43 pertsona kutsatu dira Deustuko Alta Fit gimnasioko agerraldian

  Jendartea  Deustualdea

43 pertsona kutsatu dira Deustuko Alta Fit gimnasioko agerraldian

800 proba diagnostiko baino gehiago egin ostean, orotara 43 erabiltzaile kutsatu dira. Osakidetzak pasa den larunbatean PCR probak egitera deitu zituen gimnasio horretako erabiltzaileak. 

Aurrera doaz Deustuko Jaiak

  Jaiak  Deustualdea

Aurrera doaz Deustuko Jaiak

Joan den ostiralean hasi ziren Deustuko Jaiak. Aste barruko etenaldiaren ostean, bigarren asteburuko ekintzei ekingo die Deustuko Jai Batzordeak bihar.

Deustuko Etengabeko Arreta Gunea itxi dute

  Ekonomia-Lana  Deustualdea

Deustuko Etengabeko Arreta Gunea itxi dute

Otsailaren 1etik aurrera Deustuko Etengabeko Arreta Gunea (EAG) gauez itxita dago. Osasun-langileak eta herritarrak kezkatuta agertu dira “berrantolaketaz mozorrotutako murrizketa” delakoan, eta kontrako protesta ugari egin dituzten arren, ez dute lortu itxiera ekiditea. Lehen arreta zerbitzua “ospitaleetako urgentziak arintzeko ezinbestekoa” dela iritzi dute, Bilbon gauez irekita zegoen bakarra zen, gainera.

Prest! aldizkariaren XX. urteurrena eta Deustuko Jaiak izan genituen atzo hizpide Euskadi Irratiko Baipasa saioan

  Kultura-aisialdia  Deustualdea

Prest! aldizkariaren XX. urteurrena eta Deustuko Jaiak izan genituen atzo hizpide Euskadi Irratiko Baipasa saioan

Deustualdeko Prest! aldizkariak 20 urte bete ditu martxoan, aldizkariko zuzendaria den Jone Gartziak urteurrenaren nondik norakoen berri eman zuen atzo Euskadi Irratiko Baipasa saioan. Beste alde batetik, Deustuko Jai Batzordeko Nerea Cubillok aurtengo Deustuko jaiak izan zituen hizpide. 

Elkarretaratzea deitu dute bihar San Inazion gertatutako azken eraso matxista salatzeko

  Jendartea  Deustualdea

Elkarretaratzea deitu dute bihar San Inazion gertatutako azken eraso matxista salatzeko

Bilobak taldeak, San Inazio auzoko talde feministak, joan den astelehenean gertatutako eraso matxista salatzeko kontzentrazioa deitu du bihar, Levante plazan arratsaldeko 19:00etan. 

Gure bazterrak

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Gure bazterrak

Euskal Herrian mugimendu feministak eta antiarrazistak bat egin dute, eta horren erakusle ditugu, besteak beste, M8ko aldarri anitzak. Nik, M8 honetan, maite dut maite Euskal Herrian geure baitako txokoak arakatzen hasiak garela ikustea. Agian, prozesu horrek ez du izan manifestazioaren ikusgarritasuna, baina, kualitatiboki oso garrantzitsua izango da.

Jairik ez

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Jairik ez

Gogoan dut Berbaizu Euskara Elkarteak esaera zahar eta ezaguna “ergatiborik gabe, jairik ez” bilakatu ostean, berau errepikatzeko ohitura dugula norbaitek euskara ikasleek gorroto handia dioten “k” madarikatu eta beharrezko hori ahazten dutenean.

Eraso matxista bat gertatu da San Inazio auzoan

  Jendartea  Deustualdea

Eraso matxista bat gertatu da San Inazio auzoan

21 urteko gizon bat atxilotu zuten joan den astelehenean, emakumearen nazioarteko egunean, Bilboko San Inazio auzoan bere bikotekide ohia bortxatzea leporatuta. 

Gaur hasiko dira Deustuko jaiak

  Jaiak  Deustualdea

Gaur hasiko dira Deustuko jaiak

Deustuko jaiei hasiera emango zaie gaur eta martxoaren 21era arte Botikazar Parkeko hockey pistan eta Done Petri plazako frontoian ekintza ezberdinak antolatu dituzte. Pandemia garaia hasi zenetik, Bilbon antolatzen diren lehenengo jaiak dira. 

 

Eredu ez-perfektuak

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Eredu ez-perfektuak

Eredu ez-perfektuetatik ere ikas daiteke.

Indarkeria matxista ikuspuntu kriminologikotik

  Kultura-aisialdia  Deustualdea

Indarkeria matxista ikuspuntu kriminologikotik

Leire Eiguren Obietak ‘No vales más que yo’ liburua argitaratu berri du. Ezagun baten esperientzian oinarrituta, indarkeria matxista ikuspuntu kriminologikotik eta biktimologikotik aztertu du. Lana euskaraz idatzi bazuen ere, argitaratu ahal izateko gaztelaniara itzuli behar izan du.

Zumai Zapirain: “Ez dugu ulertzen umea Bilbon egotea eta gurasoak urrun sakabanatuta”

  Politika  Deustualdea

Zumai Zapirain: “Ez dugu ulertzen umea Bilbon egotea eta gurasoak urrun sakabanatuta”

Martxoaren 8an Iratik hiru urte beteko ditu eta Aranjuezeko (Madril) kartzelatik aterako da, baina Bea Etxeberria eta Iñigo Zapirain gurasoak barruan geratuko dira. Umeak bere familiarekin bizitzeko duen eskubidea defendatzeko ‘Irati gurasoekin’ plataforma sortu dute, eta Erriberan talde indartsua aritu da lanean.

Martxoa: PP eta Ciudadanosentzat hauteskunde programa proposamen bat EAEn

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Martxoa: PP eta Ciudadanosentzat hauteskunde programa proposamen bat EAEn

Hauteskundeetako azken emaitzek erakutsi dute Katalunian eta EAEn konstituzionalismo ortodoxoa desagertzeko zorian dagoela. Argi dago ideia faltan daudela eta eskuzabal itzartu naizela-eta, datozen lerrotan EAEn gauzatzeko hainbat aipatuko ditut, gratis et amore.

Zuei, nire pisukide maiteak

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Zuei, nire pisukide maiteak

Aldaketek beldurra eman izan didate beti. Errutina gustoko duen pertsona naizela esan dezaket, gustatzen baitzait egunerokotasuna, denbora antolatuta izateak, zer egingo dudan jakiteak. Nire izaera perfekzionistaren baitan errutinazaletasun hori sartzen dela aitortu behar dut.

Gora nire herriko jaiak!

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Gora nire herriko jaiak!

Aratuste garaiak dira, konturatu al zarete?  Ni ia-ia ez naiz konturatu ere egin! Aurrekoan zera entzun nuen: “Zer ari da zoro hori mozorroz jantzita? Ai! Egia da eta! Aratusteak dira!” Hotzikara batek gorputz osoa astindu zidan: eta jaiak ahazten baditugu? Horretara ohitu gaitezke? Zalantza barik, eta gainera, bizirautea lortuko genuke.

Deustualdea Olabeagarekin lotuko duen tranbiaren ibilbidearen aurka agertu da Olabeaga Bizirik

  Jendartea  Deustualdea

Deustualdea Olabeagarekin lotuko duen tranbiaren ibilbidearen aurka agertu da Olabeaga Bizirik

Udaletxeak eta Eusko Jaurlaritzak Deustualdea eta Olabeaga lotuko dituen tranbia bat sortuko dute. Horren aurrean, desados agertu da Olabeaga Bizirik elkartea, tranbia auzoko biztanleentzako garraioa ere izan beharko litzakeela argudiatuz.

"Lanek ez dituzte gaur egun plazak dituen arazo nagusiak konpontzen"

  Jendartea  Deustualdea

"Lanek ez dituzte gaur egun plazak dituen arazo nagusiak konpontzen"

Abiatu dira dagoeneko Deustuko Done Petri plaza berritzeko lanak. Jakitera eman dutenez, lanen barruan aurkitzen dira plaza berritzea, irisgarritasuna eta gozatzeko elemetuak hobetzea eta Agirre Lehendakari kalean bi noranzkoko bidegorri bat ezartzea. Deustuko Plaza Bizirik plataformak ordea, proiektuak gaur egun plazak dituen arazo nagusiak konpontzen ez dituela salatu du. 

Inprimategi autogestiboa

  Kultura-aisialdia  Deustualdea

Inprimategi autogestiboa

Deustuibarrako 70. zenbakian, Artiach gaileta fabrika zaharraren eraikineko lokal batean dago Dortoka inprimategia. Proiektu bikoitza da, “alde komertziala eta alde politiko-militantea” nahasten ditu, eta denetariko “artefaktu artistikoak” egiten dituzte bertan. Eki eta Raul kideek azaldu digute nola heldu diren honaino.

Alderantzizko inauteriak

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Alderantzizko inauteriak

Inauterien historian egundo horrelako inauteririk!

Kale-zurrutean ari ziren 93 pertsona identifikatu ditu Ertzaintzak bart Deustun

  Jendartea  Deustualdea

Kale-zurrutean ari ziren 93 pertsona identifikatu ditu Ertzaintzak bart Deustun

Deustuko Ugasko-Bideko kirol pistetan kale zurrutean ari ziren 93 pertsona identifikatu zituen atzo gaueko 21:00etan Ertzaintzak.