Inguma datu-basearen 25. urteurreneko ekitaldia Bilborocken

uriola.eus urr 20, 17:12 Bilbo Zaharra

INGUMA datu-baseak 25. urte betetzen ditu eta urteurreneko ekitaldia antolatu du azaroaren 5ean 18:30ean Bilborocken.

INGUMA datu-baseak 1968tik unibertsitate-mailako zientzia- eta jakintza-arloetan euskaraz ahoz eta idatziz sortu diren lanen oinarrizko informazioa biltzen du: nork, zer eta noiz argitaratu duen. Komunitate zientifiko-intelektualaren euskarazko ekoizpena bildu, aztertu eta zabaltzea du xede: euskarazko jakintza eta ikerketa-lanak dokumentatu eta eskuragarri jartzea; euskal komunitate zientifikoari ikusgarritasuna emateko eta euskarazko ikerketa zabaltzeko baliabide bat eskaintzea, eta, euskal hiztunen artean ezagutza sustatuz eta euskarazko jakintza-sarea indartuz, goi-mailako euskara teknikoa eta akademikoaren prestigioa eta ikusgarritasuna areagotzea.

Ekoizpen zientifikoa euskaraz sortzearen balioa aldarrikatzen du eta esparru akademikoan aintzakotzat hartua izateko lan egiten du. 

Intxixu HLHIko patio berdea eraldatzen: 47.000 euroko inbertsioa jolas inklusibo eta hezitzaileetan
PREST!

Erabiltzailearen aurpegia Prest! aldizkaria urr 13 Deustualdea

Proiektuaren bidez, 2 eta 8 urte bitarteko haurrentzat pentsatutako jolas-elementu berriak instalatuko dira.