Agintari daltonikoak

Agintari daltonikoak

Erabiltzailearen aurpegia Beti margotu izan dut. Txikitan paisaiak egiten nituen, mendi erraldoi berdeak tontorra elurtuta eta dena argitzen zuen eguzki izugarri handiaz. Urteak aurrera egin ahala denetariko marrazki eta koadroak egin ditut. Koloreek beti liluratu egin naute. Arin ikasi genuen gorria, urdina eta berdea nahasten kolore guztiak lortzen zirela. Nahasketa infinituak egin ahal ziren ortzadarra lortzeko. Mihise zurian pintzelekin buruan genuen ideia zurrunbiloa irudikatzen genuen.

Udaltzaingoaren prebentzio eta segurtasun kanpaina, adinekoen eta emakumeen elkarteekin

  Udal gaiak  Bilbo Udaleko Segurtasun Sailak hitzaldien zikloa abiarazi du Bilboko adinekoen eta emakumeen hainbat elkartetan. Halaber, prebentzio aholkuak eta telefono interesgarriak dituzten 10.000 liburuxka argitaratu ditu, 80 elkarte ingurura bidaliko direnak, ekimen honetan parte hartzeko aukera eskainita.

Tribo proiektua: umeak euskaraz parkeetan

Tribo proiektua: umeak euskaraz parkeetan

  Jendartea  Bilbo Galiziako hirietako parkeetan ez da erraza galizieraz entzutea. Ez da batere erraza. Hori dela eta, Compostela aldeko guraso batzuk euren burua antolatzen hasi ziren. Eta Tribo sortu. Zer da Tribo? Orain gutxira arte whatsapp talde bat izan da (orain Galegram taldea da). Ideologiak gorabehera, amatasuna eta aitatasuna ulertzeko moduak gorabehera, euren seme-alabek galizieraz parkeetan egiteko hautua egin dute. Behetik gora antolatuta. Administrazioei kasu egin barik.

On Ricardo Blazquez Espainiako Gotzainen buru

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Gaur izentau dabe Espainitzako Gotzainen Konferentziako presidente Bilboko gotzaina izandakoa. 1995etik 2010era bitartean egon zan Bilbon. Konferentzian bertan hainbat kargutan jardun izan dau, baita presidente be 2005etik 2008ra. Angel Mari Unzueta bikarioagaz egin dogu berba izendapen honetaz.  

Bilbo Ainhoa Conceiroren ikuspuntutik

  Jendartea  Bilbo

Ainhoa Conceiroren argazkiak ikusgai ditugu BERTON aldizkariko 173. zenbakiko Irudi Albumean. Conceiro ezagutzen duenak badaki kamera beti gainean daramala eta gaurkoan, Bilboko argazki polit batzuk erakutsi dizkio Bilboko Uriolari.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Garraio publikoaren hutsune nagusiak landu ditu Auzo Elkarteen Federazioak

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Garraio publikoaren hutsune nagusiak landu ditu Auzo Elkarteen Federazioak

Bilboko eta inguruetako garraio publikoaren gaineko diagnostikoa aurkeztua du gaur goizean Auzo Elkarteen Federazioak. Beste behin, autoritatearen eta billete bakarraren beharra dagoela azpimarratu dute La Bolsan egindako agerraldian.

Faxismoari aurre egiteko plataforma berria jarri dute martxan

  Jendartea  Bilbo

Faxismoari aurre egiteko plataforma berria jarri dute martxan

Euskal Herriko eragile politiko, sozial eta sindikal ezberdinek «Inoiz gehiago ez!» plataforma aurkeztu dute “eskuin muturraren goraldiari” aurre egiteko asmoz. Dagoeneko, hainbat egitasmo burutuko dituztela jakinarazi dute.

Auzoetako inauteriekin datorren urterarte agurtu ditugu aratusteak

  Jaiak  Bilbo

Asteburu osoan zehar, Bilboko auzo ezberdinetan inauteriak ospatu dituzte; Abusu, Bilbo Zaharrea, Deustuibarra, Irala, Ibarrekolanda, Zorrotza, Atxuri eta Mallonan besteak beste. Asteburuko giroa primeran erakusten duten argazki ezberdinak batu ditugu Bilboko Uriolan.

»» Ikusi argazki guztiak (26)

Abortuaren legearen aurkako aldarria zabaldu da Bilbon

  Jendartea  Bilbo

Ehunka lagun bildu ziren atzo Bilbon Martxoaren 8ko manifestazioan. Bertan, abortuaren lege aldaketa eta “duintasunez erabakitzeko eskubidea” aldarrikatu zuten.

»» Ikusi argazki guztiak (15)

“Ospatzekorik ez, dena irabazteko”

  Jendartea  Bilbo

“Ospatzekorik ez, dena irabazteko”

“Martxoaren 8ak badu balioa. Beraren bidez, andre zein gizon esplotatzaileei gogorarazi behar diegu emakume langileek borrokan dirautela eta ez dituztela albo batean utziko beren eskubideak”.

"Lehoiak Ametsetan" ipuin interaktibo sorta aurkeztu dute Euskaltzaleen Topaguneak eta Athletic Club Fundazioak

"Lehoiak Ametsetan" ipuin interaktibo sorta aurkeztu dute Euskaltzaleen Topaguneak eta Athletic Club Fundazioak

  Kirolak  Bilbo Euskaltzaleen Topaguneak eta Athletic Club Fundazioak batera telefono mugikor eta tabletetarako Lehoiak ametsetan: Bixentaren abentura zurigorriak izeneko upuin interaktibo sorta aurkeztu dute. Ipuinok Kirmen Uribek idatzi ditu, eta ilustrazioak Asisko Urmenetarenak dira

Klak… eta, Arma tiro klik, Tropela, Euskalnatura eta Gaizka Izagirre, 'Blogetan' lehiaketako irabazleak

  Jendartea  Bilbo

Klak… eta, Arma tiro klik, Tropela, Euskalnatura eta Gaizka Izagirre, 'Blogetan' lehiaketako irabazleak

Iragarri bezala, Azkue Fundazioak eta ARGIA astekariak #Blogetan blog lehiaketako sariak banatu dituzte Euskararen Etxean. Ekitaldian, Euskararen Etxeko areto berriak ere aurkeztu dituzte.

‘...Librea Ninçana’ ikusizunerako bi sarrera zozketatuko ditugu gaur goizean

  Kultura-aisialdia  Bilbo

‘...Librea Ninçana’ ikusizunerako bi sarrera zozketatuko ditugu gaur goizean

Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak ‘...Librea Ninçana’ dantza, musika, kantua eta antzeztutako poesia uztartzen dituen euskarazko ikuskizuna eskainiko du igandean, arratsaldeko 19:00etan, Arriaga Antzokian. Uriolak emanaldira joateko bi sarrera zozketatuko ditu goiz osoan zehar.

“Emakume helduak borrokaren lehen lerroan egongo gara”

  Jendartea  Bilbo

“Emakume helduak borrokaren lehen lerroan egongo gara”

Martxoaren 8aren atarian, emakumeontzat oso ondorio latzak dituzten eta izango dituzten bi egoera salatu nahi ditugu.

"Desfilea Kale Nagusira bueltatzeari ezin izango genioke balorazio baikorragorik egin"

  Jaiak  Bilbo

"Desfilea Kale Nagusira bueltatzeari ezin izango genioke balorazio baikorragorik egin"

Bilboko Konpartsek inauterien gaineko azterketa positiboa egin dute. Orokorrean hitzordu guztiak ondo joan badira ere, balorazio baikorrena desfileak izan du, 10 urteren ondoren Kale Nagusira bueltatzeko aukera izan baitute.

"Bilbotarren % 100 euskaldunak izateko, diru-laguntzak lagungarri"

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

"Bilbotarren % 100 euskaldunak izateko, diru-laguntzak lagungarri"

Bilboko biztanleen erdiak baino gehiagok euskaraz hitz egiten ei du. Horrela jakin dugu duela gutxi Bizkaian argitaratzen den egunkari baten bitartez. Hitz egiten ei dute diot ezen titularra ederra bada ere, errealitatea bestelakoa da. Berriak ezagutzari egiten dio erreferentzia, ez erabilerari. Bilbotarren artean erdiak bere egunerokoan euskaraz egingo balu!

Frankensteinek XX. Fant karteletik jagongo ditu bilbotarrak

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Fant Zinemaldi Fantastikoaren XX. edizinoa, datorren maiatzaren 9tik 16ra, iragarriko dauen kartelgile Koldo Serrak bildurraren irudi unibersala berreskuratzearen hautua egin dau, eta bere forma klasikoenean gainera, James Whalek irudikatutakoa eta Boris Karloffek personifikau ebana. Generoari keinu berezia, unibersoan bildurgarria izan dana aldarrikatuz, Fant jaialdiaren jatorriagaz loturea eginez.

Mary Shelley idazlearen eleberrian oinarrituz hogeita hamargarren hamarkadan sortutako izaki bildurgarria izango dogu jagole, jaialdiaren lehen urteetan zinemako kartelen itxurearen estiloa errekuperauko duen karteletik. Alertan jarten ...

Miguel Unamunoren jaiotzearen 150. urteurrena ospatuko da Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Bilboko Udalak bat egingo dau Miguel Unamuno jaio (Bilbo, 1864ko irailak 2 — Salamanca, 1936ko abenduak 31) zaneko 150. urtemugeagaz, eta ekitaldi programa zabala antolatu dau urte osoan, pentsalari bilbotar ospetsuaren bizitzaren eta produkzino literario zein intelektualaren hainbat alderdi jorratzeko.

Egitarauan, berbaldiak, solasaldiak, liburuen aurkezpenak eta ikus-entzunezko emonaldiak izango dira Bidebarrietako liburutegian, besteak beste. Ekitaldiotan parte hartuko dabenen artean egongo dira, besteak beste, Jon Juaristi, Cesar Coca, Iñaki Esteban, Benedicte Vauthier, Ara Malikian, Fernando Egozkue, Carmen Bulzan, Jean Louis Davant ...