Arnasestuka ibiltzea, arnasgune

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Urtebete igaro da 2017ko urrian Deustuko Gazte Topaketak antolatu genituenetik, gazteriaren gabeziak identifikatu eta alternatiba praktikoak eraikitzea helburu zutenak. Orduan, berehala mahaigaineratu genuen gazteon aisialdi eredua, drogen eta teknologien menpekotasunetik haratago, aukerak egon behar zirelako gazteok elkarrekin denbora libreaz gozatzeko. Kirola egiteko lagun-taldea eta espazioa falta zirela antzeman genuen eta, gaur egun, Deustu Kirolak bihurtu dena finkatzen hasi ginen bertan. 

»» Ikusi argazki guztiak (4)

"Erromeriak dantzariz betetzeko asmoa dugu"

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

"Erromeriak dantzariz betetzeko asmoa dugu"

Dantza talde “xumea” da Mikeldi, 20 eta 38 urte bitarteko dozena bat gaztek osatzen dutena. Astelehenero elkartzen dira Done Petri elizako lokaletan entseatzeko.

'Parek 10', azaroko egitaraua

  Jendartea  Deustualdea

'Parek 10', azaroko egitaraua

Hamarkada osoa bete du eta ospakizunetan bete-betean murgilduta dago Pare Deustuko gazte talde feminista.

Ainhoa Arregi Saratxo: “Euskararen estandarizazioa ia denbora errekorrean egin da”

  Euskara  Deustualdea

Ainhoa Arregi Saratxo: “Euskararen estandarizazioa ia denbora errekorrean egin da”

Ainhoa Arregi Euskal Filologian lizentziaduna da eta 1993tik UZEIko lexikografia saileko kidea. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuko lantaldean dabil eta lexikografia arloan aritzen da batez ere. Uztailaren 20an euskaltzain urgazle izendatu zuten bere jardunaren aitortza gisa.

 

'Sartu gurekin teknologiaren ur handitan' ikastaroaren saio berria

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

'Sartu gurekin teknologiaren ur handitan' ikastaroaren saio berria

Azkue Fundazioak Talaios Kooperatibarekin elkarlanean, teknologiarekin lotutako ikastaroak antolatu ditu Sartu gurekin teknologiaren ur handitan lelopean.

Euskaraldiarekin bat egin dute Euskararen Etxeko kideek

  Euskara  Deustualdea

Euskararen Etxean lan egiten duten elkarteek Euskaraldiaren aldeko agerraldia egin dute gaur goizean Agoitz plazan. "Euskaraldiari babesa eskaini eta euskal hiztunen aktibazioan eragiteko gure konpromisoa agertu nahi dugu gaur hemenadierazi dute elkarteek.

60 urte eragiten

  Kultura-aisialdia  Deustualdea

60 urte eragiten

Deustuko Bihotz Alai folklore taldea sei hamarkada betetzera iritsi da. Belaunaldi ezberdinetako kideek dantzan, noski, ospatuko dute urteurrena larunbatean. Deustuarrei parte hartzeko deia egin diete.

Plastikoari uko

  Jendartea  Deustualdea

Plastikoari uko

Plastikozko poltsen erabilera murrizteko kanpaina abiaraziko dute Ainhoa eta Josuk. Udalaren diru laguntza izango dute horretarako, Balioak Martxan lehiaketaren saria irabazi baitzuten.

'Tretatxu, lapurren gobernadorea' XVIII. mendeko euskal bidelapurraren bizitza

  Kultura-aisialdia  Deustualdea

'Tretatxu, lapurren gobernadorea'  XVIII. mendeko euskal bidelapurraren bizitza

Hektor Ortega historiagile bilbotarraren azken lana da hau. Aurkezpen ekitaldia euskaraz izango da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, ostegunean 19:30ean, sarrera librearekin aretoko leku guztiak bete arte.

Har(r)emanak

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Har(r)emanak

Aurpegi serioa zekarren autobus gidariak; neurea ere ez zen oso alaia.

Deustuko bertso-plaza, orain dela ehun urte

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Deustuko bertso-saio pare bat dakargu gaurkoan historiaren zokondo honetara. Gurean azken urteotan hartu du indarra bertsozaletasunak, jaietako saioak edo Elorri bertso eskolak erakutsi duten bezala. Baina izatez, aspaldiko kontua da.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Erribera harrera auzoak migratzaileentzako material bilketa egingo du

  Jendartea  Deustualdea

Erribera harrera auzoak migratzaileentzako material bilketa egingo du

Gaur hitzaldia egingo dute Erriberan hartu dituzten pertsonen egoera azaldu eta migrazioaren inguruan solazteko. Asteazkenean garbitasun pertsonalerako produktuen bilketa egingo dute.

Zuhaitz bat jausi da Lehendakari Agirre etorbidean

  Oharrak  Deustualdea

Zuhaitz bat jausi da Lehendakari Agirre etorbidean

Zazpi metrotik gora zituen arbola bat-batean erori da eta zeharka geratu da Lehendakari Etorbidean. Ez du kalterik eragin oinezko zein ibilgailuetan, baina trafikoa ordu betez moztuta egon da San Inazioko noranzkoan.

'Pare 10 urtez' dokumentala

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Pare Deustuko Gazte Talde Feministak 10 urte bete ditu aurten. Hori dela eta, dokumental honetan taldetik igaro diren zein egun taldeko partaide garen emakumeon ahotsak batuz hamarkada oso baten ibilbidea laburbildu dugu.

Txorierri garagardoa ezagutuz eta dastatuz

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Txorierri garagardoa ezagutuz eta dastatuz

Azken lau urteotan lantoki bilakatu duen pabiloian egin dugu hitzordua Kepa Gallastegirekin. San Inazioko auzokideak, Pedro Mari Alzolak eta Felix Losadak osatzen dute Txorierri garagardoak. Sondikan dago TxG, autobusen, tailerren eta bestelako lanak egiten dituzten pabilioien artean, Berreteaga poligonoan.

Erribera uharte bilakatu dute

  Jendartea  Deustualdea

"Zorrotzaurreko uhartea" inauguratzeko ekitaldia egin du Bilboko Udalak. Bitartean, Erribera eta Deustuko bizilagunek elkarretaratzea egin dute "Hau ez da Manhattan, Erribera bizirik!" lemapean.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Onena

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Onena

Hitz gutxitan esateko, kirol arloan, “orain arteko denboraldirik onena” izan da Deustu Arraun Taldearentzat 2018a. Pozik eta harro dago Aitor Mojas teknikaria. Bai mutilek bai neskek, nork bere ligan –KAE1 Ligan mutilek, ETE Ligan neskek– hirugarren egin dute.

Aitzol Saratxaga, zinemagilea: "Euskal zinema egiten ari gara eta hori oso handia da"

  Kultura-aisialdia  Deustualdea

Aitzol Saratxaga, zinemagilea: "Euskal zinema egiten ari gara eta hori oso handia da"

23 urte eta zinemagintzan ibilbide luzea dauka Aitzol Saratxagak. Ziren laburmetraiarekin Bilboko FANT zinemaldi fantastikoan euskarazko lanik onenaren saria jaso zuen maiatzean. Azken aldi honetan Basoan laburmetraia amaitzen ari da. Hainbat soinu banda ere konposatu ditu, La Higuera de los Bastardos eta Un mañana mejor filmetakoak kasu.

"Zorrotzaurreko" uhartea inauguratuko dute

  Jendartea  Deustualdea

"Zorrotzaurreko" uhartea inauguratuko dute

Erriberako zubipean urik ez badabil ere, gaur egingo dute uhartearen irekiera ekitaldia. Eguerdiko 13:00ean izango da eta auzokideak 12:30ean elkartuko dira urbanizazio proiektuari desadostasuna erakutsi eta Erribera izena aldarrikatzeko.

Iñigo Cabacasen heriotzaren epaiketaren atarian mobilizazioak egingo dituzte

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Iñigo Cabacasen heriotzaren epaiketaren atarian mobilizazioak egingo dituzte

Urriaren 15ean hasiko da Iñigo Cabacasen heriotzaren auziko sei ertzainen kontrako epaiketa. Gaubela deitu dute bezperarako, eta egunean bertan goiz osoko elkarretaratzea egingo dute.