aza 19, 10:56 Bilbo
Euskarriak norberaren euskal herritartasuna adierazteko tresna fisiko sorta bat dira; hain zuzen ere, txartel bat, pegatina bat eta pin bat. Durangoko Azokaren testuinguruan botako dute Herrituren txupinazoa. Han izango da “herritzeko” lehen aukera; bai azokan bertan, bai herrian bertan.
aza 19, 10:30 Bilbo
Euskararen erabilera erdigunean jarri eta Mintzapraktika egitasmoa ezagutarazteko helburua du, beste batzuen artean, Durangoko Azokaren baitan antolatuko den Mintzodromoak. Abenduak 5etik 7ra bitartean, mintzapraktika ariketa ezberdinak proposatuko dira espazio honetan.