Loraldiak 2026ko Festibalaren aurkezpena egin dio bere komunitateari

uriola.eus abe 17, 11:32 Bilbo

Loraldiak bere babesle, kolaboratzaile, sortzaile eta Lorazainak bildu zituen atzo, hilak 17, urteko balantzea egin eta euskal kultura garaikidearen osasun ona ospatzeko. 2026ko Loraldia Festibalaren lehen zertzeladak aurkeztu dira eta sarrerak jada salgai daude webgunean. Janus Lesterren zuzeneko musikak amaiera eman zion ekitaldiari.

Kafe Antzokiak 30 urte bete ditu

uriola.eus abe 17, 10:40 Bilbo

Abenduaren 15ean 30 urte betetzen dira Kafe Antzokiak ateak zabaldu zituela Bilbon. Horrekin batera badira, halaber, 30 urte Gabriel Aresti euskaltegia eta Zenbat Gara elkartearen gainerako jarduerak hasi zirela lanean Done Bikendi kalearen 2an, eraikin osoa zinezko euskararen etxea bihurtuta. Gaur arratsaldean, hilak 17, kantagintza saio berezia izango dugu, Anje Duhalde eta Josu Zabalak gidatuta.

Artistei esker, bizi

Iñaki Idigoras Igartua (ingeniaria) abe 11 Bilbo

Herri zapaldua gara. Zatikatua ere bai. Nahiko lan badaukagu egora latz hau kudeatzen. Zazpi ahizpa, hiru taldetan, elkarri bizkarra emanez, ahaztu arazitako amaren ondarea galbidean. Mingarria da eg…