Behin mugikorra bustita, zer egin
2021-02-15 11:19 JendarteaIle lehorgailuak edo arroza erabiltzea ez da ideia ona urperatutako gailu bat berreskuratzeko. Honatx uretara eroritako mugikorra berpizteko gida.
Parte-hartzaile
2021-02-15 09:47 IritziaGurean duguna ordezkaritzako demokrazia da, denok ondo dakizuen moduan. Lau urtetik behin paper zati bat hautetsontzi batean sartu eta legegintzaldian zehar gu ordezkatuko gaituzten politikariak aukeratzen ditugu. Teorian gure interesei erantzutea izango da hautetsien egitekoa eta beste inolako nahi eta interesen gainetik guretzako, gizartearentzako, onena denaren aldeko lana egingo dute. Lau urte horiek igarotzerakoan euren lanaren gaineko balorazioa emango diegu beste paper zati bat hautetsontzian berriro sartuz.
Emakume langilea asistentzia lanen zamatik askatu
2021-02-15 08:08 IritziaEgun bizi dugun egiturazko krisian, kapital metaketarako baldintzen jarraikortasuna kolokan dago. Sistema kapitalistaren erreprodukzio sozialerako beharrezkoak diren asistentzia lanetan ere, akumulazio ezintasun horren adierazpenak aurkitzen ditugu.
#BilbaoNegua2021 kulturako eta aisialdiko ekimena abian jarri du Bilboko Udalak
2021-02-12 11:05 Kultura-aisialdia Bilbo#BilbaoNegua2021 programak 30 hitzordu proposatuko ditu, musika, erakusketak, antzerkia edo zinema bezalako ekimenekin. Otsailaren 15etik 21era gauzatuko dira Bilboko auzo ezberdinetan.
Emakume palestinarren egoera ezagutzeko podcast tailer feminista antolatu du UNRWAk
2021-02-11 14:07 Kultura-aisialdia BilboPalestinako emakumeei buruzko podcast feminista sortu du Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentziak (UNRWA). Podcast Feminisita Tailerra izeneko formazioa da eta Virginia Enebral kazetariarekin batera burutuko da, otsailaren 11, 18 eta 25ean eta martxoaren 4an, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.
Euskaltzaindiak, Institut d’Estudis eta Real Academia Galegak eleaniztasuna aldarrikatu dute ondare erkide gisa
2021-02-11 12:39 Euskara BilboEuskaltzaindia, Institut d’Estudis Catalans eta Real Academia Galega erakundeek adierazpen bateratua argitaratu dute, euskarak, katalanak eta galizierak hezkuntzan eta gizarte-esparru guztietan izan behar duten presentzia indartua aldarrikatzeko.
Gelditu dezagun sarraskia
2021-02-11 10:00 IritziaIbon Elorrieta ilustratzailearen otsaileko ekarpena.
Bertsotan trebatzeko karta jolasak kaleratu ditu Bertsozale Elkarteak
2021-02-10 13:05 Kultura-aisialdia BilboBertsozale Elkarteak Lanku Kultur Zerbitzuarekin elkarlanean haurrek bat-batean egiteko karta jolasak atera ditu. Bertso eskoletan eta ikastetxeetan baliatzeko materiala da.
Udal Anbulantzien Zerbitzua kentzearen aurkako mobilizazioa egon da Bilboko udaletxearen aurrean
2021-02-10 12:27 Politika BilboLarrialdietako eta Erreskateko Udal Anbulantzien Zerbitzua (SAMUR) Bilboko udaletxearen aurrean mobilizatu da gaur goizean Udalaren Gobernu Batzordea bilkuraren bitartean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Amaia Arregi Segurtasun Saileko zinegotziak anbulantzien zerbitzuarekin amaitu nahi dutelako.
Basarrate auzoko familia bat bere etxetik kaleratzeko arriskuan dago
2021-02-10 10:52 Ekonomia-Lana BilboAlokairuan bizi den eta adin txikiko hiru seme-alaba dituen familia bat apirilean bere etxetik kaleratua izateko arriskuan dagoela salatu du Alde Zaharreko Etxebizitza Taldeak. Azaldu dutenez, kontratua sinatu eta 15 egunetara etxebizitza enbargo prozesu batean zegoela ohartu ziren.
Torturen kontrako manifestazioa deitu du Sortuk otsailaren 13an
2021-02-10 09:40 Politika BilboElkartaratzea deitu du Sortuk Torturen Aurkako egunean Itzuliko gara eta botako zaituztegu lelopean. Joxe Arregiren hilketaren 40. urteurrena dela eta, Arriaga plazatik abiatuko da manifestazioa otsailaren 13an arratsaldeko 18:00etan.
Pentsiodunek manifestazioa deitu dute otsailaren 13an
2021-02-09 19:09 Ekonomia-Lana BilboPentsiodunek mobiliziazioa deitu dute Moyua plazan otsailaren 13an eguerdiko 12:00etan. Mobilizazio honen bidez, eskatzen dute pentsio-sistemaren diru-sarrerak bermatzea, enplegu nahikoa eta kalitatezkoa sortzea eta Estatuak konprometitutako ekarpenen bidez, pentsio guztien nahikotasuna ziurtatzea.
Eremu gorrian dauden tabernak berriz zabaltzea onartu du Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak
2021-02-09 13:25 Ekonomia-Lana BilboEremu gorrian dauden herrietako taberna zein jatetxeak berriz zabaltzeko baimena ematea erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak, ostalaritzak aurkeztutako helegitearen ondorioz.
Eraginen kontzentrazioa burutu da autonomo faltsu baten lan egoera salatzeko
2021-02-09 12:46 Ekonomia-Lana BilboMahou-San Miguel enpresarentzat lan egiten zuen langilea autonomo faltsua den edo ez epaitu dute gaur Bilboko epaitegietan. Goizeko 10:00etan kontzentrazioa deitu du Eraginek Barroeta Aldamar kaleko 10. zenbakian, langileari babesa adierazteko.
Bizkaiko tabernariek kontzentrazioa egin dute Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean
2021-02-09 11:52 Ekonomia-Lana BilboOstalaritza aurrera lelopean kontzentrazioa burutu dute gaur goizean Bizkaiko hainbat herrietako tabernariek.
Ostalaritzaren itxierarengatik Eusko Jaurlaritzak ostalarien aldetik jasotako salaketaren ebazpena kaleratuko da gaur, eta presioa sartzera hurbildu dira hainbat herrietako tabernariak. "Lan egiteko eskubidea" dutela aldarrikatu dute.
Arnasa hartzeko momentua
2021-02-08 19:05 KirolakKopa eta FIBAko leihoak direla medio, ligan hiru asteko atsedena egongo da. “Beltzezko gizonek” arnasa hartu eta Gipuzkoa Basket, Betis eta Estudiantesen aurkako norgehiagoka garrantzitsuak prestatzeko baliatu beharko dute.
‘Euskal Alien Nazioa’ ihes-gela sortu du Euskararen Etxeak
2021-02-08 18:03 Kultura-aisialdia BilboEuskal Alien Nazioa izeneko ihes-gela jarri du martxan Euskararen Etxeak Interpretazio Zentroan. Parte-hartzaileek euskarari lotutako zientzia fikziozko misterioa askatu beharko dute gelatik atera ahal izateko.
Mahou-San Miguel enpresako langile bat autonomo faltsua den edo ez epaituko dute bihar Bilbon
2021-02-08 11:52 Ekonomia-Lana BilboMahou-San Miguel enpresarentzat lan egiten zuen langilea autonomo faltsua den edo ez epaituko dute bihar Bilboko epaitegietan. Goizeko 10:00etan kontzentrazioa deitu du Eraginek Barroeta Aldamar kaleko 10. zenbakian, langileari babesa adierazteko.
Pablo Haselen aldeko kontzentrazioa burutu dute Bilbon asteburuan
2021-02-08 10:55 Politika BilboEspainiako Koroa iraintzea eta terrorismoa goratzea leporatuta, Pablo Hasel rap abeslaria kartzelaratzea erabaki du Auzitegi Nazionalak. Adierazpen askatasunaren aurkako erasoa dela salatu dute Euskal Herriko zein estatuko hainbat eragilek. Bilbon Amnistia Garrasiak eta Bilbo-Antifaxistak deitutako kontzentrazioa egin zuten atzo, Eliptika plazan, abeslari kataluniarrari babesa eta elkartasuna adierazteko asmoz.
Duintasunaren aldeko martxa egin da asteburuan Bilbon
2021-02-08 10:53 Jendartea BilboDuela 7 urte hil zituzten pertsonen oroimenezko manifestua egin zen Moyua plazan pasa den larunbatean, otsailaren 6an, Espainiako hegoaldeko mugetan egiten diren itzulketak, itzulketa espresak eta giza eskubideen urraketa sistematikoak salatzeko helburuarekin.
Kaixo,
Zuzenketa txiki bat ordutegian. Mobilizazioa 12tan dela esan didate sindikatu deitzaileek
Eskerrik asko
»» Poza kaleko Simply supermerkatuaren egoera ...