‘No Time For Love’ gurera heldu zen

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

‘No Time For Love’ gurera heldu zen

Gure auzoan, pintada apal batek urte asko egin zituen kaleko hormari atxikita, inork ezabatu barik. Ez zeukan firmarik. Mezu soila besterik ez, espraiatutako aldarri ozena: ‘Bobby Sands, Euskadi zurekin’.

Troikaren aurrean, alfonbra gorria batetik eta kritika zein eztabaida bestetik

  Ekonomia-Lana  Bilbo Astelehenean, martxoak 3, Troika osatzen duten erakundeetako ordezkariek Goi Bilera egingo dute Bilbon. Gauzak horrela, eragile sozial eta sindikalek mobilizazioak deitu dituzte “bertan hartuko dituzten erabaki antisozialak” salatzeko.

Ibilaldia eta Euskal Eskola Publikoaren Jaia egun berean

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Ibilaldia bagilaren batean ospatuko da, maiatzaren 25eko Europako hauteskundeakaz bat ez egiteko. Eta bagilaren batean Euskal Eskola Publikoaren jaia be izango da, Balmasedan. Ibilaldia Gernikan eta Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia Balmasedan. Ez da lehenengo aldia Ibilaldia egunez aldatzen dala Koldo Tellituk gogoratu deuskunez. Jai biak egun berean ospatzea bien kalterako izango dala esan deusku EHIGEtik Lourdes Imazek. EHIGEko ordezkariak esan deusku Ibilaldiko antolatzaileek eurei eskatu eutsiela eguna aldatzeko, baina eurak lehenagotik eukien bagilaren batekoa.

 

Tailerra: Emakumea eta bertsolaritza

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Tailerra: Emakumea eta bertsolaritza

Emakumearen Nazioarteko Egunaren testuinguruaren barruko jarduera Foru Liburutegian.

Bilboko Zazpikaletako eta Baztango Bertan Merkatari elkarteek kanpaina bateratua egingo dute

Bilboko Zazpikaletako eta Baztango Bertan Merkatari elkarteek kanpaina bateratua egingo dute

  Ekonomia-Lana  Alde Zaharra  Bilbo Euren bezeroen fideltasuna sarituko dute bi lagunentzako hamarna asteburu zozketatuz.

Alkateen koadroak lekuz aldatu eta euren testuinguruan kokatuta erakutsiko dira

  Politika  Bilbo Udal etxebizitzetatik kendutako Falangeko plakak erakusgai jarri dituzte udaletxeko eskaileretan memoria historikoaren defentsan lanean diharduten kideek, barruan, udalbatzarrean Frankismo garaiko bederatzi alkateren koadroekin zer egin erabakitzen zuten bitartean.

Bilboko goi-bilera ekonomikoaren kontrako mobilizazioen gida

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Martxoaren 3an, Foro Global España 2014 gailurrean elkartuko dira munduko enpresa eta finantza erakunde nagusien ordezkariak. “Troikari eta bere lagunei” ongi etorria egiteko mobilizazio ugari antolatu dituzte eragile sozialek.

Uriola Bilbon

  Jendartea  Bilbo Uriola, uholdea, bat bateko ur etorri handia omen da. Gaur iristen da Bilbora. Euskal hiztun gehien dituen munduko hiriburura. Munduko gehien ez balitz ez litzateke Bilbo. Uriolak baina iragankorrak izaten dira, indar handiz etorri eta poliki-poliki desagertzen dira. Ez nuke nahi izenak eta esanahiak bat egitea euskarazko hedabide berri honen historian. Hobe uriola baino gureagoa den euri-lanbro edo zirimiri ater gabe eta oro bustitzaile bat bihurtuko balitz munduko hiri euskalduneneko euskaldun guztiak blaituz.

Abian da uriola.info, Bilboko agerkari digitala

  Jendartea  Bilbo

Mahatserriko Berton aldizkariak, Deustualdeko Prest! aldizkariak eta Bilbo Hiria Irratiak, TOKIKOM toki komunikabideen bateragunearen laguntzaz, uriola.info sortu dute. Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu dute egitasmoa, eta bilbotar guztiak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

"Bilbao Distrito Jazz"-en XV. edizioa abiatuko da otsailaren 28an

  Kultura-aisialdia  Bilbo

"Bilbao Distrito Jazz"-en XV. edizioa abiatuko da otsailaren 28an

Otsailaren 28tik martxoaren 21era bitartean izango da "Bilbao Distrito Jazz"-en XV. edizioa. Musikari garrantzitsuek beteko dute aurtengo egitaraua eta The Wild Bunch boskoteak eskainiko du lehenego kontzertua ostiralean, 19:30ean, J.C Arriaga Musika Kontserbatorioan.

Bat-bateko dantza sesioa Bilboko Metroan

  Jendartea  Bilbo Hotza eta serioa izan ohi da Bilboko metroa. Oso grisa. Eskerrak, batzutan bizipozez betetzen den. Kasualitatez, aurreko batean, URIOLAko kamerak bat-bateko dantza sesioaren lekuko izan ziren. Zu ere halako edo besteko hainbaten lekuko izango zinen. Gurekin une horiek partekatu nahi?

Maskararik gabe

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia Iritsi dira inauteriak Euskal Herrira eta eztanda egin dute pertsonai zoro zein ohitura zaharretan errotutako ospakizunak. Euskal herriko geografian badira herri batzuk sasoi hauetan komunikabideetako azal eta titular bihurtzen direnak, Ituren eta Zubietako joaldunak esaterako.

Jakingarri gehiago Deustuko marea erroten gainean

 Bilbo  Deustualdea

Jakingarri gehiago Deustuko marea erroten gainean

Deustuan errota bi izan ziren Lege Zaharrean eta biak marea errotak izan ziren. Gaurkoan jakingarri gutxi batzuk emango ditugu.

Labayruk, Ikastolen Elkarteak eta Foru Aldundiak Urtesasoiak.com webgunea aurkeztu dabe Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Herri tradizinoen ganeko musika, kanta, bideo eta irudien bildumea da Urtesasoiak.com webgunea. 1990eko hamarkadan Labayru Ikastegiak eta Ikastolen Elkarteak sortutako materialaren dau oinarri atariak. Ohitura eta ospakizunak urtaroen arabera sailkatu ditue, Gabonak, Arastusteak, Udabarri-udea eta Udagoiena. Eduki guztiak lau hizkuntzatan dagoz, euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.

Webgunearen aurkezpenean, besteak beste, Miren Josune Ariztondo Bizkaiko Kultura diputadua, Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidentea eta Adolfo Arejita Labayru Ikastegiko zuzendaria izan dira. Horrezaz gan, Etxepare Institutuko Mari Jose Olaziregi, Azkue Fundazinoko buru ...

Ikusi eta Ikasi haur kultur zirkuituak 10 urte

  Kultura-aisialdia  Basurtu  Bilbo  Errekalde Urte berriarekin batera Ikusi eta Ikasi haur kultur zirkuituari esker 2 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutatako euskarazko ikuskizunik onenak heldu dira Bilbora. Antzerkia, magia, musika, pailazoak, ipuin kontalariak, familia osoarentzako tailerrak eta bestelako proposamen eszeniko bitxiak aurki daitezke Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak Euskara Elkarteen Topagunearekin batera bultzatzen duen ‘Ikusi eta Ikasi’ ikuskizun-programaren aurtengo eskaintza berezian. Gainera, ekimenaren 10. urteurrena ospatzeko, oraingo edizioan piruletak banatuko dira partaide guztien artean.

PLAY DAY Otxarkoagan, auzoa jolasgune

 Bilbo

PLAY DAY Otxarkoagan, auzoa jolasgune

Eguenean hasiko dira Bilboko Aratusteak

Erabiltzailearen aurpegia   Jaiak

Hamar urteren ondoren barriro be Konpartsak Kale Nagusian izango dira eta desfilea eurek antolatuko dabe.Eguenean Farolin eta Zarambolasen epaiketea egingo da.

 

Blogetan! Euskal blogarien topaketa martxoaren 6an Euskararen Etxean

Blogetan! Euskal blogarien topaketa martxoaren 6an Euskararen Etxean

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea Martxoaren 6an, arratsaldeko 17etan, Bilboko Euskararen Etxean Blogetan! blog izarren bila lehiaketaren sari banaketa ekitaldia izango da. Sari banaketa baino lehen blogen inguruko jardunaldi bat ospatuko dugu: Blogetan! Euskal blogarien topaketa.

Kanala diskoa dakar Enkorek

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Hamar kantako diskoa plazaratu dau Enkore taldeak: Kanala. Errekaldeko laukotearen bigarren lana da. Enkore dira Xabi Hoo (ahotsa), Aitor Gallastegi (bajua), Urtzi Iza (gitarrea) eta Alvaro Olaetxea (bateria). Bizkaia Irratiko Talaiatik saioan egin dogu berba eurekaz.