Agur, Uriola. Agur, Prest!

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Perea abe 05 Bilbo

Bilboko Uriolak eta Deustualdeko Prest! aldizkariak euren jarduna etengo dutela jakitea kolpe latza izan da euskaltzaleontzat. Bi komunikabideak ezinbesteko arnasgune izan dira urte luzez, bai Deustualdean, baita Bilbon ere. Hauen presentziak ez ezik, hauen jardunak sortutako ekosistemak ere balio handia izan du gure hirian, eta horrelako hutsune bat berriro betetzea ez da erreza izango.

LPS HONI EZ! dinamika aurkeztu dute

uriola.eus abe 05, 11:37 Alde Zaharra

Atzo, hilak 4, La Bolsa eraikinean aurkeztu zuten dinamika eta  LPSaren onarpenak dakartzan ondorioak azaldu zituzten, baita dinamikaren nondik norakoak ere. Dinamikaren ordezkariek adierazi dutenez, LPS hau onartu bezain pronto epaitegietara eramateko konpromiso irmoa hartu dute.