gune Askea ilegalki hustu dutela salatu dute
2019-09-12 09:33 Jendartea Alde ZaharraAstearte goizean Bilbo Zaharrean dagoen lokalaren sarraila aldatuta eta “jabearen morroi talde bat” barruan itxita aurkitu zuten bertako kideek. Okupazioagatik salaketarik ez dagoela gogorarazi dute eta jabearen “espekulatzaile” eta “mafioso” izaera seinalatu.
Gaur zabaldu ditu ateak berriz Bira Kultur Guneak
2019-09-06 11:16 Kultura-aisialdia Alde ZaharraMatxura baten ondorioz, hilabete eta erdi eman du itxita Alde Zaharreko Erronda kalean kokatuta dagoen Bira Kultur Guneak. Gaur zabaldu ditu berriz ateak.
Anna Campbell Gune Askea sortu dute Bilbon
2019-07-29 13:15 JendarteaSareetan zabaldu duten ohar baten bidez eman dute okupazioaren berri. Turistifikazioan oinarritzen den hiri ereduaren aurka erabaki dute lokala okupatzea. Anna Campbell, 2018an Sirian eraildako borrokalariaren izena jarri diote gune berriari.
Bilbo Zaharreko auzokideek elkarrekin erantzun diete eraso faxistei
2019-07-29 12:40 Politika Alde ZaharraJoan den astean Alde Zaharreko hainbat lekutan pintaketa faxistak agertu ziren. Herio-mehatxua, Espainiaren batasunaren aldeko mezuak eta independentisten aurkako leloak idatzi zituzten.
Margoketa faxistak egin dituzte gaur gauean Alde Zaharrean
2019-07-22 13:31 Politika Alde ZaharraAlde Zaharreko hainbat lekutan agertu dira pintaketa faxistak. Herio-mehatxua, Espainiaren batasunaren aldeko mezuak eta independentisten aurkako leloak idatzi dituzte. Pasa den astean, Bilboko Artxandan dagoen mural antifaxista ere erasotu zuten.
Elkarretaratzea Alde Zaharrean izandako eraso matxista salatzeko
2019-06-25 12:31 Jendartea Alde ZaharraAstelehen goizaldean emakume batek sexu erasoa jasan zuen Iturribide kalean. Gaur elkarretaratzea egingo dute bertan, auzoko talde feministak deituta. Ertzaintzak bi gizon atxiki ditu erasoarekin zerikusia dutelakoan.
Zorionak, Alde Zaharra!
2019-06-12 08:42 Jaiak Alde ZaharraZaharrean Berri Jai Batzordeak iragan den ekainaren 1ean ospatu zituen Alde Zaharreko lehenengo jaiak. Bideo honetan egunak utzitako uneak laburtu dituzte.
Doinua: hasiko al naiz, hasiko al naiz
»» Kosovoko mugatik