'Haurgune' eta 'Kidegune' aisia-programetan izena emateko azken eguna gaur
2017-09-13 11:32 Hezkuntza BilboGaur arte egin ahal izango da behin-behineko izen-ematea programa bietan. Programetako jarduerak Begoñako, Iralako, Otxarkoagako, Deustuko, Zorrotzako eta Castañosko udaltegietan eta Zazpikaleetako lokal batean egingo dira. Helburua da lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko aukera ematea familiei, seme-alabek ondo pasatzen duten bitartean.
Orain arteko eskaintzaren bi halako izango du aurrerantzean Zamakolako Haurreskolak
2017-09-11 13:03 Hezkuntza AbusuHanditu den eraikin berrituak 1.200 metrotik gora ditu eta aurrerantzean 21 plazaren ordez 42 plaza eskainiko ditu. Zerbitzu gehiago ere izango ditu orain: sukaldea, jantokia, jolasleku estalia eta kanpoko jolaslekua.
Sanchez Marcos haurreskola berria inauguratu dute
2017-09-08 13:10 Hezkuntza Abando - IndautxuHaurreskola berriak 6. barrutian 42 plaza berri gehiago eskainiko ditu Haur Hezkuntzan. Instalazio berriak 400 metro karratutik gora ditu eta Juan M. Sanchez Marcos HLHI eraikinaren ondoan dago. 2017/2018 ikasturtean Bilboko eskaintza, guztira, 628 plazakoa izango da.
Luis Briñas-Santutxu Aterpe batzordea: “Erlojuaren kontra ari gara”
2017-07-28 13:14 Hezkuntza SantutxuHaserre eta amorratuta agertu dira berriz ere Luis Briñas-Santutxu Aterpe batzordeko lagunak ikastetxean eraikitzen ari diren kirolgune estalian komunak ezartzeko eskakizunari entzungor egin diolako Hezkuntza Sailak.
Formula Student Bizkaia taldeko monoplazak 4 sari irabazi ditu Silverestoneko txapelketan
2017-07-26 08:36 Hezkuntza BilboBilboko Ingenieritza Eskolako ikasleek garatutako Formula 1 ibilgailuak business case-eko lehenengo saria eskuratu du, bigarren saria azelerazioan, 5. saria diseinuan, ibilgailu elektriko onena izateagatik lortutako sariaz gain. Ibilgailuak 19. tokia eskuratu zuen asteburuko lasterketan, orain arte lortutako marka onena.
Bilboko Ingenieritza Eskolako ikasleek garatutako monoplaza Silverstonen lehiatuko da
2017-07-17 08:42 Hezkuntza BilboBilboko Ingenieritza Eskolako ikasleek diseinatutako eta garatutako ibilgailuak 80 KW-ko motor elektriko bikoitza du eta azeleratzean 0tik 100ra pasa daiteke 4 segundotan. Erresuma Batuan lehiatuko dira uztailaren 20tik 23ra, 24 herrialdetako 118 talderekin.
Bilboko haurreskolen kopurua handitzeko Aburtok eta Uriartek akordioa sinatu dute
2017-07-07 09:56 Hezkuntza BilboLau urtetan %26 igoko da plaza publikoen eskaintza, lau haurreskola zabaltzearekin batera: Sanchez Marcos, Zamakola, San Inazio eta Iruarteta. Bilbok 15 haurreskola eta 670 plaza izango ditu.
Gometxa, jolasten ikasi
2017-07-06 08:00 HezkuntzaHezkuntza tradizionalaren inguruan hausnartu ondoren, umeek artearen bitartez ikasteko metodo alternatibo bat behar zutela ulertu zuten Janire eta Ane Soldevilla ahizpek, eta horren ondorio da Gometxa proiektua.
Inspira proiektuaren bigarren edizioa aurkeztu dute
2017-07-05 07:00 HezkuntzaNesken artean bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzea du helburu.
Bilboko Indautxuko Eskola mendeurrena ospatzeko laguntza bila ari da
2017-07-03 10:44 Hezkuntza Abando - IndautxuEskolarekin hartu-emana izan duen edozein pertsonari, gaiak, oroitzapenak eta argazkiak bidaltzeko deia zabaldu diote. Bildutako materialarekin mendeurreneko liburua, bideo bat eta hainbat erakusketa egingo dituzte urtean zehar.
Felix Serrano eskola Indautxuko Eskolak deituko da aurrerantzean
2017-06-21 16:29 Hezkuntza Abando - IndautxuFelix Serrano erregimen frankistako kide eta irakaslea izateagatik eta eskolak egun sustatzen duen euskal kulturarekin zerikusirik ez izateagatik eskatu diote aldaketa Hezkuntza Sailari. Bai eskolako klaustroa, bai ikasleen gurasoen gehiengoa izenaren aldaketaren alde agertu dira.
UEUren Udako Ikastaroak Bilbon abiatuko dira
2017-06-14 12:17 HezkuntzaIngurune digitalaren ikerketak Euskal Herrian jardunaldia, ekainaren 22an Bilbon izango da eta ikastaroa honek emango dio hasiera UEUko udako ikastaroei. Gutxi dira orain arte Ingurune digitalaren inguruan Euskal Herrian egin diren ikerketak, master bukaerako lanak edota doktorego-tesiak, ez bada alde teknologikotik, hutsune hori betetzeko asmoz jardunaldia antolatu dute Azkuna Zentroan. […]
Aterpearen proiektua Briñaseko ikasleen beharrizanetara moldatzeko manifestazioa egingo dute
2017-06-02 12:30 Hezkuntza SantutxuMilioi bat euro baino gehiago balio duen obra egiten ari dira Luis Briñas-Santutxu eskolan. Lehen Hezkuntzako ikasleak euritik babestuko dituen pabiloi bat eraikitzen. Hezkuntza komunitateak hogei urtez eskatu duen proiektuak hainbat gabezia ditu ikastetxeko kideek salatu dutenez; ez dauka aldagela ez komunik, ezta aterpera iristeko pasabide estalirik ere. "Gure seme-alabek bustitzen jarraituko dute", diote gurasoek. Euren haserrea publiko egin eta auzora zabalduko dute arratsaldean manifestazioa eginez.
12 ikasleren lanak saritu dituzte Rafael Mikoleta euskarazko ipuin lehiaketan
2017-06-01 08:21 Hezkuntza BilboBilboko ikastetxeetako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak dira lehiaketaren 39. edizioan saritu dituztenak. Aurtengo ikasturtean 969 ipuin aurkeztu dira eta 24 ikastetxek parte hartu dute, helburua, gaztetxoak euskal literatura eta euskara jorratzera bultzatzea.
Jarraipen zabala izan du unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan deituriko grebak
2017-05-23 13:24 HezkuntzaMartxoaren 22 eta maiatzaren 16 eta 20ko greba eta mobilizazioei jarraipena emanez, gaur ere milaka langilek egin dute bat greba deialdiarekin eta kalera irten dira murrizketa politikak alde batera utzi, lan-baldintzak hobetu eta pertsonen eta jendartearen garapen integrala lehentasun izango duen hezkuntza publikoa aldarrikatzera.
Eskerrik asko Uriola, ezer argitaratu aurretik datuak kontrastatzeko aukera emategatik. Gaztelerazko medio nagusiek egin ez dutena.
»» Koronabirus agerraldi bat atzeman dute ...