Politika gaiak "epategietatik urruntzeko beharra" azpimarratu du Arraizek
2014-09-04 08:40 Politika Abando - IndautxuEAEko Justizia Auzitegi Nagusian deklaratzera sartu aurretik, Sortuko koordinatzaileak iazko azaroan ezker abertzalearen ibilbideaz esandakoak "argudio politikoak" zirela adierazi du. Zentzu horretan, defendatu du epaitegiak ez direla politikaz hitz egiteko lekua.
Aldarrikapenetarako gune Munduko Saskibaloi Txapelketa
2014-09-02 10:49 Politika BilboBarakaldoko zein Bilboko espazio jendetsuak hainbat eskaera ezagutarazteko baliatu dituzte egunotan herritarrek. Politika, lana edota gizarte gaiak ikusgarri egin nahi dituzte, Munduko Saskibaloi Txapelketako partidak direla eta, milaka bisitariren eta komunikabideen arreta deitu asmoz.
Elkarretaratzea egingo dute Raul Fuentesen askatasuna eskatzeko
2014-09-01 09:51 PolitikaElkarretaratzea deitu dute Indautxun gaur, 20:00etan, Kirruliren txokoan, Raul Fuentesen askatasuna galdegiteko.
EH Bilduk elkarretaratzeekin jarraituko du Munduko Saskibaloi Txapelketaren harira
2014-09-01 09:00 Politika Bilbo"Askatasuna Euskal Herriarentzat" lemapean, EH Bilduk elkarretaratzeak egin ditu asteburuan BECen. Mobilizazioen bidez, mundutik datozen saskibaloi zaleekin euren aldarria partekatzea bilatzen dute. Aste barruan ere, protesta gehiago iragarri dituzte Bilbon.
Raul Fuentes indautxuarra espainiaratu eta kartzeleratu dute
2014-08-28 09:00 PolitikaErresuma Batuak espainiaratu zuen asteazkenean, 2012an Liverpoolen atxilotua izan ostean. 1991an Barakaldoko auto batean leherkari bat jartzen saiatzeagatik epaituko dute.
Palestinaren aldeko elkarretaratze jendetsua egin dute udaletxe aurrean
2014-08-21 15:27 Politika BilboKanpainia BDZ Euskal Herriak deituta, gaur, abuztuak 21, elkarretaratzea egon da 13:30ean, udaletxe aurrean. Bertan izan dira konpartsetako lagunak eta beste hainbat norbanako.
Euskal preso politikoen senideek Txori Barroteren omenaldia jaso dute
2014-08-19 22:04 Politika Alde ZaharraUrteko astearte guztietan egin ohi duten bezala, gaur ere, euskal presoen senideek elkarretaratzea burutu dute; gaurkoan udaletxe aurrean. Ondoren, Txori Barroten omenaldia egin diete.
Telle eta Urtziri babesa agertu diete ehunka lagunek
2014-08-19 10:04 PolitikaGrebalariak Aske herri-plataformak elkarretaratzea egin zuen atzo arratsaldean, udaletxe aurrean, Urtzi eta Telleren egoera gaitzesteko. Bi gazteek 15 hilabeteko espetxe zigorrari aurre egin beharko diote 2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean margoketa batzuk egiteagatik.
Kaixo konpartsak dekorazia aldatu du Udalaren zetsura pairatu ondoren
2014-08-13 09:46 Politika Alde ZaharraKonpartsakideek azaldu zutenez, atzo eguerdian jakinarazi zieten Udaletik, txosnaren goikaldean dagoen margo bat kentzea ezinbestekoa zela. Irudian "All Cops are bastards" irakur zitekeen. Arratsaldean, STOP ikurra eta zentsura hitza jarri zituzten margolanaren gainean.
Guggenheimen ataritik Palestinarekiko elkartasuna mundu zabalera
2014-08-11 08:00 PolitikaLarunbatean, abuztuak 9, mundu osoan mobilizazio ugari egin ziren Palestinaren alde. Bilbon, Bizkaiko BDZ nodoak deituta, ehunka lagun kalera atera ziren Gazari eta Palestina osoari elkartasuna erakustera.
Ezker abertzaleko lau militante bilbotar zigortu dituzte 'herrikoen' auzian
2014-07-30 20:32 Politika BilboAuzitegi Nazionalak 35/02 sumarioan zigortu dituen 20 lagunen artean lau bilbotar daude. Karmelo Landa mahaikideari hiru urteko espetxe zigorra ezarri dio ETAko kide delakoan eta Jon Martinezi, Patxi Bengoari eta Ruben de Andresi urtebete eta hiru hilabeteko espetxe zigorra 'herrikoen' arduradun izan eta ETArekin kolaboratu dutelakoan. Sabin del Bado absolbitu egin du epaileak froga faltagatik.
Gazako sarraskia geldi dezala Israeli eskatzeko beste elkarretaratze bat
2014-07-30 19:30 Politika Alde ZaharraJende ugari Arriagako plazan hainbat gizarte eragilek eginiko deiari erantzunez. "Palestina askatu, Gazako genozidioa gelditu, Israeli boikot" aldarrikapena plazaratu dute, beste behin.
"Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua dira Israelen inpunitatearen erantzule"
2014-07-24 10:31 Politika Abando - IndautxuMila lagun inguru batu ziren Bilboko Kale Nagusian, bi astetan bigarrenez, manifestazio zaratasuan. Estatu sionistarekin mantentzen dituen laguntasun harremanengatik eta lotura ekonomikoengatik, bai Eusko Jaurlaritza bai Espainiako Gobernua "Palestinako okupazioaren eta Israelen inpunitatearen erantzule" egin zituzten.
Frankismoaren ikurrak Bilboko kaleetatik kentzea exijituko dute
2014-07-18 10:05 Politika BilboAhaztuak elkarteak elkarretaratzea deitu du gaur, Ogasunaren eraikinaren aurrean, Bilboko ikur frankistak kale eta eraikinetatik behingoz kentzea eskatzeko.
Jende andana atera da kalera Israel Palestinan egiten ari den "genozidioa" errefusatzeko
2014-07-18 10:00 Politika BilboEuskal Herriko hainbat gizarte eragilek deituta, manifestazioa jendetsua egin zuten atzo Bilbo kaleetan, Israelek Palestinan egindako "sarraskia" errefusatzeko.
A ze albiste ona! Ongi etorri, Maialen!
Batenbat bihartik Alicantera badoa... Esan didatenez, bihar (ostiral honetan) Villena herrian gaualdean kontzertuak...
»» Maialen Zuazo euskal preso santutxuarra ...