PSE-EE alderdiaren zinegotziak Bilbon

  Politika  Bilbo

PSE-EE alderdiaren zinegotziak Bilbon

Alfonso Gilek gidatzen duen alderdiak orain dela lau urte lortu zituen emaitzak hobetzea lortu du. Berarekin batera, Yolanda Diez zinegotziak jarraituko du eta beste hiru aurpegi berri edukiko dituzte.

EH Bildu alderdiko zinegotziak Bilbon

  Politika  Bilbo

EH Bildu alderdiko zinegotziak Bilbon

EH Bilduk orain dela laur urte lortutako zinegotzi kopuru berbera edukiko du hurrengo lau urteetan. Jone Goirizelaiak gidatutako lantaldeak boto gehiago lortu ditu baina emaitza ez da zinegotzi berrietan bihurtu.

EAJ alderdiaren zinegotziak Bilbon

  Politika  Bilbo

EAJ alderdiaren zinegotziak Bilbon

Hauek dira Juan Mari Aburtorekin batera EAJren lantaldea osotuko dutenak. Azkenengo lau urte hauetan lanean egon diren Asier Abaunza, Gotzone Sagardui edo Itziar Urtasun zinegotziek errepikatzen dute. Amaia Arregi edo Juan Ibarretxe dira aurpegi berrien artean aipagarrienak.

EAJ alderdiak irabazi ditu Bilboko udal hauteskundeak

  Politika  Bilbo

EAJ alderdiak irabazi ditu Bilboko udal hauteskundeak

Juan Maria Aburto Rike Bilboko alkatea izaten jarraituko du. EAJk argi eta garbi irabazi ditu hauteskudeak eta 14 zinegotzi edukiko ditu hurrengo lau urteetan. PSE-EE bigarren geratu da 5 zinegotzirekin, EH Bilduk 4 lortu ditu. Elkarrekin Podemos eta PP alderdiek hiruna eskuratu dituzte.

Juan Mari Aburto: ''Atxuriko geltokian auzoarentzako proiektu publikoak egitea gustatuko litzaidake"

  Politika  Bilbo

Juan Mari Aburto: ''Atxuriko geltokian auzoarentzako proiektu publikoak egitea gustatuko litzaidake"

"Gure asmoa auzo guztiak hiriaren parte izatea da, atraktiboak izatea, auzo guztietan merkataritza garatzea, kalitatezko zerbitzuak edukitzea, auzoak hazten laguntzea". "Turismoak sortzen duen ekonomia garrantzitsua da guretzako, baina gure lehentasuna Bilbo eta Bilbotar guztiak dira, eta hauen behar izanak". "Hiri atraktibo bat sortu behar dugu enpresak erakartzeko eta kalitatezko enpleguak sortzeko, gazteek euren proiektu pertsonalak aurrera eramateko aukerak eduki ditzaten." 

Jone Goirizelaia: "Bigarren mailako auzoak daude Bilbon, eta denak egon behar dira lehenengo lerroan"

  Politika  Bilbo

Jone Goirizelaia: "Bigarren mailako auzoak daude Bilbon, eta denak egon behar dira lehenengo lerroan"

"Bilboko biztanleekin eta biztanleentzat eraldatu behar dugu Bilbo. Izan ere, Bilbo bi abiadurako hiria izatea orain arte egindako politiken ondorioa da, erdialdearen eta auzoen arteko arrakala konpondu behar da." "Turismo gehiago dago, nik ez nuke esango Bilbon turista asko daudela, une batzuetan bakarrik, baina ikusten dugu planteatzen diren gauza guztiak kanpotik datozenentzako direla, ezin dugu gure nortasuna, kultura eta hizkuntza galdu." 

Nora Abete: "Mugikortasun jasangarria bultzatu eta horretan lanean jarraitzeko asmoa daukagu"

  Politika  Bilbo

Nora Abete: "Mugikortasun jasangarria bultzatu eta horretan lanean jarraitzeko asmoa daukagu"

Maiatzaren 26an igandean Udal hauteskundeak izango dira eta kanpainaren azken astean sartu dira alderdi politikoak. PSE-EE alderditik Nora Abete izan da Bilbo Hiria irratira etorri dena alderdiaren proposamenak azaltzera.

Juan Mari Aburto, jeltzaleen hautagaia

  Politika  Bilbo

Juan Maria Aburto Rike (Bilbo, 1961ko martxoaren 28a) izango da EAJren hautagaia. Zuzenbidean Lizenziatua, 2015ean Aresoren lekukoa hartu eta Bilboko alkatea bihurtu zen. Politika pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko tresna dela uste du, eta horretan sakontzeko alkatea izaten jarraitu nahi du.

Alfonso Gil, sozialisten hautagaia

  Politika  Bilbo

Alfonso Gil Invernón (Bilbo, 1967ko urriaren 28a) izango da PSE-EE alderdiaren hautagaia. Zuzenbidean Lizenziatua Deustuko Unibertsitatean, eskarmentu handiko politikaria da. Izan ere, 2007tik Bilboko zinegotzia da eta gaur egun Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko Zinegotzi Ordezkaria da.

Raquel González, Alderdi Popularraren hautagaia

  Politika  Bilbo

Raquel González Díez-Andino (Bilbo, 1976ko irailaren 17a) izango da Alderdi Popularrak maiatzaren 26ko hauteskundeetan aurkeztuko duen zerrendaburua. Deustuko Unibertsitatean Zuzendaritza Idazkaritzako diploma eskuratu zuen eta, gaur egun, Bizkaiko Alderdi Popularreko presidentea da.

Hauteskundeen emaitzak 1. barrutian

  Politika  Deustualdea

Hauek dira apirilaren 28ko hauteskundeetan Bilboko 1. barrutian eman ziren emaitzak. Bertan, Deustu, Deustuibarra, Arangoiti, Ibarrekolanda, San Inazio eta Elorrieta auzoetako mahaietan jaso zituzten boto kopurua eta zein alderdiri dagokion ikusi daiteke.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Hauteskundeen emaitzak 3. barrutian

  Politika  Otxarkoaga - Txurdinaga

Hauek dira apirilaren 28ko hauteskundeetan Bilboko 3. barrutian eman ziren emaitzak. PSE alderdiak Otxarkoagako auzoan irabaztea lortu du. Arangoitirekin batera PSEk irabazi dituen bi auzoak dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hauteskundeen emaitzak 2. barrutian

  Politika  Uribarri

Hauek dira apirilaren 28ko hauteskundeetan Bilboko 2. barrutian eman ziren emaitzak. Bertan, Zurbaran, Loruri, Uribarri, Matiko, Castaños eta Arabella auzoetako mahaietan jaso zituzten boto kopurua eta zein alderdiri dagokion ikusi daiteke.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Hauteskundeen emaitzak 4. barrutian

  Politika  Begoñaldea

Hauek dira apirilaren 28ko hauteskundeetan Bilboko 4. barrutian eman ziren emaitzak. Bertan, Begoña, Santutxu eta Bolueta auzoetako mahaietan jaso zituzten boto kopurua eta zein alderdiri dagokion ikusi daiteke.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Hauteskundeen emaitzak 5. barrutian

  Politika  Alde Zaharra

Hauek dira apirilaren 28ko hauteskundeetan Bilboko 5. barrutian eman ziren emaitzak. Bertan, Zabala, San Frantzisko, Zazpikaleak, San Adrian, Solokoetxe, Miribilla, Atxuri, Bilbo Zaharra, Iturralde eta Abusu auzoetako mahaietan jaso zituzten boto kopurua eta zein alderdiri dagokion ikusi daiteke.

»» Ikusi argazki guztiak (10)