San Ignazioko Haurreskolak, handitzearen ostean, 34 plaza berri eskainiko ditu

  Hezkuntza  Deustualdea

San Ignazioko Haurreskolak, handitzearen ostean, 34 plaza berri eskainiko ditu

Handitze-lanei esker, haurreskolak 426,10 m2 gehiago ditu, eta aurrerantzean, guztira, 97 ume hartu ahal izango ditu. Orain arte baino 34 ume gehiago. 

Erasmus saria eta bere “inpaktua” Botikazarren

  Hezkuntza  Deustualdea

Erasmus saria eta bere “inpaktua” Botikazarren

Erasmus programak 30 urte bete dituen urtean, aurten alegia, eskuratu du Botikazar BHI ikastetxeak Erasmus Sari Nazionala. Pozarren agertu dira ikastetxeko ordezkariak, besteak beste, atzerrian ikasitakoa Deustura ekarri eta bertan ezartzeko aukera izan dutelako. Eta, bai, jakintza eta egiteko modu berriek “inpaktua” izan dute. 

Aniztasunetik elkarlanera, estigma eta aurreiritzien aurka

  Hezkuntza  Bilbo

Miribilla eskolako lagunek 11 Kolore elkartearen erronka onartu dute. Arrazakeria gaitzetsi eta aniztasuna goraipatzen duen abesti bat ikasi dute, euskaraz, ezberdinen artean. Prestaketak luze jo du, baina ilusioa eta elkarlana sortzeko balio izan du. Bideo batean jaso dute egindako bidea. 

Miribillako eskola ezagutarazteko dokumentala

  Hezkuntza  Bilbo

Miribillako eskola ezagutarazteko dokumentala

Miribillako ikastetxeko gurasoek, 11 Kolore elkartearen eta Bideografik enpresaren laguntzarekin, eskolaren egunerokoa ezagutzera ematen duen dokumental bat ekoitzi dute. Lan honekin auzoko eskolan herrialde desberdinetako ikasleekin nola lan egiten duten erakustea dute helburu.

Kalitatezko hezkuntza baten alde, irakaskuntzaren greba

  Hezkuntza  Bilbo

Kalitatezko hezkuntza baten alde, irakaskuntzaren greba

Kalitatezko hezkuntza baten alde, unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoaren laugarren greba eguna da gaur. Garbitzaileen, sukaldarien, haurreskolen eta heziketa bereziko langileen ostean, irakaskuntzaren txanda heldu da gaur. Abenduaren 12an denak batera azken greba eguna egingo dute.

Sexua, generoa eta orientazio sexuala

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Sexua, generoa eta orientazio sexuala. Gaurko atalean honek zer diren eta bata besteengandik desberdintzen ikasiko dugu.

Hezkuntza publikoan aldaketak eskatzeko aldarrikapen jaia antolatu dute ostiralean Atxurin

  Hezkuntza  Bilbo

Hezkuntza publikoan aldaketak eskatzeko aldarrikapen jaia antolatu dute ostiralean Atxurin

Lan baldintzak hobetzeko eta institutu berri baten beharra azpimarratzeko ostiral honetan, azaroak 3, hainbat jarduera antolatu dituzte Atxuriko Garcia Rivero eskolan eta Campuzano institutuan. 

Bost greba egun EAEko hezkuntza publikoan

  Hezkuntza  Bilbo

Bost greba egun EAEko hezkuntza publikoan

Unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoak bost greba egun egingo ditu. Haurreskolek, garbitzaileek eta sukaldariek, heziketa bereziko langileek, irakaskuntzak eta azkenik, kolektibo guztiak batera, greba egunak egingo dituzte.

Indautxuko eskolaren mendeurrena

  Hezkuntza  Bilbo

Indautxuko eskolaren mendeurrena

Indautxuko eskolak ehun urte beteko ditu ikasturte honetan, eta urteurrena ospatzeko, hainbat ekintza prestatuko dituzte urte osoan zehar.

Ingeniaritzako "ikasle eredua" salatzeko kanpainia abiatu du SUAk

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Ingenieritza ikasleen "errealitate gordina" bistaratzeko helburuarekin Ez amaitu eguna erreta, PIZTU SUA! dinamika abiatu du SUAk. Horretarako, bideo bat zabaldu du sare sozialen bitartez.

Intxixu ikastolak 40 urte bete ditu

  Hezkuntza  Deustualdea

Intxixu ikastolak 40 urte bete ditu

40 urte pasa dira Intxixu ikastola sortu zela, bai, 40 urte, guraso 'zoro' batzuk euren seme-alabak hazteko San Inazio auzoan euskara aukeratu zutenetik.

Ingelesez mintzapraktika irakasle amerikarrarekin

  Hezkuntza  Begoñaldea

Ingelesez mintzapraktika irakasle amerikarrarekin

Nicholas Rando Binghamton herrikoa da, New York estatukoa (AEB). Aurreko ikasturtean Zurbaranbarri Eskolan ahozkotasuna lantzen jardun zuen ingeles klaseetan, irakasle laguntzaile gisa. Hainbat gurasoren arabera, Nicholasen saioak izan ziren ikasturteko jarduerarik onenak.   

Luis Briñas ikastetxearen aldeko ebazpena onartu da

  Hezkuntza  Santutxu

Luis Briñas ikastetxearen aldeko ebazpena onartu da

Santutxuko Luis Briñas ikastetxeko kirol-pistan aldagelak eta komunak gehitu diezazkiola eskatuko dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari.

Gazteentzako lehenengo ikerketa-zentroa

  Hezkuntza  Bilbo

Gazteentzako lehenengo ikerketa-zentroa

Elhuyar Fundazioaren plan esperimental honek Euskadin gazteentzat izango den lehenengo ikerketa-zentroa Bilbon sortzea du helburu. Ikerketa-zentroa Bidarte eraikinean kokatuko da, Deustuko Barrutiko udaltegian.

Bilbaoeszenaren ikastaroetako izen emate epea zabalik

  Hezkuntza  Bilbo

Bilbaoeszenaren ikastaroetako izen emate epea zabalik

Interesatuta dauden pertsonek irailaren 18tik 30era arte egin ahal izango dute aurre-inskripzioa, udal webgunearen bitartez. Helburu nagusiak antzerkia sutatzea, prestakuntza eskaintzea eta antzerkiko tekniketan ondo prestatuta egongo den zaletu sarea sortzea dira.