Kontzentrazioa egingo dute bihar azken eraso matxista salatzeko
2019-11-26 11:35 Jendartea DeustualdeaSan Inazioko Bilobak Talde Feministak eta Pare Deustuko Gazte Talde Feministak kontzentrazioa deitu dute bihar Ibarrekolanda plazan arratsaldeko 19:30ean Deustun egondako azken sexu erasoa salatzeko.
Beraiei eskua ez, guri egurra bai
2019-11-15 09:00 IritziaDBHra atzera bidaia arin bat eginez gero, gogoratuko dugu lurrikarek bazituztela bi puntu nagusi: bata epizentroa, lurrazaleko puntua, eta uhin sismikoen hondamendia gehien sufrituko dituen lur-eremua; eta bestea hipozentroa, hondamendi guztiaren erantzule den uhin sismikoa sortuko den lurrazpiko puntua.
Erretzaileari
2019-11-14 09:00 IritziaErretzaile agurgarri hori,
Hau ez da paternalismo ariketa bat, ez bainator esatera erretzeari utzi behar diozunik, ez eta zure bizitzarekin nahi duzuna egiteko eskubide osoa ez duzula. Hau eskaera gutun bat da, kontzertuetan, antzokian, tabernetan, gaztetxeetan, … ez erretzeko eskaera formal bat.
X.
2019-11-12 09:59 Iritzia
PSOEk piztia esnatu zuenekoa
2019-11-11 13:31 IritziaEuskal Herriko alderdi subiranistek ordezkaritza handiagoa lortu duten arren, eskuin muturreko Vox alderdiak bikoiztu egin ditu apirileko emaitzak, hirugarren indarra bilakatuz.
Estibalitz Gereño, Deustuko Ikastolaren sortzailea eta lehen andereñoa zendu da
2019-11-08 13:38 Kultura-aisialdia Deustualdea1963. urtean 13 neska-mutil hasi ziren Agirre Lehendakariaren kaleko Azaola-Gereñotarren etxebizitzan eskolak jasotzen, Elixabete Lopez de Gereño andereño zutela. Hurrengo ikasturtean, 1964-1965ean, Estibalitz ahizpak lagundu zion klaseak ematen eta lekukoa hartu zion Deustuko Ikastolaren eraketa prozesuan.
Deustuko hirugarren Elkartasun Eguna egingo dute asteburuan
2019-11-08 10:50 Politika DeustualdeaHirugarren urtez jarraian antolatu dute deustuarrek Elkartasun Eguna. Aurtengoa, izan ere, berrikuntzaz beterik dator. Egun bakarreko egitaraua antolatu beharrean, ekintza ugari antolatu dituzte ostiral zein larunbatean.
‘Banbupean’, xerpen mundura jauzia
2019-11-07 17:48 Kultura-aisialdia DeustualdeaHiru urteko tartean bi aldiz egon da Nepalgo Pakhumba xerpa herrixkan Galder Unzalu deustuarra. Bertan ikusitakotik, entzundakotik eta bizitakotik abiatuta, zortzi ipuinez osatutako liburua argitaratu du, Banbupean. Javier Idirin arangoitiarrak ilustratu eta Almudena Canetek maketatu dute lana.
Berbaizu, erronka berriak buruan
2019-11-06 15:00 EuskaraHamarkada berrian jarria du fokua Berbaizu Euskara Elkarteak. Neguan abiatu zuten gogoeta prozesuarekin lotutako jardunaldia egin zuten irailaren 28an. Lagun andana batu ziren Bidarte Udaltegian eta, bildutako ideia meta dela-eta, hitzordu berria iragarriko dute laster.
Jose Luis Garcia: "Hemen ez digu inork laguntzen, are gehiago, trabak jartzeko aukera badute, egiten dute"
2019-11-06 09:32 Kirolak DeustualdeaJose Luisek (San Inazio, 1952) 47 urte daramatza atletismo entrenatzaile lanetan. Hastapenetan San Inazioko kiroldegiko pista mitikoan ibili zen, baina haren desagerpenarekin Zorrotzara lekualdatu behar izan zuen. Lehengo atleten dedikazioa handiagoa zela uste badu ere, gustura ibiltzen da oraindik. Badu kritika gogor bat, ordea: instituzioen lana.
Deustuko bigarren Trikijaialdia izan dugu jada!
2019-11-05 15:00 Kultura-aisialdia DeustualdeaGoizean goiz ekin genion muntaketari, lan banaketari eta lehenengo trikitilari eta pandero-jotzaileen harrerari. 11:30ean hasi zen trikipoteoa; dantza eta kantu artean deustuarron telefonoak sutan: “Nondik zabiltzate?”, “Berandutu naiz, banoa!”. 14:00etarako Done Petrin ehun lagunetik gora bildu ginen trikitilari, pandero jotzaile, dantzari eta parrandazale artean.
Arrakala, Deustuko etxe aberatsenen eta txiroenen artean
2019-11-05 09:28 Ekonomia-Lana DeustualdeaEstatistikako Institutu Nazionalak (EIN) estatu osoko udalerri guztietako errenta datuak argitaratu berri ditu, kalez kale. Deustun, aldeak nabariak dira bai auzoen artean eta baita familia-etxeen artean ere.
Haize boladek eta euriteek hainbat kalte eragin dituzte asteburuan Euskal Herri osoan
2019-11-04 11:42 Jendartea DeustualdeaArazo ugari eragin ditu asteburuan Euskal Herri osora heldu den Amelie izeneko ekaitzak. Arazo gehienak igande goizaldean gertatu dira.
Berbaizu Euskara Elkartea logo berri bila dabil
2019-10-30 16:55 Euskara DeustualdeaDeustualdeko Euskara Elkarteak logo berria aukeratzeko lehiaketa martxan jarri du. Lanak aurkezteko epea azaroaren 22an amaituko da eta irabazleak 100€ko saria jasoko du. Lehiaketaren oinarriak webgunean eskegi dituzte.
Orain Presoak dinamikaren aurkezpena egin dute Deustun
2019-10-30 10:51 Politika Deustualdea120 deustuarren babesean aurkeztu du Deustuko Orain Presoak dinamikak aurtengo adierazpena. Agerraldian azaldu bezala, mobilizazioa egingo dute abenduaren 13an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan.
Aitana: txarra kanpora!
2019-10-29 00:14 IritziaLarunbatean Operación Triunfotik ateratako Aitanak Bilbao Arena dantzan jarri zuen.
“Bilbao Bizkaia D-week” Bilboko Bizilaben!
2019-10-28 16:26 Kultura-aisialdiaDiseinu astearekin bat eginez, azaroaren 15ean, ostirala, 18:00-20:00, “Argien marrazkilari”, lightpainting tailerra egingo da. Argazki-kamera eta argiaren bidez marrazki ikusgarriak egiteko tailerra.
Bestelako Done Petri plaza bat aldarrikatu dute ehunka deustuarrek
2019-10-28 13:34 Jendartea DeustualdeaDone Petri plazaren etorkizunaz erabaki nahi dutela exijitu dute ehunka lagunek Deustun.
Deustuko Bordatxo Jatetxeak irabazi du 2019ko Bai Euskarari saria
2019-10-25 12:07 Euskara DeustualdeaDonostiko Miramar Jauregian saritu du aurten Bai Euskarari Elkarteak Deustuko Bordatxo Jatetxea, euskaraz lan egin eta euskaraz bizi nahi dutenentzat erreferente bilakatzeagatik.
bada Deustu baino... SanFran itxura du!
»» Kale-zurrutean ari ziren 93 pertsona ...