U11ko manifestazioarekin bat egin dute Bilboko hainbat ostalarik eta animazio taldek
2020-01-08 16:00 Politika Alde ZaharraBilboko 150 ostalaritza-establezimendu eta kultura animazio talde atxikitu dira Sare Herritarrak deitutako euskal presoen eskubideen aldeko manifestaziora.
Bilboko ekintzaile batek Mozal Legearen isunari jarritako errekurtsoa onartu du magistratuak
2019-12-19 16:15 PolitikaMozal Legearen aurkako elkarretaratze batean aplikatu zioten Mozal Legea Eduardo Gonzalez ekintzaile bilbotarrari. Isunaren aurkako helegiteak jarri ostean, abenduaren 12an pasa zen epailearen aurretik. Magistratuak ontzat eman du Gonzalezek jarritako errekurtsoa.
Orain presoak dinamikak mobilizazioa deitu du gaur arratsaldeko 19:00etan
2019-12-13 13:25 Politika DeustualdeaDeustuko Orain Presoak dinamikak manifestazioa deitu du gaur arratsaldeko 19:00etan Iruña kaleko metro sarreratik.
30 eta 35 urte betetzen dira gaur Josu Muguruza eta Santi Brouard hil zituztenetik
2019-11-20 10:27 Politika BilboJosu Muguruzaren eta Santi Brouarden hilketaren 30. eta 35. urteurrenean manifestazioa deitu dute gaur "Oker zebiltzan, oker dabiltza. Geldiezinak gara!" lelopean. Goizean, haien omenez lore eskaintza eta ekitaldia egingo dute Ametzolako parkean eta Errekaldeko plazan.
Hauteskunde orokorretako emaitzak auzoz auzoz
2019-11-13 10:07 Politika BilboJoan den azaroaren 10eko hauteskundeetan Bilbon egon ziren emaitzak auzoz auzo sailkatuta ikus daitezke hemen.
Deustuko hirugarren Elkartasun Eguna egingo dute asteburuan
2019-11-08 10:50 Politika DeustualdeaHirugarren urtez jarraian antolatu dute deustuarrek Elkartasun Eguna. Aurtengoa, izan ere, berrikuntzaz beterik dator. Egun bakarreko egitaraua antolatu beharrean, ekintza ugari antolatu dituzte ostiral zein larunbatean.
Voxen aurkako protestan atxilotutako hiru lagunak aske geratu dira
2019-11-07 12:50 Politika BilboHiru pertsona atxilotu zituen Atxuri auzoan Ertzaintzak atzo, Voxen hauteskunde ekitaldi baten aurka protestatzeagatik. Horrez gain, pertsona bat zauritu eta beste bi identifikatu zituen.
Orain Presoak dinamikaren aurkezpena egin dute Deustun
2019-10-30 10:51 Politika Deustualdea120 deustuarren babesean aurkeztu du Deustuko Orain Presoak dinamikak aurtengo adierazpena. Agerraldian azaldu bezala, mobilizazioa egingo dute abenduaren 13an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan.
Aske geratu dira VOXen mitinaren aurkako protestan atxiki zituzten 12 atxilotuak
2019-10-21 16:22 Politika BilboEhunka pertsona mobilizatu ziren atzo arratsaldean Euskalduna Jauregiaren aurrean VOX alderdi ultraeskuindarraren mitinaren aurka.
Hainbat gaztek Kataluniaren aldeko protesta egin dute La Caixak Bilbon duen egoitzaren sarreran
2019-10-18 13:51 Politika BilboErnai Bilboko gazteen elkarretaratzea izan da. "Ez dugu onartzen" lemapean Kataluniako herriari eta Altsasuko gazteei babesa adierazi diote Plaza Biribilean dagoen La Caixa bankuko sarreran. Horrez gain, gaur arratsaldean 17:30ean San Mamesen biltzeko deialdia zabaldu dute.
Milaka gazte Bilboko kaleetan Altsasuko eta Kataluniako epaiak salatzeko
2019-10-18 09:53 Politika BilboErnai Gazte Antolakundeak deituta hainbat gazte mobilizatu ziren atzo Euskal Herriko lau hiriburuetan.
Manex Gurrutxaga Ikasle Abertzaleakeko kideari elkarrizketa Errondako egoitzaren harira
2019-10-17 17:43 Politika BilboHezkuntzaren jardunerako erosi zuen Ezker Abertzaleak Bilboko Erronda kalean dagoen egoitza orain dela ia 30 urte.
Kataluniako epaiaren aurka euskal gehiengo sindikalak mobilizazio deialdia zabaldu du urriaren 18an
2019-10-16 17:38 Politika BilboLAB, ELA, STEILAS, ESK, ETXALDE eta HIRU sindikatuek deituta, elkarretaratzeak egingo dituzte ostiralean lan munduan
Espainiako Auzitegi Gorenak espetxera zigortu ditu Kataluniako bederatzi buruzagi independentista
2019-10-14 10:32 Politika BilboGure Esku Dagok elkarretaratzea deitu du gaur Bilboko udaletxe aurrean arratsaldeko 20:00etan baita herri eta auzo esberdinetako plazetan ere. Larunbatean berriz, manifestazioa abiatuko du Donostian "larrialdi demokratikoari erantzun bateratua emateko asmoz".
Alardea "erresistentzia antifaxistaren alde"
2019-10-11 09:16 Politika BilboLarunbat honetan, urriak 12, Hispanitatearen Eguna dela eta, ospatzeko ezer ez dutela adieraziko dute hainbat lagunek Bilboko kaleetan alarde antifaxista baten bidez.
A ze albiste ona! Ongi etorri, Maialen!
Batenbat bihartik Alicantera badoa... Esan didatenez, bihar (ostiral honetan) Villena herrian gaualdean kontzertuak...
»» Maialen Zuazo euskal preso santutxuarra ...