'Casilda Iturrizar Andrea-Epalzaren Alarguna' bekarekin DBHko 10 ikasleren maila akademikoa saritu dute

  Hezkuntza  Bilbo

'Casilda Iturrizar Andrea-Epalzaren Alarguna' bekarekin DBHko 10 ikasleren maila akademikoa saritu dute

Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak atzo eman zizkien 'Casilda Iturrizar Andrea - Epaltzaren Alarguna' bekak 2015-2016 ikasturteko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) laugarren mailako hamar ikasleri, hezkuntzaren bikaintasuna saritzeko.

HUMozalikEz eta BUIAk azaroaren 24an Leioara joateko deia egin dute

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

HUMozalikEz dinamikak urri hasieran egindako prentsaurrekoan EHU ikasleriak sortutako hezkuntza alternatibak errepresioarekin zapaltzearen errudun jo zuen (Mozal Legea aplikatuta 24.535€-ko isunak) eta azaroak 24 egun garrantzitsu bezala hartu haserrea azalerazteko. Errektoreak errektore ikasleriaren proiektu eta aldarrikapenak EHUrekin inkonpatibleak zirela argi utzi eta errepresioaz gaindi eraikitzeko konpromezuan mantendu nahi zuten deialdi horrekin. Aste batzuk geroago ikasle… Read More HUMozalikEz eta BUIAk azaroaren 24an Leioara joateko deia egin dute

Zientzialari eta ikerlari gazteen plaza

  Hezkuntza  Bilbo

Zientzialari eta ikerlari gazteen plaza

Larunbatean, Plaza Barrian, ehun proiektu zientifiko eta teknologiko inguru aurkeztuko dituzte 2016ko Zientzia Azokan zientzialari eta ikerlari gazteek, Elhuyarrek antolatutako ekimenean. 

Ordubeteko lanuztea LOMCE eta Heziberriren aplikazioaren aurka

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Ordubeteko lanuztea LOMCE eta Heziberriren aplikazioaren aurka

ELA eta STEILAS sindikatuek ordubeteko lanuztea deitu dute urriaren 26rako Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari "LOMCE eta honen aplikazio hutsa den Heziberri, bertan behera utz ditzatela" eskatzeko. Sindikatuon esanetan, "Gasteiz eta Iruñeko gobernuak, ahoz erreformaren aurka azaltzen badira ere, hezkuntza sistema txikitzen duen lege berriaren oinarrizko eta larrienak diren eduki eta kontrol mekanismoak ezartzen ari dira".

Gradu bikoitza euskaraz ikasten duten Sarrikoko ikasleek beraien egoera salatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Euskarazko Gradu Bikoitz duin baten alde! Igaro dira jada 4 urte EHUk Zuzenbidean eta EAZn, euskaraz zein erderaz, gradu bikoitza sortu zuenetik. Aukera paregabea zirudien horrek, ikasleon egungo egoera ikusita, hala ere, baditu hainbat ezkutuko ustel. Orain arte garatu diren 4 kurtsoetan errepikatu egin da ordutegien antolaketa ilogiko eta ez-pedagogikoa; batzutan 9 klase orduko egunak,… Read More Gradu bikoitza euskaraz ikasten duten Sarrikoko ikasleek beraien egoera salatuko dute

500 ikasle bertso munduan

  Hezkuntza  Deustualdea

500 ikasle bertso munduan

Mundu bat bertso izeneko liburua esku artean, 500 ikaslek landuko dute bertsolaritza Deustualdean 2016/17 ikasturtean.

#HUMozalikEz dinamika publikoki aurkeztu dute

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Hilabete hauetan beraien egoera sozializatzen ibili diren ikasleek pausu bat aurrera eman zuten aurreko asteazkenean emandako prentsaurrekoarekin. Bertan “Herri Uniari Mozalik Ez” dinamika publikoki aurkeztu zuten duela ia 7 hilabete Ertzaintzaren eskutik desalojatuak izan ziren toki berean. 2016ko martxoaren 14 horretan gertatutakoa eta ikasleen egoera beraien testigantzen bidez hurbilagotik ezagutzeko aukera ematen duen bideoa daukazue… Read More #HUMozalikEz dinamika publikoki aurkeztu dute

42 plaza izango ditu Sanchez Marcos ikastetxeko haur eskolak

  Hezkuntza  Abando - Indautxu

42 plaza izango ditu Sanchez Marcos ikastetxeko haur eskolak

Udalaren Gobernu Batzordeak Sanchez Marcos ikastetxeko haur eskola berriaren obrak Indenort PV S.L-ri esleitzea onartu du gaur. Zenbatekoa 371.914,96 eurokoa da. Obra burutzeko epea lau hilabetekoa da.

Ikasle Abertzaleak ikasleon aurkako errepresioa salatuz ekin dio ikasturteari

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Ikasturte gogorra izan zen aurrekoa. Errepresioak ez zuen bakarrik Bilboko ikasle mugimenduan eragin (#HUMozalikEz) Euskal Herria osoan hedatu zen. Horiek guztiak gogora ekarriz eta arduradun bezala UPV eta UPNA seinalatuz ekin dio Ikasle Abertzaleak ikasturteari prentsaurreko nazionalarekin. Hemen bideoa: Hala ere, errepresioak errepresio ikasleek aurrera egiteko determinazio osoa dutela azaldu dute eta argi ikusten da… Read More Ikasle Abertzaleak ikasleon aurkako errepresioa salatuz ekin dio ikasturteari

Hezkuntza Plataformen Topaguneak LOMCEren aurka egin du sistema propioaren aldeko bozka eskatuz

  Hezkuntza  Bilbo

Ikasturte berria hasita, Hezkuntza Plataformen Topaguneak aurreko hiru ikasturtetik abian jarraitzen duen LOMCEren aurkako jarrera erakutsi du. Hezkuntza komunitateak, familiek zein ikasleek aurrera eramandako borrokan, argi azaldu dute euren postura: sistema propioaren aldeko bozka. 

Filosofiaren defentsan

  Hezkuntza  Deustualdea

Filosofiaren defentsan

Ez dira garai onenak Filosofiarentzat. Zientzien eta humanitateen arteko zubi den diziplina hau ikasgeletatik urruntzen ari da. Ikasgai honen ordu galerak kezkatuta dauka Filosofiaren defentsan manifestuarekin bat egin duen lagun taldea. Gaur, euren kezka zabalduko dute euskal gizarteko zenbait pertsona ezagunek Bidarte udaltegian. 

Iñaki Goirizelaia (EHU): "Euskal Herriko ekoizpen zientifikoaren %70 geurea da"

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Zortzi urtez EHUko errektore aritu ostean abenduan kargua lagako dau Iñaki Goirizelaiak eta EHUk agintari barri bat izango ei dau (hauteskundeak izango dira EHUn) urtea amaitu orduko. Hastear dagoan ikasturteari buruz, fakultadeen berrantolaketeari buruz, 8 urteetan lortutakoari buruz, irakasle batzuen aldarrikapenei buruz edota ikerkuntza zientifikoan EHUk daukan garrantziari buruz berba egin deusku errektoreak. 

UPV/EHUko I. Doktorego Jardunaldiek doktoregoko 400 ikasle batuko ditue

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Garagarrilaren 11n eta 12an egingo diran I. doktorego jardunaldi honeek 2. mailako doktoregaiei eta 99/2011 EDren aurreko errege dekretuek araututako programetako doktoregaiei zuzenduta dagoz.

Aurtengo udan ere Buiaka! berritasunekin dator

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Aurtengo udan ere Buiaka! berritasunekin dator

Buiaka! ahotsik gabekoen ahotsa izateko jaio zen eta urtero pertsona gehiagorenera zabaltzea du intentzio. Horregatik, uda honetan ere berrikuntza dakar: gero eta erabiliagoa den Telegram plataforman kanala zabaldu du.

Jaurlaritzak bestelako neurriak hartu ezean mobilizazio sendoekin erantzungo dute hezkuntzako sindikatuek

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Jaurlaritzak bestelako neurriak hartu ezean mobilizazio sendoekin erantzungo dute hezkuntzako sindikatuek

Atzo, hilak 20, hezkuntzako sindikatu guztiek agerraldia eskaini zuten Jaurlaritzak aurrera daraman murrizketa pollitikak salatzeko. Horrez gain adierazi zuten Jaurlaritzak "irakastorduak gehitu edota ordezkapenak atzeratzen baditu greba egun eta mobilizazio sendoekin" erantzungo dutela.