Donbasen egondako brigadisten lekukotza-saioa

  Politika  Deustualdea

Donbasen egondako brigadisten lekukotza-saioa

Nazioarteko brigadetako kide euskaldun batek eta hiru madrildarrek Donbasetik bueltan euren testigantza eskainiko dute gaur, urriak 10, San Inazioko Kabia kultur elkartean 19:30ean.

Deustuko Izeki tabernak gaur du azken eguna

  Jendartea  Deustualdea

Deustuko Izeki tabernak gaur du azken eguna

Makro diskoteka bat zabaltzeko lizentzia eskaera herritar denen ahotan dagoenean, Deustun, ateak itxiko ditu gaur taberna txiki batek. Ramon y Cajal kalean 16 urtez zabalik egon den Izekik. Hainbat belaunaldiren topaleku: gosari, tertulia, dantzaldi, mozkor eta musuen testigu. Bertako arduradun Anderrek atseden hartzea erabaki du bihartik aurrera. Barraren atzean beste batzuk hartuko diote erreleboa.

3Dak: Deustun, Duintasuna eta Desobedientzia

  Iritzia  Deustualdea

Bidegabekeriak asko dira, badakigu. Egutegia elkartasun-eskaera eta salaketaz bete zaigu; ezin iritsi gabiltza, ezta? Gaurkoan, hala ere, ausartu eta zuen arreta Deustun jartzea nahi dut, bertako bi gazteri gertatutakoan.

"Behar bezala" birziklatzen ikasteko tailerra San Inazion

  Oharrak  Deustualdea

"Behar bezala" birziklatzen ikasteko tailerra San Inazion

Erosketak egiteko orduan, artikulurik iraunkorrenak eta karbono-aztarna gutxien uzten dutenak ezagutzeko tailerrak antolatu ditu Udalak. Zabor kopurua nola murriztu eta etxeko produktuak nola berrerabili ere irakatsiko dute. Gainera, tailerretan ‘edukiontzi adimentsua’ aurkeztuko dute.

Grebalariak Aske: "Larunbatekoa elkartasun askegunea izango da, ez herri harresia"

  Politika  Deustualdea

Grebalariak Aske: "Larunbatekoa elkartasun askegunea izango da, ez herri harresia"

Ohar baten bidez, Grebalariak Aske plataformak jakitera eman du, urriak 11, larunbata, Deustun egitekoa den 'Askegunea', elkartasuna helarazteko dela eta ondorioz, ez dela 'Herri Harresia' izango.

Jardueraz beteriko udazkena Euskararen Etxean

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

kartela_behinbetikoa

Dakizunez, urte hasieran obra egin genuen Euskararen Etxean eta horri esker bi areto berri gehitu dizkiogu eraikinari. Bi areto hauetan... Continue reading »

Carmelo Goienetxea, Athleticeko kapitain deustuarra (I)

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Carmelo Goienetxea, Athleticeko kapitain deustuarra (I)

Asko dira zaletuek gomutan gorde dituzten Athleticeko kapitain mitikoen izenak (Gainza, Iribar, Dani…). Izen eta izan handiko zerrenda horretan badago deustuar bat, Carmelo Goienetxea, Athleticeko azken amateurra eta SD Deustok euskal selekzioari eman dion futbolari bakarra.

Mikeldi dantza taldeak bihar egun osoko jaiarekin opatuko du 35.urtemuga

  Kultura-aisialdia  Deustualdea

Mikeldi dantza taldeak bihar egun osoko jaiarekin opatuko du 35.urtemuga

Deustuko ikastola du harrobi eta eliza, Done Petri, egoitza. Aurtean Mikeldi dantza taldeak 35 urte bete ditu. Apal eta xume, deustuarrekin ospatuko dute bihar urteurrena.

Pabellon 6: hiru urte eta eszena aurrera

  Kultura-aisialdia  Deustualdea

Pabellon 6: hiru urte eta eszena aurrera

Pabellon 6ek duela hiru urte ireki zituen bere ateak Deustuko Erriberan. Abuztuan ospakizun txiki bat egin zuten bazkideak eta hainbat ekoizpenetan parte hartu duten aktore, musikari eta teknikariekin, besteak beste. Parrila gainean erre zituzten jaki goxoak lagunen artean dastatu zituzten. “Oso ospakizun sinplea” izan zen.

Urriaren 11an Askegunea deitu du Grebalariak Aske plataformak

  Politika  Deustualdea

Euren burua espetxean entregatzeko hamar eguneko epea eman zien Bizkaiko Auzitegiak. Epe hori gaur, urriak 2, bukatu zaie Urtzi Martinez eta Jon Telletxeari.  Grebalariak Aske plataformak Albiako lorategietan egindako agerraldian argi utzi du, "ez direla espetxean aurkeztu, eta ez direla aurkeztuko".

Euskal dantzaren alde

  Kultura-aisialdia  Deustualdea

Euskal dantzaren alde

Gure taldea 1958an sortu zen folklorea zabaldu eta sustatzeko helburuarekin, eta arlo honetan hainbat eginkizun burutzen ditugu Deustuan egun ere: dantza ekitaldietan, taldekideok dantza tradizionalak plazaratzen ditugu, jaien inguruan; beste batzuetan, erromeriak egiten ditugu, ikuslea dantzari bihurtzeko asmotan.

Agustin de la Brena, arkitektoa: “Hiriak luze bizi dira, arkitekto, politikati eta hiritarrak gaindituz”

  Jendartea  Deustualdea

Agustin de la Brena, arkitektoa: “Hiriak luze bizi dira, arkitekto, politikati eta hiritarrak gaindituz”

Cara al sol abestia kantatzean ezpainak mugitzen zituen eskolara bueltatu zen bere lehen lanetako bat egitera. Arangoitiko Irakasle Eskolako fatxada berritzera, alegia. Ordutik 30 urte eman ditu arkitekto zereginetan IMB estudioko bere bazkide Eduardo Mugica eta Gloria Iriarterekin batera. 

Gertaera tragikoek barregurea sortarazten dutenean

  Kultura-aisialdia  Deustualdea

Gertaera tragikoek barregurea sortarazten dutenean

Bueltan da berriz ere, Pabellon 6ko laborategian sortutako antzezlana: Cabaret Chihuahaua. Iazko Aste Nagusian estreinatu eta arrez gero izandako entzute onaren ondorioz, bigarren denboraldia aurkeztu da aurtengo abuztuan. Oraingo honetan ere, kabaret lotsagabe eta dibertigarri honen arrakasta berriro errepikatzen dela ikusita, hainbat astetan sarrera guztiak agortu ostean, urrian ere Cabaret Chihuahua ikusgai egongo da, Deustuko Erriberan kokatutako aretoan, bai eta udazkenean biran ibiliko den beste antzoki batzuetan.

Itsasadarrak Deustuko Kanalarekin bat egiten duen lotura zabaldu zen unea

 Deustualdea

Itsasadarrak Deustuko Kanalarekin bat egiten duen lotura zabaldu zen unea

Airetik ateratako irudien bitartez Deustun obra zibilak izan duen garapena ezagut daiteke. Aurrez aurre duzuna 1967. urtekoa da.

Koldo D. Bizkarguenaga, ikerlaria: “Gazteak sarean territorio libre propioak sortzeko gai dira”

  Jendartea  Deustualdea

Koldo D. Bizkarguenaga, ikerlaria: “Gazteak sarean territorio libre propioak sortzeko gai dira”

Tesia aurkeztutakoan proposatu genion Prest! aldizkarirako elkarrizketa. Facebook bidez egingo genuela adostu, eta horrela egin dugu, eta orriotara ekarri.

Ingrid Lopez: “Ez naiz inoiz kanpotarra sentitu hemen”

  Jendartea  Deustualdea

Ingrid Lopez: “Ez naiz inoiz kanpotarra sentitu hemen”

Kolonbiarra da Ingrid Lopez. 2008an etorri zen gurera bere herrian lanik ez zuelako. Hemen pertsona nagusi bat zaintzeko kontratua eskaini zioten eta ez zuen birritan pentsatu. Ingeniaria da eta orain langabezian dago. Elkarrizketa euskara hutsez egin dugu.

Abian da pintxo-ibilbidea Deustun

 Deustualdea

Abian da pintxo-ibilbidea Deustun

Iaz baino bi taberna gehiago animatu dira aurtengo pintxo erakustaldian parte hartzera. Guztira, 22 tabernek pintxo bana aurkeztuko dute lehiaketara eta publikoa izango da, bere botoarekin, onena hautatuko duena.

Donbaseko erresistentziaren inguruko argazki erakusketa Kabia Kultur Elkartean

  Kultura-aisialdia  Deustualdea

Donbaseko erresistentziaren inguruko argazki erakusketa Kabia Kultur Elkartean

San Inazioko Orixe kaleko 48. zenbakian dagoen Kabia Kultur Elkartean, Donbaseko erresistentzia antifaxistaren argazki erakusketa ikusgai dago atzotik.

50 urte beranduago, Debako Euskal Jaian parte hartuko du Bihotz Alaik irailaren 27an

Erabiltzailearen aurpegia

50 urte beranduago, Debako Euskal Jaian parte hartuko du Bihotz Alaik irailaren 27an

1964 eta 1965 urteetan, Franco diktadorearen zentsura gogorra gainditu ostean, Oargi elkarteak Euskal Jaiak antolatu zituen Gipuzkoako Deba herrian. Euskal Herri osotik joandako 22 dantza talde ta 50000 lagun elkartu ziren hartan, oraindik herrian gogoratzen delarik. Hara goaz 50 urte beranduago, nola ez, euskara ta euskal kultura bultzatzen jarraitzeko.

Gizon bat atxilotu dute bi emakumeri eraso egiteagatik

 Deustualdea

Gizon bat atxilotu dute bi emakumeri eraso egiteagatik

Goizaldean atxilotu dute 37 urteko gizona San Inazio auzoko Levante plazan. Bi emakumeri arma batekin heriotz mehatxuak egitea leporatzen dio Ertzaintzak.