Guardia Zibilaren atxiloketak salatzeko mobilizazioa deitu dute gaur arratsaldean

  Politika  Bilbo

Guardia Zibilaren atxiloketak salatzeko mobilizazioa deitu dute gaur arratsaldean

"Terrorismoaren goratzea" eta "biktimen umiliazioa" egotzita, Sortuko eta Kalera Kalera ekimeneko lau kide atxilotu ditu gaur goizean Guardia Zibilak. "Bakea eta demokrazia. Erasorik ez!" lelopean, Sortuk mobilizazioa deitu du Plaza Eliptikoan arratsaldeko 19:30ean.

Amnistiaren aldeko manifestazioa egin dute Bilbon larunbatean

  Politika  Bilbo

Amnistiaren aldeko manifestazioa egin dute Bilbon larunbatean

"Borroka egitea zilegi da. Amnistia osoa" lemapean, AEM Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak manifestazioa egin du larunbatean arratsaldeko 20:00etan. Mobilizazioa Unamuno plazatik abiatuta Bilboko Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ditu.

Bilboko manifestazio amaieran Roderok eta Lasak irakurri duten agiria

Erabiltzailearen aurpegia   Politika

Bilboko manifestazio amaieran Roderok eta Lasak irakurri duten agiria

Dozenaka milaka lagun bildu dituen manifestazio amaieran, Bilbon, Rosa Rodero eta Axun Lasak hartu dute hitza, ETAren eta GALen biktimak hurrenez hurren. Irakurri duten agiria osorik irakurgai jarraian.

Presoen eskubideen eta konponbidearen alde 80.000 lagun elkartu dira Bilbon eta Baionan

  Politika  Bilbo

Presoen eskubideen eta konponbidearen alde 80.000 lagun elkartu dira Bilbon eta Baionan

Sare Herritarrak eta Bakearen Artisauak deituta, Euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko manifestazioa abiatu zuten atzo milaka pertsonak Bilbon eta Baionan. 

U11ko manifestazioarekin bat egin dute Bilboko hainbat ostalarik eta animazio taldek

  Politika  Alde Zaharra

U11ko manifestazioarekin bat egin dute Bilboko hainbat ostalarik eta animazio taldek

Bilboko 150 ostalaritza-establezimendu eta kultura animazio talde atxikitu dira Sare Herritarrak deitutako euskal presoen eskubideen aldeko manifestaziora. 

Bilboko ekintzaile batek Mozal Legearen isunari jarritako errekurtsoa onartu du magistratuak

Erabiltzailearen aurpegia   Politika

Bilboko ekintzaile batek Mozal Legearen isunari jarritako errekurtsoa onartu du magistratuak

Mozal Legearen aurkako elkarretaratze batean aplikatu zioten Mozal Legea Eduardo Gonzalez ekintzaile bilbotarrari. Isunaren aurkako helegiteak jarri ostean, abenduaren 12an pasa zen epailearen aurretik. Magistratuak ontzat eman du Gonzalezek jarritako errekurtsoa.

Orain presoak dinamikak mobilizazioa deitu du gaur arratsaldeko 19:00etan

  Politika  Deustualdea

Orain presoak dinamikak mobilizazioa deitu du gaur arratsaldeko 19:00etan

Deustuko Orain Presoak dinamikak manifestazioa deitu du gaur arratsaldeko 19:00etan Iruña kaleko metro sarreratik. 

30 eta 35 urte betetzen dira gaur Josu Muguruza eta Santi Brouard hil zituztenetik

  Politika  Bilbo

30 eta 35 urte betetzen dira gaur Josu Muguruza eta Santi Brouard hil zituztenetik

Josu Muguruzaren eta Santi Brouarden hilketaren 30. eta 35. urteurrenean manifestazioa deitu dute gaur "Oker zebiltzan, oker dabiltza. Geldiezinak gara!" lelopean. Goizean, haien omenez lore eskaintza eta ekitaldia egingo dute Ametzolako parkean eta Errekaldeko plazan. 

Hauteskunde orokorretako emaitzak auzoz auzoz

  Politika  Bilbo

Hauteskunde orokorretako emaitzak auzoz auzoz

Joan den azaroaren 10eko hauteskundeetan Bilbon egon ziren emaitzak auzoz auzo sailkatuta ikus daitezke hemen. 

Deustuko hirugarren Elkartasun Eguna egingo dute asteburuan

  Politika  Deustualdea

Deustuko hirugarren Elkartasun Eguna egingo dute asteburuan

Hirugarren urtez jarraian antolatu dute deustuarrek Elkartasun Eguna. Aurtengoa, izan ere, berrikuntzaz beterik dator. Egun bakarreko egitaraua antolatu beharrean, ekintza ugari antolatu dituzte ostiral zein larunbatean.

Voxen aurkako protestan atxilotutako hiru lagunak aske geratu dira

  Politika  Bilbo

Voxen aurkako protestan atxilotutako hiru lagunak aske geratu dira

Hiru pertsona atxilotu zituen Atxuri auzoan Ertzaintzak atzo, Voxen hauteskunde ekitaldi baten aurka protestatzeagatik. Horrez gain, pertsona bat zauritu eta beste bi identifikatu zituen.

Orain Presoak dinamikaren aurkezpena egin dute Deustun

  Politika  Deustualdea

120 deustuarren babesean aurkeztu du Deustuko Orain Presoak dinamikak aurtengo adierazpena. Agerraldian azaldu bezala, mobilizazioa egingo dute abenduaren 13an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan. 

Aske geratu dira VOXen mitinaren aurkako protestan atxiki zituzten 12 atxilotuak

  Politika  Bilbo

Aske geratu dira VOXen mitinaren aurkako protestan atxiki zituzten 12 atxilotuak

Ehunka pertsona mobilizatu ziren atzo arratsaldean Euskalduna Jauregiaren aurrean VOX alderdi ultraeskuindarraren mitinaren aurka. 

Hainbat gaztek Kataluniaren aldeko protesta egin dute La Caixak Bilbon duen egoitzaren sarreran

  Politika  Bilbo

Hainbat gaztek Kataluniaren aldeko protesta egin dute La Caixak Bilbon duen egoitzaren sarreran

Ernai Bilboko gazteen elkarretaratzea izan da. "Ez dugu onartzen" lemapean Kataluniako herriari eta Altsasuko gazteei babesa adierazi diote Plaza Biribilean dagoen La Caixa bankuko sarreran. Horrez gain, gaur arratsaldean 17:30ean San Mamesen biltzeko deialdia zabaldu dute. 

Milaka gazte Bilboko kaleetan Altsasuko eta Kataluniako epaiak salatzeko

  Politika  Bilbo

Milaka gazte Bilboko kaleetan Altsasuko eta Kataluniako epaiak salatzeko

Ernai Gazte Antolakundeak deituta hainbat gazte mobilizatu ziren atzo Euskal Herriko lau hiriburuetan.