Bilboko preso biren senideek istripua eduki dute espetxerako bidean

  Politika  Bilbo Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, gaur goizean Burgosko probintzian istripua eduki dute hiru preso bisitatzera zihoazen senideek. Hirurak onik daude, baina kotxea mailatuta gelditu da. Bisitatzera zihoazen presoetako bi San Inazioko Txente Askasibar eta Gaizka Astorkizaga dira.

Herriko Tabernen auziaren amaieran, 8 ondorio

  Politika  Alde Zaharra

Herriko Tabernen auziaren amaieran, 8 ondorio

Martxoaren 12an bukatu zen 35/02 sumarioa’ edota ‘Herriko tabernen auzia’ bezala ezagutu dena. Entzutegi Nazionalean 36 euskal herritar eta 110 Herriko Taberna epaitu dituzte, haien artean Karmelo Landa. Gaurkoan, auziaren inguruko zortzi ondorio landu ditu URIOLAn.

Jon Martinez, 35/02 auzian epaitua: “Epaia asmatzea erraza da, absoluzioa izan behar du, bai ala bai”

  Politika  Otxarkoaga - Txurdinaga

Jon Martinez, 35/02 auzian epaitua: “Epaia asmatzea erraza da, absoluzioa izan behar du, bai ala bai”

Joan den astean bukatu zen ‘35/02 sumarioa’ edota ‘Herriko tabernen auzia’ bezala ezagutu dena. Entzutegi Nazionalean 36 euskal herritar epaitu dituzte bost hilabetez luzatu den prozesuan, tartean Otxarkoagako Jon Martinez. Sumarioa berez, Baltasar Garzon epaileak abiatu zuen 2002an eta 11 urte itxaron dituzte epaiketa burutzeko.

Alkateen koadroak lekuz aldatu eta euren testuinguruan kokatuta erakutsiko dira

  Politika  Bilbo Udal etxebizitzetatik kendutako Falangeko plakak erakusgai jarri dituzte udaletxeko eskaileretan memoria historikoaren defentsan lanean diharduten kideek, barruan, udalbatzarrean Frankismo garaiko bederatzi alkateren koadroekin zer egin erabakitzen zuten bitartean.