Euskal musika eta dantza Erriberako Merkatura helduko dira Aiko taldearen eskutik

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

Euskal musika eta dantza Erriberako Merkatura helduko dira Aiko taldearen eskutik

Gaur, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, merkatuko atarrian erromeria egingo dute; sarrera libre eta doakoa izango da. Hilero, ekainera bitartean, erromeria bana egitea aurreikusten dute.

Iritzi artikulu batengatik espetxeratze arriskuan dauden gazteei elkartasuna adierazteko eguna igandean

  Politika  Alde Zaharra

Iritzi artikulu batengatik espetxeratze arriskuan dauden gazteei elkartasuna adierazteko eguna igandean

Iritzi artikulu bat idazteagatik epe laburrean espetxeratzeko agindua jasoko duten lau bilbotarrei elkartasuna adierazteko, Elkartasun Eguna prestatu dute irailaren 18an, igandea, Alde Zaharrean.

Bi egunez Foru kaleko espaloia okupatuta egongo da

  Oharrak  Alde Zaharra

Bi egunez Foru kaleko espaloia okupatuta egongo da

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaur, irailak 25, eta bihar, irailak 26, Foru kalean aparkalekua eta espaloia okupatuak egongo dira, Areatza kaleko bidegurutzean.

Kukai Dantza Taldearen `Gela Jauziak´ ikuskizunak zabalduko du BLV - ART programa

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

Edizio honek zinea aire librean, performancea, antzerkia, auzoko erakusketa eta sorkuntza espazio berrietatik egiten diren Arty Walks bisita gidatuak eta musika zuzenean eskainiko ditu.

Covitek Martzana kaian jarritako plaka kenduko duela jakinarazi du Udalak

  Udal gaiak  Alde Zaharra

Covitek Martzana kaian jarritako plaka kenduko duela jakinarazi du Udalak

EAEko Terrorismoaren Biktimen Elkarteak igandean Martzana kaian Maria Luisa Sanchezen omenez jarritako plaka kenduko duela plazaratu du Udalak, berau jartzeko baimenik eskatu ez zutelako. Astelehenean egindako Udal Batzordean hartutako erabakia da hau.

Familia ijito baten mendez mendeko historia dakar ‘Ederlezi’ pastoralak Arriagara

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

Familia ijito baten mendez mendeko historia dakar ‘Ederlezi’ pastoralak Arriagara

Bizkaitik Zuberoara, mendeetan eta hainbat unetan, mirespena edo gorrotoa eragiten dituen familia ijitoaren historia kontatzen du ‘Ederlezi’ pastoralak. Euskal tradizio herrikoiak ondo ezagutzen dituen Mixel Etxekopar musikaria da proiektu horren bultzatzailea. Ikuskizuna Nicole Lougarotek zuzentzen du, eta Amaren Alabak taldeko kideek eta Zuberoako gazte talde zabalak interpretatzen dute.

`Gure Lurreko Merkatuak´ denboraldiko Bizkaiko produktuak eskainiko ditu Areatzako aterpeetan

  Jendartea  Alde Zaharra

`Gure Lurreko Merkatuak´ denboraldiko Bizkaiko produktuak eskainiko ditu Areatzako aterpeetan

Denboraldiko Bizkaiko produktuen merkatua larunbatero ospatuko da, irailaren 27tik aurrera. Bilboko Areatzako aterpeetan egingo da eta hogei bat ekoizlek parte hartuko dute.

‘Inperialismoa Ukrainan eta herri erresistentzia Donbassen’ hitzaldia Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia   Politika

‘Inperialismoa Ukrainan eta herri erresistentzia Donbassen’ hitzaldia Bilbon

Azken hilabeteotan Ukrainako egoerak bete ditu gure egunkarietako nazioarteko orriak. Milaka hildako sortu dituen gatazka honen inguruan, geopolitikaz eta demokraziaz aritu dira, putinetaz eta errusiarzaleetaz.... gutxi mintzatu dira, bestalde inperialismoaz edota honek sektore faxistekin duen loturaz.

Martxan da `Auzoa ezagutzen duzu?´ lehiaketa parte-hartzailea

  Jendartea  Alde Zaharra

Martxan da `Auzoa ezagutzen duzu?´ lehiaketa parte-hartzailea

Udalak, Aldauri Fundazioak eta Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako merkatarien elkarteak; inguru hori hobeto ezagutzeko martxan jarritako lehiaketa da.

‘Ederlezi Pastorala’ igandean Arriaga Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

‘Ederlezi Pastorala’ igandean Arriaga Antzokian

Pastoral hau 2013ko udan estreinatu zuten, Xiru festibalearen baitan. ‘Ederlezi Pastorala’ XVII eta XXI. mendeen artean Euskal Herrian bizi diren ama baten eta bere zazpi alaba ijitoen istorioa da.

Kale Dor Kayiko ijitoen elkarteak 25 urte bete ditu "gizarte zuzenagoarekin" amets egiten

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

Kale Dor Kayiko ijitoen elkarteak 25 urte bete ditu "gizarte zuzenagoarekin" amets egiten

Txurdinagan egoitza duen ijitoen kultur elkartea "oso harro eta pozik" dago bere 25. urteurrena dela eta. Larunbat honetan, irailak 27, egun osoko jaia antoldatu du Areatzan.

Athletic eta Eibar taldeko zaleen topaketa egongo da Someran larunbatean

  Jendartea  Alde Zaharra

Athletic eta Eibar taldeko zaleen topaketa egongo da Someran larunbatean

Larunbatean, irailak 27, Goienkaleko ostalari, auzotar eta merkatariek, Athletic Club eta Eibar futbol taldeko zaleei zuzendutako topaketa eta egitaraua prestatu dute.

Carmen Machi eta Javier Gutierrezek `Macbez´antzezlana eskainiko dute irailaren 25etik 27ra Arriagan

Carmen Machi eta Javier Gutierrezek `Macbez´antzezlana eskainiko dute irailaren 25etik 27ra Arriagan

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

Andres Limak zuzentzen du William Shakespeareren ‘Macbeth’ lanari buruz Juan Cavestanyk egin duen moldapena. Gizakiaren handinahia, kodizia eta bikotearen indarra dira antzezlanak lantzen dituen gaietako batzuk.

"Palestinak okupaturik jarraitzen du"

  Politika  Alde Zaharra

"Palestinak okupaturik jarraitzen du"

Israelgo kolonizazioaren aurrean, "boikota, desinbertsioa eta zigorrak" eskatzen dituen BDZ taldeak elkarretaratzea deitu du larunbat honetarako.

Covitek ETAKo biktima baten aldeko plaka bat jarri du Martzana kaian Udalaren baimenik gabe

  Politika  Alde Zaharra

Terrorismoaren biktimen taldeak (Covite) plaka bat jarri zuen atzo arratsaldean Marzana kaian, Maria Luisa Sanchezen omenez. Deia egunkarian irakurri daitekeenez, Covitek ez zuen ekintza hori egiteko Udalaren baimenik.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Oskar Matute: "Denon artean zehaztu behar dugu burujabetzarako euskal bidea"

  Politika  Alde Zaharra

"Herriek erabaki, Scotland Yes, Euskal Herriak Bai” lelopean elkarretaratzea egin zuen EH Bilduk atzo arratsaldean Areatzan. 100 lagun inguruk egin zuten bat hitzorduarekin eta bertan, Oskar Matutek azpimarratu zuen,  Eskoziako erreferendumak "nabarmen utzi duela, autodeterminazio eskubidea egingarria dela XXI. mendeko Europan".

Burrunbada, iritzia delitua ez dela aldarrikatzeko

  Politika  Alde Zaharra

Burrunbada, iritzia delitua ez dela aldarrikatzeko

Zaratatsua izan zen atzo iluntzean Zazpikaleak zeharkatu zituen protestaldia. Iritzi artikulu bat idazteagatik epe laburrean espetxeratzeko agindua jasoko duten lau auzotarrei elkartasuna adierazteko ekimena izan zen. Gaur manifestazio deitu du Oroimena Delitua Denean lantaldeak.

Akordeoi soinuak Erriberan

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

Akordeoi soinuak Erriberan

Amagoia Loroñok zuzentzen duen Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoak Auzoko Kontzertuak 2014 izenpean aurkeztuko du denboraldi berria Erriberako Merkatuan eskainiko duen kontzertuarekin.

Julen Orbea: "Hitzek kartzelara garamatzate"

  Politika  Alde Zaharra

Julen Orbea: "Hitzek kartzelara garamatzate"

"Inoren aurka eta askoren alde" idatzi zuten iritzi artikulua sei bilbotarrek 2012ko abuztuan. Ezagutu ez zuten arren, "oso maitatua" izan zen Maite Perez Alde Zaharreko auzokidea gogoan. Auzitegi Gorenak ez du tramitera onartu auziperatuen helegitea eta, hortaz, artikulua sinatu zuten seitik lau lagun espetxeratuak izan daitezke epe laburrean.

Iritzi artikulu bategatik espetxe arriskuan dauden lau bilbotarrengatik "alarma gorria"

  Politika  Alde Zaharra

Iritzi artikulu bategatik espetxe arriskuan dauden lau bilbotarrengatik "alarma gorria"

Auzitegi Gorenak ez du tramitera onartu auziperatuen errekurtsoa. Hortaz, laur bilbotar kartzelan sar daitezke epe laurrean urtebeteko espetxe zigorra betetzera. Hainbat hiritarrek osatutako babes taldeak iritzia ematea "ez dela delitua" defendatu du, eta kasu honen "kriminalizazioa" salatu du: "Adierazpen askatasunaren aurkako eraso larria da". Gaur agerraldi masiboa egitekoak dira.