Ekintza ugari ekainean eta uztailean Kabian

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Ekintza ugari ekainean eta uztailean Kabian

Aste honetan bertan, Kolonbiako gatazkaren inguruko hitzaldia egongo da Andres Arevaloren eskutik, ostegunean 19:30tan. Ostiralean, hilaren 12an, bisita gidatu-poteoa Bilboko historia ezagutzeko 18:30tan Etxebarrieta plazatik.

Cian Corcoran: "Gehien falta dudana belarra eta zelai berdeak dira. Hemen zementua baino ez dago"

 Deustualdea

Cian Corcoran: "Gehien falta dudana belarra eta zelai berdeak dira. Hemen zementua baino ez dago"

Euskaldunak oso jatorrak omen garela dio ikasle irlandarrak, “behin ezagututa”. Bere izena “Kin” dela esan digu baina idazterako orduan Cian letreiatu digu. Deustuko Unibertsitatean ari da, horrekin batera gaztelera ere ari da ikasten, baina urtea disfrutatzeko baliatu nahi du. Euskal Herriari  buruz asko dakiela erakutsi digu.

Euskararen Etxea zabalik uda osoan

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Uda laster helduko zaigu eta ziur mila plan pentsatzen ari zaretela jadanik: hondartzara joan lagunekin, igerilekura, barbakoak egin, egunpasa zoragarriak kostaldeko herriak bisitatzen, eta abar… Baina….errealitatea oso ezberdina da, Euskal Herrian bizi gara eta hemengo klima ez da gustatuko litzaigukena bezalakoa, eta tamalez, egun askotan eguraldi eskasa izaten dugu gure inguruan. Egun horietan plan askorik […]

Ehuntze egun jendetsua Deustun

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Hainbat lagun hurbildu ziren atzo, igandean, ekainak 7, Deustuko Sancho Azpeitia plazara (La Zona). Bertan, ekainaren 21eko Gure Esku Dago dinamikaren hitzordura begira, ohialak josten ibili ginen. 

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Puri-purian Ibarrekolandako jaiak

  Jaiak  Deustualdea

Puri-purian Ibarrekolandako jaiak

Auzoa festa giroan murgilduta dago joan den astetik. Gaur berpiztuko dira ostiralarekin bat. Umeentzako jolasak, lehiaketak, gastronomikoak, mozorroak edota musika ez dira faltako igandera bitartean.

Deustuarrak 1845eko dantza agerraldi bitxian

Erabiltzailearen aurpegia

Deustuarrak 1845eko dantza agerraldi bitxian

Ez dago zalantzarik. Dantzak leku nabarmena eduki zuen Lege Zaharreko euskal gizartean, oro har Europan eta are mundu osoan ere eduki zuen bezala. Deustuan ezaguna da herriko andreek Ofrenda Egunean dantzatzen zuten soka-dantza. Gaur mutilek 1845ean egindako dantzaldiaren berri dakargu.

Intxixu Ikastolako gurasoak: "Zerbait egiteko unea da, gurasook oso haserre gaude”

 Deustualdea

Intxixu Ikastolako gurasoak: "Zerbait egiteko unea da, gurasook oso haserre gaude”

Erakundeek agindutako ez dute bete, emandako hitza jan dute. 15 urteren ostean, Intxixu Ikastolak aterpea falta du eta San Inazioko Institutuak gimnasioa.

Gu guztion ispilua izatea asmo zuen pertsonaia

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Gu guztion ispilua izatea asmo zuen pertsonaia

Hau musika eta literatura gomendioak jaso behar dituen txokoa dela gogorarazi didate. Eta horri eusten saiatuko naiz, aurkezpen artikuluan egingo ez nuela esan banuen ere, are, nahiz eta ez dudan inoiz nahi izan nire burua halako lanetan kokatu.

'Fake Orgasm' filmaren proiekzioa eskainiko du PAREk Gazte Lokalean

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

PARE Deustuko Talde Feministak 'Zinemaldia 2015' antolatu du. Egitasmoaren baitako lehen filma maiatzaren 21ean proiektatu zuten, 80 egun, eta gaur, ekainak 4, izango da bigarren emanaldia Fake Orgasm lanarekin.

Koldo Izagirre: "Gizonezkoak zeinen gizonezkoak garen ez ginateke ohartuko inguruan emakumezkorik izango ez bagenu"

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Koldo Izagirre: "Gizonezkoak zeinen gizonezkoak garen ez ginateke ohartuko inguruan emakumezkorik izango ez bagenu"

Lorea Gernika nobela aurkeztu berri du Koldo Izagirre idazleak. Emakume nagusi da bat du protagonista, eta 53 narrazio laburretan pasarte ezberdinetan kokatzen du idazleak Lorea Gernika izeneko andrazkoa. Ironia, leku ezberdinetan kokatutako istorio laburrak, tokian tokiko hizkera eta berbak, pasarte bereziak zein lausoak. Idazleak berak, labur labur kontatu dizkigu nobela berriaren nondik norako batzuk, tartean Deustun gertatzen den istorioa.

Pintada eta graffitien katalogoa

 Deustualdea

Pintada eta graffitien katalogoa

Hormetan dagoen “ia dena” gustatzen zaie, edo beste era batera esateko, horma grisak, “bizitasun gabeak” ez dituzte gustuko. Pintadei buruzko lagun arteko eztabaidak animatu ditu Txerra Rodriguez eta Eider Palmou derioztarrak Bilboko pintada, graffiti eta hormairudiak argazki-album batean jasotzera.

Bertan behera geratu da Alex Zarrabeitiaren aurkako epaiketa

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Bertan behera geratu da Alex Zarrabeitiaren aurkako epaiketa

Alex Zarrabeitia Deustuko gaztea gaur epaituko zuten baina azkenean, 6 hilabeteko kartzela zigorra eskatu diote epailearekin akordio batera heldu delako, kartzelara sartzeko aukerarik gabe. Gauzak horrela, gaurko elkarretaratzea bertan behera geratu da.

Eraso homofoboa salatu du bikote batek Deustualdean

  Jendartea  Deustualdea

Eraso homofoboa salatu du bikote batek Deustualdean

Lesbiana bikote baten autoan zakil handi ezberdinak margotu dituzte ibilgailua bikotea bizi den etxe inguruan aparkatuta zegoela. Erasoa "ez dela kasualitatea" gaitzetsi dute eta salaketa publikoa egitea erabaki dute. Ertzaintzak 'gorroto delitutzat' hartu du ekintza. 

Gabriel Arestiren ondarea unibertsitatera eta kalera

  Kultura-aisialdia  Deustualdea

Gabriel Arestiren ondarea unibertsitatera eta kalera

Ziklo "berritzaile eta diziplinartekoa" antolatu dute DeustoBidek eta Gabriel Aresti kultura elkarteak une "ezin egokiagoan". Gaur emango diote hasiera zikloari hitzaldi musikatu batekin.

Aterpe eta gimnasio eske

 Deustualdea

Aterpe eta gimnasio eske

Intxixu Ikastola eta Levante plaza bitarteko bidean burututako hirugarren manifestazioan jolastokia estaltzeko eta gimnasioa eraikitzeko eskatu zuten ikastolako ume eta gurasoek. Bihar, ostirala, laugarren manifestazioa egitekoak dira.

4. pop pilulak

  Kultura-aisialdia  Deustualdea

4. pop pilulak

Pop-kultura ardatz duen euskarazko fanzinea da Pop Pilulak, gaur, maiatzak 21, laugarren alea kaleratuko du. Zenbaki berri horren aurkezpena Euskararen Etxean izango da 19:00etan, Xabier Montoia musikariaren kontzertu berezi batekin batera.

Lorea Gernika Deustun

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Lorea Gernika Deustun

Lorea Gernika, andrazko bat liburua aurkeztuko du Koldo Izagirre idazleak maiatzaren 27an Donostian. Liburuko pasarte bat Deustun jasotzen da, hauteskunde egun batez.

Gimnasioa eta patio estalia eskatzeko manifestazioa egin dute Intxixu Ikastolako ikasle eta gurasoek

 Deustualdea

Elkarretaratzeak eta bide mozketak alde batera utzi zituzten manifestazioa egiteko. Atzo arratsaldean Intxixu ikastolatik Levante plazaraino zabaldu zuten 'Nahikoa da! Patio estalia eta gimnasioa behar ditugu orain!' mezua ikasle eta gurasoek.

Deustun hasi da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa

  Kultura-aisialdia  Deustualdea

Deustun hasi da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa

Zortzi gaztek hartu dute parte Eskolarteko Txapelketaren lehenengo kanporaketan. Lehenego saioko irabazlea, eta finalerako zuzenean sailkatu den bertsolaria, Iker Garitagoitia izan da.

Harrera beroa jaso du Alex Akarregik Deustun

  Politika  Deustualdea

Harrera beroa jaso du Alex Akarregik Deustun

Mont de Marsaneko espetxetik irten zen atzo goizean Alex Akarregi. Biriatuko mugan senide eta lagunak zain zituen eta 11:00ak aldera iritsi zen Euskal Herrira. Arratsaldeko 20:00etan Deustura heldu zen eta bertan, senide, lagun eta auzokideak zain zituen. Musu eta besarkada artean eman zioten ongi-etorria.