Jone Artola: "Sakabanaketarekin amaitu eta senide zein lagunak etxera ekartzeko momentua heldu da"

  Politika

Sare Herritarrak twitter bidez, Jone Artolak egindako adierazpenen bideoa zabaldu du. Bertan, Jonek deia egin dio gizarteari, larunbatean, 18:00etan, Miribillan egingo den sakabanaketaren aurkako ekitaldian parte hartzeko.

Julen Orbea: "Hitzek kartzelara garamatzate"

  Politika  Alde Zaharra

Julen Orbea: "Hitzek kartzelara garamatzate"

"Inoren aurka eta askoren alde" idatzi zuten iritzi artikulua sei bilbotarrek 2012ko abuztuan. Ezagutu ez zuten arren, "oso maitatua" izan zen Maite Perez Alde Zaharreko auzokidea gogoan. Auzitegi Gorenak ez du tramitera onartu auziperatuen helegitea eta, hortaz, artikulua sinatu zuten seitik lau lagun espetxeratuak izan daitezke epe laburrean.

Babes handia jaso dute espetxe agindua esku artean duten grebalariek

  Politika  Deustualdea

"Aske, aske, aske, grebalariak aske" oihua ozen entzun zen atzo arratsaldean Deustuko kaleetan. 600 pertsona inguru batu ziren Urtzi Martinez eta Jon Telletxea gazte grebalariei elkartasuna adieraztera. Atzo bertan jaso zuten espetxean sartzeko jakinarazpena. Bi gazteen absoluzioa eskatzen duen plataformak "bidegabekeria" eta "muntaia huts" bezala definitu du Bizkaiko Probintzia Auzitegiak ezarri dien bi urte eta erdiko kartzela zigorra "greba batean margoketa batzuk egiteagatik". Urriaren 2an -Urtzik eta Jonek euren burua entregatzeko duten azken egunean- Albia lorategian egitekoa den elkarretaratzean parte hartzera dei egin du plataformak.

Iritzi artikulu bategatik espetxe arriskuan dauden lau bilbotarrengatik "alarma gorria"

  Politika  Alde Zaharra

Iritzi artikulu bategatik espetxe arriskuan dauden lau bilbotarrengatik "alarma gorria"

Auzitegi Gorenak ez du tramitera onartu auziperatuen errekurtsoa. Hortaz, laur bilbotar kartzelan sar daitezke epe laurrean urtebeteko espetxe zigorra betetzera. Hainbat hiritarrek osatutako babes taldeak iritzia ematea "ez dela delitua" defendatu du, eta kasu honen "kriminalizazioa" salatu du: "Adierazpen askatasunaren aurkako eraso larria da". Gaur agerraldi masiboa egitekoak dira.

Irailaren 20ko ekitaldia jendetsua izango dela aurreikusi du Sarek

  Politika  Bilbo

Sare osatzen duten lagunen "pluraltasun ideologikoa" islatuko dute irailaren 20an Bilbao Arenan egingo den presoen sakabanaketaren aurkako ekitaldian. "Errezeta zaharrek ez dutela garai berrietarako balio" azpimarratu dute eta ondorioz, garai berri honen aurrean "beste neurri eta jarrera batzuk beharrezkoak direla" argi daukate.

Herrien erabakitzeko eskubidea plazaratuko dute bihar Bilbon

  Politika  Alde Zaharra

Herrien erabakitzeko eskubidea plazaratuko dute bihar Bilbon

Gure Esku Dago herri ekimenak bihar -irailak 13- arratsaldean (18:00) Bilboko Plaza Barrian erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria ozen zabaltzeko deia egin du.

Asteburu laranjaren baitan ekintza ugari antolatu dituzte Santutxun

Erabiltzailearen aurpegia   Politika

Asteburu laranjaren baitan ekintza ugari antolatu dituzte Santutxun

Gaurtik hasita igandera bitartean, irailaren 12tik 14ra, 'asteburu laranja' antolatu dugu herri ezberdinetako LIBRE dinamikek Eleak mugimenduarekin batera. Bilbon ere, Santutxun, ekimen ugari ditugu prest.

Beltran de Herediak aitortu duenez ez dizkio epaileari `Cabacas auziko´ txosten guztiak eman

  Politika

Beltran de Herediak aitortu duenez ez dizkio epaileari `Cabacas auziko´ txosten guztiak eman

EH Bilduk eskatuta, Estefania Beltran de Heredia sailburuak agerraldia egin du gaur goizean Eusko Legebiltzarrean, Cabacas auziaren inguruko azalpenak emateko.

Jon Urzelairen erailketaren 40. urtemuga

Erabiltzailearen aurpegia   Politika

Jon Urzelairen erailketaren 40. urtemuga

Guardia Zibilaren tiroen ondorioz hil zen Zorrotzan 1974ko irailaren 11n Jon Urzelai Imaz. Larunbatean, "Egia bide, askatasuna amets" lelopean ekitaldi politikoa izango da bere izena daraman parkean.

`V´ erraldoia Bilbon Katalanen erabakitzeko eskubidearen alde

  Politika

300 lagun inguru bildu ziren atzo arratsaldean Done Bikendi kalean, Kataluniako Diada egunari eta azaroaren 9an egingo den kontsultari babesa agertzeko. Denen artean `V´ formako Kataliniako bandera erraldoi bat irudikatu zuten.

[Argazki galeria]

Iosu Ibargutxi: "Bi ministroren inputazioa eskatuko dugu, Martin Villarena eta Utrera Molinarena"

  Politika  Abando - Indautxu

Nazio Batuen Erakundeko txostengile bereziek Espainiako Gobernuari eginiko 60 gomendioak baloratu ditu gaur Frankismoaren Krimenen aurkako Kereilaren Euskal Plataformak. Oro har, plataformak "bat egiten du" bi txostenen edukiekin, "gabeziak" badirela zehaztu duen arren, batik bat "diktaduraren jatorria aztertzerakoan eta haren jardueraz eta jarraitu zion trantsizioaren balioztatzeaz eta ondorioez ari denean".

Oihana Mardarasen aurkako epaiketa sententziaren zain

  Politika  Santutxu

Oihana Mardarasen aurkako epaiketa sententziaren zain

Fiskala eta defentsak hartu dute hitza gaurkoan. Fiskalak orain arteko akusazioa berretsi du eta beraz, 35 urteko zigor eskaerari aurre egin beharko dio santutxuarrak. 

Diada eta kontsulta kataluniarra babesteko `V´mosaikoa egingo da arratsaldean

  Politika  Bilbo

Diada eta kontsulta kataluniarra babesteko `V´mosaikoa egingo da arratsaldean

Irailaren 11n Bartzelonako kale nagusiak jendez bete eta 'V' erraldoi bat irudikatuz azaroko kontsulta egin eta irabazi nahi dutela adierazi nahi dute kataluniarrek. Bi egun lehenago, irailaren 9an, Albia lorategietan 'V' mosaikoa osatzeko deia zabaldu du Assemblea Nacional Catalanak (ANC).

"Països Catalanseko elite ekonomiko eta politikoak suntsitu behar ditugu"

Erabiltzailearen aurpegia   Politika

"Països Catalanseko elite ekonomiko eta politikoak suntsitu behar ditugu"

Orain dela 300 urteko gertakari batek gure herriaren askatasuna urratu zigun. Bartzelonako defentsa heroikoa, beste Països Catalanseko herri eta hiri askok bezala, gure herriko joera errebeldea markatzen du.

Politika gaiak "epategietatik urruntzeko beharra" azpimarratu du Arraizek

  Politika  Abando - Indautxu

Politika gaiak "epategietatik urruntzeko beharra" azpimarratu du Arraizek

EAEko Justizia Auzitegi Nagusian deklaratzera sartu aurretik, Sortuko koordinatzaileak iazko azaroan ezker abertzalearen ibilbideaz esandakoak "argudio politikoak" zirela adierazi du. Zentzu horretan, defendatu du epaitegiak ez direla politikaz hitz egiteko lekua.