Pentsio duinen aldeko aldarria kalera aterako dugu otsailaren 25ean

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

Pentsio duinen aldeko aldarria kalera aterako dugu otsailaren 25ean

Hilabetero, hirugarren ostiralean, pentsiodunak kalera ateratzen gara gure eskubideen defentsan. Otsailean ez da horrela izango, hain zuzen ere, otsailaren 25ean, asteazkena, manifestazioa egingo dugulako 12:00etan, Plaza Biribiletik abiatuta.

Etxeko langileen artean gora egin du Segurantza Sozialeko alta kopuruak

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Etxeko langileen artean gora egin du Segurantza Sozialeko alta kopuruak

Etxeko Langileen Elkarteak agerraldia eskaini du gaur goizean, 2014ko lan baldintzen estatistikak aurkezteko. Esandakoaren arabera, artatutako kasuen artean bertako langileen %29 eta etorkinen %20 ez zegoen Segurantza Sozialean altan emanda.

"Gastu militarra etengabe igotzen den aldi berean, Hezkuntzako gastuaren murrizketa salatzen dugu"

  Ekonomia-Lana  Bilbo

"Gastu militarra etengabe igotzen den aldi berean, Hezkuntzako gastuaren murrizketa salatzen dugu"

Kakitzat elkarteak eta STEE-EILAS sindikatuak "gastu militarraren igoera" eta euskal eskola publikora bideratutako "aurrekontuaren murrizketa" salatu dituzte gaur goizean Bilboko Gobernu Militarraren aurrean elkarretaratzea eginez.

26.000.000 pertsona baino gehiagok erabili zuten 2014an Bilbobus garraio zerbitzua

  Ekonomia-Lana

26.000.000 pertsona baino gehiagok erabili zuten 2014an Bilbobus garraio zerbitzua

2013ko datuei erreparatuz kopuruak oso antzekoak izan dira. Lanegunetan, batez bestean 86.226 pertsonak erabiltzen dute Bilbobus. Linea erabilienak 77 (2.046.151) eta 56 (1.993.809) dira; eta 27. linean (%5,75) eta 72.nean (%5,04) ugaritu da gehien bidaiari kopurua.

Metroko 3. linean "atzerapena, gainkostua eta eragozpenak" salatu ditu EH Bilduk

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Metroko 3. linean "atzerapena, gainkostua eta eragozpenak" salatu ditu EH Bilduk

Metroko 3. linearen lehen harria jarri zenetik bost urte betetzera doazenean, EH Bilduk azken urteetan pilatu diren “atzerapen, gainkostu eta eragozpenak” salatu ditu. Aitor Torre batzarkideak eta Aitziber Ibaibarriaga Bilboko udal taldeko bozeramaileak agerraldia egin dute San Nikolas geltokiaren parean. Hain zuzen, etorkizuneko 3. linearen lotura izan behar duen geltokian.

Kutxabanken pribatizazioa eta "kiratsa" salatu dituzte

  Ekonomia-Lana  Abando - Indautxu

Kutxabanken pribatizazioa eta "kiratsa" salatu dituzte

Kutxabankeko presidente ohi Mario Fernandez eta EAEn Espainiako Gobernuko delegatu izandako Mikel Cabieces Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian izan dira gaur Carmen Adam fiskalaren galderei erantzuten. 

Guggenheimen finantzazioa auzitan

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

Guggenheimen finantzazioa auzitan

Erakunde publikoek New Yorkeko Solomon R. Guggenheim fundazioarekin sinatutako hitzarmenaren inguruko xehetasunak emango ditu Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak. Datozen hogei urteetarako sinatu zuten hitzarmena abenduan eta tratuaren zifra ekonomikoak ezagutaraziko ditu Uriartek Eusko Legebiltzarrean.

Etxeko langile baten eskubideen defentsan elkarretaratzea egin dute

  Ekonomia-Lana  Abando - Indautxu

Etxeko langile baten eskubideen defentsan elkarretaratzea egin dute

Eragile sozial eta sindikalek deituta, 35 lagun inguru bildu dira gaur goizean Estraunza kale partikularreko 2. zenbakiaren parean, etxeko langileen eskubideak aldarrikatzeko.

Correosen Bilboko postetxetan "enplegu suntsiketa" salatu dute sindikatuek

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

Correosen Bilboko postetxetan "enplegu suntsiketa" salatu dute sindikatuek

"Beste behin", Bizkaiko Correoseko ordezkaritza sindikal osoak (CCOO, ESK, UGT, LAB, ELA eta CSI-Fk) "kezka" azaldu dute, "estatuko elkartea burutzen ari den enplegu suntsiketaren aurrean".

Gutun Soziala: "Elkartasunetik, errotik aldatu nahi dugu egoera"

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Gutun Soziala: "Elkartasunetik, errotik aldatu nahi dugu egoera"

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren Koordinazio Nazionalak agerraldia egin du gaur Bilbon. Bertan, "egungo egoera sozioekonomikoa gainditzeko", martxoaren 14an Bilboko eta Iruñeako kaleetan deitutako manifestazioetan parte hartzeko mezua zabaldu dute, "Euskal Herriko instituzioei gure oihua, aldarrikapenak, aldaketa sozialaren eta gure herriaren eskubide sozialak bermatzeko botere demokratikoaren eskaera helarazteko".

Euskal Herrian, TTIPi EZ!

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

Euskal Herrian, TTIPi EZ!

Pertsonak, ingurumena eta herrien demokrazia "korporazio transnazionalen onuren eta eskubideen gainetik" daudela aldarrikatu dute 30 erakundek baino gehiagok 'Euskal Herrian, TTIPi EZ!' manifestuarekin bat eginez. Nazioez gaindiko merkataritza eta inbertsio hitzarmenei "ezetz" esan diete atzo La Bolsan eginiko aurkezpenean. Zuzenean eragingo dieten gaiak  "Euskal Herrian erabaki" nahi dituzte.

Osakidetzako erabiltzaileak ospitale pribatuetara bideratzen dituztela salatuko du LABek

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

Osakidetzako erabiltzaileak ospitale pribatuetara bideratzen dituztela salatuko du LABek

Urtarrilarekin batera, Osakidetzan pribatizazioaren kontrako kanpainari hasiera eman diogu. 'Pribatizazioak Osakidetza gaixotu egiten du' lemapean, martxora bitartean burutuko da kanpaina, pribatizazioaren hiru aurpegi salatuz: osasun pribatuarekiko kontzertuak; azpikontraten erabilera; eta 'peonadak' edo 'autokontzertazioa' deitutako aparteko orduak.

'Euskal Herria TTIP EZ' manifestua aurkeztuko dute gaur La Bolsan

  Ekonomia-Lana  Alde Zaharra

'Euskal Herria TTIP EZ' manifestua aurkeztuko dute gaur La Bolsan

Nazioarteko merkataritza hitzamen eta akordioen eraginak "kezkatuta" ditu Euskal Herriko hainbat erakunde eta lagun. Ondorio murriztaileak izango dituztela pentsatzen dute, interes publikoaren alde egindako lana suntsituko dutela. Xehetasun gehiago gaur emango dituzte La Bolsan 'Euskal Herria TTIP EZ' manifestuaren aurkezpenean. 

Prekarioka izeneko jokoa aurkeztu du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak

  Ekonomia-Lana

Prekarioka izeneko jokoa aurkeztu du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) kideek gazteriaren prekarietatearen errealitate konplexu eta larria salatzeko garatu duten jokoa ezagutzera eman dute gaur goizean.

Langabetuek eta etxe kaleratuek elkarretaratzea egin dute Lanbide aurrean

  Ekonomia-Lana

Langabetuek eta etxe kaleratuek elkarretaratzea egin dute Lanbide aurrean

Bizkaiko hainbat gizarte eragilek elkarretaratzea burutu dute gaur goizean Lanbidek Miribillan duen bulegoaren aurrean, "Lanbidek eragiten dituen eskubide urraketak" salatzeko.